- Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19:00etan, eta, egileekin batera, Jon Espinaro eta Kike Martín kazetariak egongo dira.
- Sarrera dohainik izango da leku guztiak bete arte, baina ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean dagoeneko eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
(Bilbon, 2021eko otsailaren 5ean).-.Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Aitana Castañok eta Alfonso Zapikok sinatzen duten ‘Carboneras’ eleberri grafikoaren aurkezpena hartuko du datorren ostegunean, otsailak 11. Haiekin batera, Jon Espinaro eta Kike Martin kazetariak izango dira.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian. Bertaratzeko, ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.
‘CARBONERAS’ (Arg. Pez de Plata)
Eleberri bitxia da, poliedrikoa, iradokizunez eta interpretazioz betea. Ikazkinek kalapatxetan lan egiten zuten mineralik onena aukeratuz eta harri- eta zur-hondakinak baztertuz. Etxeak, familiak, haurrak, helduak zaintzen zituzten, eta askotan haien artean ere zaintzen zituzten. Asturiasko meategietako ikatz-hauts guztia haien biriketatik igarotzen zen. Silicosiaren, ahanzturaren, haiek ezagutzen ez zituen gizartearen eta haien norakoen aurka borrokatzen ziren. Kezko ume guztien amak, amonak, izebak, arrebak, auzokoak, maitaleak eta emazteak ziren, eta meatze-arroak bihotzean sartuta zituztela jaio, hazi eta hil ziren. Ikazkinak meatze-tradizio baten oinordekoak dira, eta haientzako txoko ezkutu bat gordetzen dute, oso gutxitan ateratzen dutena, existitu zirela gogoratzeko, eta haien bizitzak negarrez, maitasunez eta istorioz beteta daude.
‘Carboneras’ liburuan, Aitana Castañok bizitzaren eta idealen alde dena eman zuten emakumeen bizitza kontatzen du. Montecorvo del Camino (Alfonso Zapikok 34ko Iraultza kontatzeko bere La Balada del Norte trilogian marraztu eta sortu zuen unibertsoaren fikziozko lekua), hirurogeiko hamarkadako uneren batean, emakume horien borroka guztiei buruzagi errepresore batena ere gehitu behar zitzaienean, eskualde karboniferoak tortura-laborategietako bat bihurtu baitzituen.
Aitana Castaño (Langreo, Asturias, 1980) kazetaritzan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. La Nueva Españako eta La Voz de Asturiaseko erredaktorea eta La Cuenca del Nalóneko argitaletxeko burua izan da. A7ko, Asturias 24, erredakzioan parte hartu du eta hainbat aldizkari eta argitalpenetarako idatzi du meatzaritzari, meatzaritza-arroei, langile-mugimenduari edo kazetaritzari buruz Asturiasen eta Galizian. 2018an Alfonso Zapico ilustratzailearekin batera ‘Los niños de humo’ (Arg. Pez de plata) argitaratu zuen, Asturiasko meatzaritzari buruzko memoria sentimentala. Zutabegile bezala Fundicion Principe de Astucias blog satirikoan eta Gurb umorezko aldizkarian kolaboratu zuen. Bere literatur ibilbidean narratiba laburreko hainbat sari jaso ditu, horien artean, ‘Manuel Nevado Madrid’ Meatzaritzako Mikrokontakizunen Lehiaketa, eta ‘Filando Cuentos de Mujer’ antologietan parte hartu du. Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Irrati Telebistako (RTPA).albisteen saila koordinatzen du.
Alfonso Zapico (Blimea, Asturias, 1981) ilustratzailea, historialaria eta komikigilea da. Asturiasko Printzerriko hezkuntza-proiektuetan lan egiten du, eta ilustrazioak, diseinuak eta animazioak egiten ditu publizitate-kanpainetarako, argitaletxeetarako eta erakundeetarako.
Prentsa ilustratzailea da hainbat egunkari eta literatur aldizkari nazionaletan (La Nueva España, La Cuenca del Nalón, Librújula, El País) eta nazioartekoetan (Magazine XXI, L ‘Internazionale). Komiki egile bezala, ingelesera, frantsesera, alemanera, italierara, polonierara edo grekerara itzulia izan da. 2006an, ‘La guerra del Profesor Bertenev’ lanarekin egile bezala estreinatu zen merkatu frankobelgikarrean, eta ‘Café Budapest’ (2008) izan zen Espainian argitaratu zuen lehen lana. Ordutik, besteak beste, ‘Dublinés’ (2011), ‘La Ruta Joyce’ (2011), ‘El otro mar’ (2013), ‘Cuadernos d’ Ítaca ‘(2013), ‘La Balada del Norte’ (2015, 2017, 2019) liburuen lehen hiru aleak argitaratu ditu edo eta ‘Los puentes de Moscú’. Bere liburuek hainbat sari jaso dituzte, horien artean, 2012ko Komiki Sari Nazionala. Gaur egun Frantziako Angoulême herrian bizi da.
Otsailaren 11ko aurkezpen honetan Jon Espinarok eta Kike Martinek ere parte hartuko dute, Radio Euskadin ibilbide luzea egin duten kazetariek.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan, eta bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.
SEGURTASIN NEURRIAK
Egungo egoeratik eratorritako segurtasun-neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren eserlekuetan jarri ahal izateko. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
#BILBAONEGUA2021
Aurkezpen hau #BilbaoNegua2021 ekimenaren inguruko hitzorduetako bat da. Bilboko auzoak kulturaz eta aisiaz betetzeko udal-ekimena da, otsailean eta martxoan zehar. #BilbaoNegua2021 ekimenaren barruko plan guztiek zorrotz jarraituko diete osasun-agintariek unean-unean ezarritako osasun- eta higiene-neurriei.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BilbaoNegua2021