Monthly Archives: abuztua 2016

BILBOKO UDALTEGIEK ZAZPI PINTURA ERAKUSKETA IBILTARI JASOKO DITUZTE BIHARTIK AURRERA “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BARRUAN

Amadou Loum, Carmen Ortiz de Urbina edo Alfredo Gómez bezalako artisten lanak ikusi ahal izango dira, eta baita Euskal Akuarelarien Elkartearen edo Durangoko Arte Elkartearen erakusketa kolektiboak ere. EXPODISTRITO Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea Hiriko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da. Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den… […]

BILBOKO UDALAK ETA EUSKALTEGIEN SAREAK EUSKARAKO IKASTAROETAN IZENA EMATERA BULTZATZEKO KANPAINA HASI DUTE

Kanpaina koloretsuak herritarrak animatzen ditu 2016-2017 ikasturterako matrikulatu daitezen. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da. Gurasoek, aisialdiko monitoreek eta DSBE jasotzen dutenek diru-laguntzak eskuratu ditzakete euskara ikasteko. Bilbon 18 euskaltegi daude, han-hor-hemen banatuta. Aurten ere, Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak herritarrak animatu nahi dituzte 2016-2017 ikasturterako matrikulatu daitezen euskarako ikastaroetan. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko… […]

BILBOKO UDALAK IRAILEAN EKINGO DIE BERRIRO ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO DOAKO BISITA GIDATUEI, INDAUTXUKO ETA ABANDOKO JAUREGIETARA ETA JAUREGITXOETARA EGINGO DEN IBILBIDE GIDATUAREKIN

Irailaren 3tik 30era Chávarri Jauregia, Foru Jauregia, Allende txaleta edo Ramón de la Sota ontzigilearen lehenengo bizilekua izan zen Villa María bisitatuko dira –kanpotik–, beste batzuen artean. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, astelehenetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak GAURTIK, ASTELEHENETIK, abuztuaren 29tik,… […]

TXISTULARI ALARDE HANDIAK AMAIERA BIKAINA EMANGO DIO IGANDEAN ASTE NAGUSIARI

Bigarren urtez, Juan José Ocón zuzendari ezagunak zuzenduko duen ikuskizunak, egungo euskal musikako erreferentzia handienetako bat izango du gonbidatu, Alex Sardui. Bilboko Txistulari Bandak igandean esango dio agur Aste Nagusiari, eguerdiko 13:00etatik aurrera Bilboko Plaza Barrian eskainiko duen eta 100 musikari, ahots eta dantzari bilduko dituen kontzertuarekin. Bilboko Udal Txistulari Bandak datorren igandean, abuztuak 28,… […]

TRADIZIOA BERPIZTU DA AURTEN ERE PLAZA BARRIAN

Aste Nagusiko ohiko erromeriaren edizio berri batek udal ordezkariak bildu ditu, Itziar Urtasun Zinegotzia eta Jai Batzordeko Presidente buru zela, antzinako erara jantzita Larrain Dantza disfrutatu eta partekatzera inguratu diren makina bat herritarrekin. Bilboko Plaza Barria euskal folklorearen jai-giroko topagune bilakatu da aurten ere Aste Nagusiko ohiko erromeriaren edizio berri batez, eta bertan, antzinako erara… […]

BILBOKO UDAL BANDAK HAINBAT AGERTOKITARA ERAMANGO DU BERE MUSIKA ASTE NAGUSIAN

Abuztuaren 21etik 28ra, Areatzako Kioskoak urteroko ohiko kontzertuak jasoko ditu eguerdiko 12:00etan Bilboko Bandaren zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplana eta zuzendariordea den Iñaki Urkizuren eskutik. Beste urtebetez, Bilboko Udal Musika Bandak musikarekiko duen grina hainbat agertokitan plazaratuko du Bilboko jaietan. Guztira bederatzi izango dira Banda osatzen duten 45 interpretatzaile baino gehiagok eskainiko dituzten kontzertu… […]

ASTE NAGUSIAK HERRI-KIROLEN ALDE APUSTU EGITEN DU

Goi mailako aizkolariek, harrijasotzaileek edo harri-zulotzaileek erakusketa eta lehiaketetan parte hartuko dute Bilboko Areatzan 12:00etan. 2016ko Aste Nagusiak herri-kirolen alde apustu egingo du berriro ere bere ikusgarritasun itzelagatik eta euskal kultura eta identitarearen sinbolo eztabaidaezinetako bat izateagatik. Goi mailako aizkolariek, harrijasotzaileek edo harri-zulotzaileek erakusketa eta lehiaketetan parte hartuko dute Bilboko Areatzan 12:00etan. Herri-kirolak euskal kulturaren… […]

BILBAO 700 FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO BALEAREN DESFILEA, BILBON DOMEKAN, ABUZTUAK 21, OSPATUKO DA “BALEAZALEAK BILBON” LEMAPEAN

Tradiziozko desfilea abuztuaren 21ean (domeka) izango da Kale Nagusian, Plaza Biribilean hasi eta Dario de Regoyos kaleraino. Abuztuaren 21ean (domeka), 19:00etan, Aste Nagusian tradiziozkoa den Balearen Desfilea egingo da. Bilbao 700 Fundazioak antolatzen du “Baleazaleak Bilbon” lemapean. Aurtengo edizioan omenaldia egingo zaie baleen arrantzaren tradizioa duten Bizkaiko herriei. Karrozak eta musika-taldeak Kale Nagusian zehar joango… […]

DANTZALDIAK LEVANTE PLAZARA ETA LA CASILLARA BUELTATZEN DIRA ASTEBURU HONETAN

Dantzaldiak asteburu honetan bueltatzen dira Levante plazara Pérgola orkestrarekin larunbatean eta La Casillako kioskoan igandean Jamaika orkestrarekin. Dantzaldiak asteburu honetan bueltatzen dira Levante plazara Pérgola orkestrarekin larunbatean eta La Casillako kioskoan igandean Jamaika orkestrarekin. Asteburuko programa Levante plazan, larunbatean, irailaren 3an, Dantzaldien saio berria izango da 18.00etatik 21.00etara Pérgola oskestraren eskutik. La Casillako kioskoan, igandean,… […]

BILBAO GUSTU GUZTIENTZAKO DOAKO 300 EKITALDI BAINO GEHIAGOKO 2016KO ASTE NAGUSIA HARTZEKO PREST DAGO

Aste Nagusia datorren larunbata, abuztuaren 20an, hasiko da Arriaga Antzokiko balkoitik 19:00etan egingo den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketarekin. Abuztuaren 20tik 28ra bitartean, Bilbok publiko, gustu eta adin guztientzako antolatutako hainbat ekitaldi hartuko ditu. Musika-eskaintzak Bunbury, Carlos Baute edo Ainhoa Arteta bezalako lehen mailako artistak ditu, bilbainadekin, mundu musikekin, pop-rock lokala edota musika klasikoarekin batera.… […]