BILBOKO UDALAK MARTXOAREN 6TIK 20RA ‘UNA RÍA CON DUENDE’ TOPAKETA FLAMENKOAREN 16. EDIZIOA OSPATUKO DU IBAIONDO BARRUTIAN

  • Bidebarrietako liburutegia, Atxuriko Enkarnazio Eliza eta Bilborock aretoa erritmo flamenkoz beteko dira martxoaren 6an, 13an eta 20an (larunbata), Aitor Escobarrekin; Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ eta Miren Amurizaren ‘Gorria’ ikuskizunarekin; eta Chico Pérezen kontzertu batekin, hurrenez hurren.
  • Chico Pérezen kontzerturako sarrerak 5 eurotan daude salgai www.bilbaokultura.eus helbidean. Beste bi proposamenak doakoak dira, baina beharrezkoa izango da web horretan bertan dauden gonbidapenetako bat eskuratzea.
  • Kontzertu-ziklo hau osatzeko, erakusketa bat egongo da San Frantziskoko liburutegian, martxoaren 10etik 25era.

(Bilbon, 2021eko otsailaren 22an).- Ibaiondo Barrutia erritmo flamenkoz beteko da berriro ere, Bilboko Udalak antolatzen duen ‘Una Ría con Duende’ jaialdi flamenkoaren XVI. edizioarekin. Ekimen hau, hiriko kultur hitzordu handienetako bat bezala finkatua, martxoaren 6an, 13an eta 20an (larunbata) izango da, Bidebarrietako liburutegian, Atxuriko Enkarnazio elizan eta Bilborock aretoan, hurrenez hurren.

Larunbata 6an, Aitor Escobar artistaren txanda izango da; eta hilaren 13an, Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’-ren “Gorria” ikuskizunarena. Biak doakoak dira. Bertara joateko, beharrezkoa izango da www.bilbaokultura.eus -en eskuragarri dauden gonbidapenetako bat eskuratzea.

Chico Pérezen martxoaren 20ko emanaldiak sarrerak ditu salgai, 5 euroren truke esteka honetan .

MUSIKA EMANALDIAK

  • Martxoak 6, larunbata, 19:00etan. Bidebarrietako liburutegian. Flamenko errezitaldia: ‘Iturri berria’.
    Aitor Escobar – gitarra; Jonatán Jiménez ‘El Trinitario’ – cante; Alberto Maldonado “El Ratón” – perkusioa; Vanessa Triviño – koroak, jaleos, palmak; Isabel Fernández – koroak, jaleos, palmak.

“Una Ría con Duende” ekimenaren edizio berria martxoaren 6an hasiko da Aitor Escobarrekin. Aitor Escobar musikari bat da, Gasteizen jaioa eta umetatik gitarra flamenkoa jotzen duena. Karrera luze bat egin du nahiz muntaietan nahiz dantza konpainietan, eta, hala, Estatuan zein nazioartean jardun da bere musika jotzen. Oraingo honetan, ‘Iturri berria’ aurkeztuko du jendaurrean, flamenkoko tradizioa eta modernitatea nahasten dituen lan bat.

  • Martxoak 13, larunbata, 19:00etan. Enkarnazio eliza (Atxuri). Bertso eta flamenkoa: ‘Gorria’.
    Miren Amuriza – bertso; Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ – dantza.

13an “Gorria” ikuskizunaren txanda izango da. ‘Gorria’ Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ dantzari flamenkoaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazpenek helburu bera dute: artisten topaketa. Ikuskizunaren bidez, artista bakoitzak bere hizkuntzan hitz egin eta dantzatzen du, eta kode partekatuak eraikitzen ditu koplaren bidez. Hari gidaria kolore gorria da (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desioa…) eta gatazka indibidual eta kolektiboei buruz hitz egiten dute, gitarra eta perkusioa lagun dituztela eta eszenifikazio hutsa baina zaindua dutela.

  • Martxoak 20 (larunbata), 19:00etan. Bilborock. Amaierako ikuskizuna: ‘Gruserias’.
    Chico Pérez – teklatuak; Belén Vega – cante; Carlos Bueno – baxu elektrikoa; Guillermo Hernansaiz – bateria; Antonio “El Tabanco” – dantza.

Bilborock aretoan aurkeztuko da 'Gruserias', Chico Perezen eskutik, larunbatean, hilak 20. ‘Gruserías’ kontzertu flamenko bat da, baina solas egiten du beste adierazpide batzuekin, dela jazzarekin edo musika klasikoarekin. Chico Pérezek harresirik gabeko musika proposatzen du, indarra eta dotoretasuna biltzen dituen konbinazio bat, musikari bikainek eskainia, eta flamenkorik garaikideenaren abangoardiaren ordezkari dena.

ERAKUSKETA SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIAN
‘Una Ría con Duende’ programazioa osatzeko, San Frantziskoko liburutegian ikus daitekeen erakusketa bat izango da. Flamenkoarekin lotutako materialen erakusketa eta liburuak, CDak eta DVDak maileguan uzteko katalogo zabala eskainiko ditu. Erakusketa martxoaren 10etik 25era bitartean bisitatu ahal izango da.

#BILBAONEGUA2021
#BilbaoNegua2021 otsailean eta martxoan Bilboko auzoak aisiaz eta kulturaz betetzeko diseinatutako udal-ekimena da. Egungo egoerak gehien eragiten dien sektoreetako bati, kulturari, eskua ematearen aldeko apustu horrek publiko guztientzako lehen mailako proposamenak hurbiltzen dizkie Bilboko barrutiei, gustu guztietako planak eskaintzeko pentsatuak.

#BilbaoNegua2021eko hitzorduek zorrotz beteko dituzte osasun-agintariek ezarritako higiene- eta segurtasun-protokolo guztiak, eta, hala, parte-hartzaile guztien osasuna bermatuko da. Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da beti.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoNegua2021

www.bilbaokultura.eus
www.kulturabarrutik.eus