FANT-K BILBOKO FANTASIAZKO ZINEMALDIAK “OVELLA” FANTASIAZKO GENERO-KOMEDIA AURKEZTUKO DU

• Ikuspegi Fantastikoa atalean parte hartzen duen filma bihar, maiatzak 10, proiektatuko da, Golem – Alhondiga zinemetako 2. aretoan, 19:50ean, eta sarrera doakoa izango da

(Bilbon, 2022ko maiatzaren 9an).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, bere bigarren programazio-astean sartu da bete-betean. Jaialdiaren 28. edizioa maiatzaren 14an amaituko da, eta, gaur, “Ovella” fantasiazko komedia kolektiboa aurkeztu du.

Zinemaldiko Ikuspegi Fantastikoa atalean parte hartzen duen filmaren aurkezpen- prentsaurrekoan, Justo Ezenarro, FANTko zuzendaria, eta Daria Molteni, filmaren zuzendarietako bat, izan dira.

“Ovella” filmak Ove aurkezten du, bizitza osoan ardi gisa tratatua eta hazia izan den gaztea da. Bere eguneroko bizitza jaten, lo egiten, artaldean, eta LLrekin, itxuraz bera onartzen duen artaldeko ardi bakarrarekin, denbora pasatzean datza.

Film hau ESCAC Films-en ekoizpena da. ESCACeko 4. mailako ikasleek egiten duten irakasgaietako bat film-luze kolektiboa da, espezialitate guztietako ikasleek parte hartzen duten, espezialitate guztietako ikasleek parte hartzen duten pieza korala: zuzendariak, gidoilariak, ekoizleak, argazki- eta arte-zuzendariak, muntatzaileak, sonidistak, denak proiektu honetako parte dira. Hortik sortu da, adibidez, film luze honetaz gain, “La filla d’algú [+]” pelikula, (Movistar + saria Film Onenari eta Zilarrezko Biznaga saria Aina Clotetentzat 2019ko Malagako Zinemaldiko ZonaZine sailean).

Filma bihar, maiatzak 10, proiektatuko da Gólem – Alhóndiga zinemetako 2. aretoan, 19: 50ean, doan.

“OVELLA”FITXA TEKNIKOA

Trailer

Espaina / 2021 / 63 min.
Zuzendaria: Júlia Marcos Lázaro, Daria Molteni, Marc Puig Biel, Sergi Rubio González. Gidoia: Anton Casas, Joel Guisado Carmona, Carlos Robisco Peña, Pau Vidal Bosch. Ekoizpena : Alison Gimeno, Raquel Torreño, Ana Villagra.
Musika: Marc Little.
Montaketa: Clàudia Munuera, Martina Sáez Savi.

Aktoreak: Nao Albert, Pep Cruz, Maria Pau Pigem, Marc Garcia Coté, Txell Aixendri, Victor Rebull, Vanessa Margó, Marta Ros, Christian Cánovas