- Lehiaketak, edozein nazionalitatetako saiakeragileei zuzenduta dagoena, jatorrizko lanak jasotzeko epea otsailaren 15ean irekiko du eta apirilaren 30ean itxiko du.
- Sariaren diru-kopurua 6.000 eurokoa izango da bi modalitateetako bakoitzerako: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.
(Bilbon, 2021eko otsailaren 11n).- Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren beste edizio baterako deialdia deitu du. Sariaren lehen edizioa 1999an egin zen, Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko. Deialdi berri honen jatorrizkoak jasotzeko epea otsailaren 15ean, astelehena, hasiko da eta apirilaren 30ean, osteguna, itxiko da. 2021 honetan, berriro ere bi modalitate izango dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Biek 6.000 euroko saria izango dute eta saritutako lanak argitaratuko dira.
Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.
Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria helbideetan. Bi weborrialde horietan kontsultatu ahal izango dira bai oinarri osoak bai izena emateko formularioa.
XXI. EDIZIOA
2020ean, gaztelaniazko modalitatean, Francisco Torralbaren ‘El hermano del hijo pródigo. Del resentimiento a la reconciliación’ lanarentzat izan zen. Irati Jiménez Uriarte izan zen euskarazko modalitateko irabazlea ‘Erabakiak eta esanahiak hautuak eta sinboloak. Idazketa kontzientea eta inkontzeintea Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan’ Irati Jiménez Uriartek irabazi zuen euskarazko modalitatea ‘Erabakiak eta zeinu hautuak eta sinboloak’ lanaren bidez. Idazketa kontzientea eta inkontzeintea: Harkaitz Canoren Neguko Zirkuan’ saiakerarekin.
SARE SOZIALAK:
∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM