‘ARGAZKINETA’ UDAL EKIMENAK OTSAILEAN ZEHAR SAN INAZIO, IBARREKOLANDA, ELORRIETA ETA SARRIKO AUZOETAN BILDUTAKO MATERIALA ERAKUTSIKO DU SAN INAZIO- IBARREKOLANDAKO UDALTEGIAN

  • Auzo horietako auzokideek ekimen honekin partekatu duten materialari esker, udaltegi honetara hurbiltzen denak ikus dezake nolakoa izan den espazioen, ohituren, tradizioen, biztanleriaren eta auzoetako denboraren igarotzearen eraldaketa.
  • Erakusketa zentroko pantaila batean egongo da ikusgai otsailaren 26ra arte.
  • YouTuben ikusgai dago Argazkineta Showren ekitaldi osoaren bideoa, bertaratu ezin izan zutenentzat.
  • Programa hau #BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da, otsailean eta martxoan hiria kulturaz eta aisiaz beteko duena.

Bilboko Udalak, Bilbao Izan ondarea zabaltzeko udal programaren barruan, San Inazio, Elorrieta, Sarriko eta Ibarrekolanda auzokoekin partekatuko ditu “Argazkineta” proiektuaren emaitzak, otsailaren 26ra arte San Inazio – Ibarrekolanda udaltegian jarriko den pantaila baten bidez. Erakusketa doakoa izango da, eta astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 8:30etik 20:30era.

Argazkineta auzotarrek parte hartzeko ekimena da, eta auzoen historia berreraiki eta sakondu nahi du, Bilboko auzoetako bizilagunek eman ditzaketen dokumentazioa eta testigantzak bilduz. Azken emanaldi honekin, auzokoen laguntzari esker, ia 1800 argazki eta 100 dokumentu baino gehiago digitalizatu dira (bideoak, postalak, prentsa-ebakinak, etab.), Elorrieta, San Inazio, Ibarrekolanda eta Sarriko auzoak XX. mendean nolakoak ziren, eta auzoetako espazioen, ohituren, tradizioen, biztanleriaren eta denboraren igarotzearen eraldaketa nolakoa izan den
ezagutzeko balio dutenak.

Argazkineta 2020ren laburpen-bideoa esteka honetan ikus daiteke.

ARGAZKINETA 2020
Joan den urrian furgoneta bat zirkulazioan jarri zen eta aipatutako auzoetako kale eta plazak zeharkatu zituen, argazkiak, negatiboak, diapositibak, kartelak, bonoak, postalak, prentsa- ebakinak, aldizkariak, panfletoak, mapak, bideoak edo idatzizko dokumentuak jaso eta digitalizatuz. Guztira, 50 pertsona baino gehiago hurbildu ziren furgonetara lau auzoetan, hitz egiteko, partekatzeko eta ekimenaz interesatzeko.

Furgonetan materiala eman zuten 17 herritarren testigantzak bideoz grabatu ondoren, abenduan, San Ignacio de Loyolako elizan (San Inazio) “Argazkineta Show” egin zen, Ugaitz Alegria aktoreak aurkeztuta. Aurkezpen-ekitaldian ehun bat lagun izan ziren, eta dozena erdi bat auzokide inguruk hartu zuten parte ikuskizunean. Gainera, Txistuman San Inazioko auzokidearen laguntza berezia izan zuen, konfinamendu osoan zehar etxeko balkoian egunero egin zituen musika-emanaldiengatik nabarmendu zena.

Show osoa esteka honetan ikus daiteke.

BILBO IZAN
Ondarea zabaltzeko BILBAO IZAN udal-programa duela 16 urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta, oro har, historian interesa duen edonori hiriaren ondarea eta bilakaera eta gaur egun Uria osatzen duten espazioen eraikuntza denboran zehar ezagutzeko.

Esparru horretan, tokiko historiari buruzko liburuak argitaratu dira, eta auzoetan zehar bisita gidatuak antolatzen dira. Gainera, ibilbideak auto-giden bilduma batean bildu ziren; auzoen historiari buruzko hitzaldiak egin dira eta zortzi argazki erakusketa antolatu dira.

Ekimen honen bidez, herritar guztiak inplikatu nahi dira, Bilboko auzoen historia berreraikitzeko eta ezagutzeko material interesgarriak eta baliotsuak bildu eta kontserbatzeko.

#BILBAONEGUA2021
#BilbaoNegua2021 ekimenaren parte da ekimen hau. Herritar guztientzat dago pentsatuta ekimena, eta neguan beteko du hiria kulturaz eta aisiaz.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoNegua2021
www.bilbaokultura.eus