- Hitzaldia Eva Ferreira matematikariak, doktoreak, UPV/EHUko Ekonomiako katedradunak eta Probabilitatea eta Estatistikan masterra New Yorkeko Unibertsitateko Courant Institutuan egin duenak emango dute.
(Bilbon, 2022ko maiatzaren 10ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak “Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren barruan beste hitzordu bat proposatzen du MAIATZAREN 12AN, OSTEGUNA. Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian
“Sexo, juego y política” izenburupean, Eva Ferreira, matematikaria, zientzia zehatzekin nola lotzen den eta ziurgabetasunerako lekurik ez dagoela nola ulertzen den azalduko du. Baina errealitatetik oso urrun. Matematikak, eta zehazki probabilitatearen teoriak eta haren aplikazioek estatistika-azterketetan, ziurgabetasunaren mugak hobeto ulertzeko tresna zientifikoak ematen dituzte.
Garrantzitsua da gogamena irekita erabiltzea, izan ere, baliteke aldez aurretik pentsatutako ideiak eta arrazoiketa okerrek edo intuizio hutsean oinarritutako ustezko egiak eraistea. Hitzaldi honetan hiru aplikazio aurkeztuko dira, gai oso desberdinei erantzuten edo hobeto bideratzen laguntzen dutenak, hala nola: gizonak emakumeak baino promiskuoagoak al dira?, intuizioa nahikoa al da ausari aurre egiteko?, edo zer dago kristalezko sabai efektua deritzonaren atzean?
Eva Ferreira matematikaria, doktorea, UPV/EHUn Ekonomian katedraduna, eta Probabilitate eta Estatistikan masterra New Yorkeko Unibertsitateko Courant Institutuan. Ibilbide luzea du prestakuntzan eta ikerketan, nazioartean aitortua eta zientzia-dibulgazioko jarduerekin uztartua. Kudeaketaren arloan, Ekonomia Gaietarako errektoreordea, Akademia Antolakuntzako errektoreordea eta UPV/EHUko idazkari nagusia izan da; 2015 eta 2019 artean, berriz, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako (Unibasq) zuzendaria izan da. Gaur egun UPV/EHUko errektorea da.
MATEMATIKAK EGUNEROKO BIZITZAN
“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu “Darwinen Eguna” edo “Emakumeek zientzia egiten dute”, besteak beste, zientzia jende guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean.
SARE SOZIALAK
- BIDEBARRIETA KULTURGUNEA: YOUTUBE