BILBOKO UDALAK IRAILEAN EKINGO DIE BERRIRO ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO DOAKO BISITA GIDATUEI, INDAUTXUKO ETA ABANDOKO JAUREGIETARA ETA JAUREGITXOETARA EGINGO DEN IBILBIDE GIDATUAREKIN

Irailaren 3tik 30era Chávarri Jauregia, Foru Jauregia, Allende txaleta edo Ramón de la Sota ontzigilearen lehenengo bizilekua izan zen Villa María bisitatuko dira –kanpotik–, beste batzuen artean.

Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, astelehenetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak GAURTIK, ASTELEHENETIK, abuztuaren 29tik, aurrera egin ahal izango dira.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak joan den maiatzean ekin zien berriro Hiriko eraikin enblematikoetara egiten diren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako hainbat jauregitan zentratuko da.

Maiatzean jendeak Olabarri jauregia bisitatu ahal izan bazuen eta ekainean eta uztailean jatorrizko Bilboko zenbait jauregitxo, Arana, Gortazar edo San Nikolas, datorren irailerako oinezko ibilaldia proposatzen zaigu, Bilboko Zabalguneko hamar bat higiezinen historia eta kanpoaldeko arkitektura ezagutzeko. Higiezin horietako batzuk oso ezagunak dira, Foru Jauregia edo Chávarri Jauregia –Gobernu Zibilaren egoitza–, eta beste batzuk xumeagoak diren arren, garai hartako arkitekturaren harribitxi txikiak dira. Bisitak irailaren 3tik 30era izango dira, eta plaza GAURTIK, abuztuaren 29tik, aurrera erreserbatu ahal izango da.

Izan ere, Duela mende bat, Indautxu Bilboko hedapen gunea zen, bere aberastasunaren aztarna utzi nahi zuen burgesia dirudunarentzat. Horren adibidea, XX. mendearen hasieran garatzen hasi eta 1915. urtean arkitekturaren gorengo mailara heldu zen Bilboko Zabalgunea da. 1876an hiriko lehenengo Zabalgunerako onetsi zen hirigintza alorreko planeamenduak, pixkanaka betez joan zen ibilbide orria eman zuen. Horren ondorioz, Hiriaren etorkizuna ezagutzeko oso balio handiko ondarea utzi zuen Abandon eta Indautxun.

Bilboko Familia dirudunek gastuei begiratu barik eraiki zituzten euren etxe handiak. Leonardo Rucabado, Atanasio de Anduiza edo Julio Saracibar bezalako garaiko arkitekto handiek euren aztarna utzi zuten etxe eta jauregitxo horietan. Estilo erregionalistak joera markatu zuen hainbat eraikinetan: Chavarri Jauregiaren bitxitasunarekin edertasunean lehiatzen zen eta Indautxuko etxebizitza inguru horretan eraiki ziren etxeen eta jauregitxoen artean zutik geratzen den ia lagin bakarra den Allende txaletean, Foru Jauregiko fatxada ikusgarri eta barrokoan, edo Sir Ramón de la Sotaren lehenengo bizilekua izan zen Villa María etxearen xumetasun harrigarrian.

Higiezin horien eta bertan bizi izan zirenen historia eta euren arkitektura bitxiaren eta egungo erabileraran bitxikeriak izango dira helburu nagusi gisa herritarren artean gure hiriaren ondare aberastasuna ezagutaraztea duen Bilbao IZAN programako bisiten edizio honi irailaren bukaeran amaiera emango dioten ibilbide gidatu horien gida.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18.00etan; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan, eta 17:00etan (ostiraletan 17:00etan euskaraz) eta larunbatetan 10:00etan, eta 12:00etan, datorren irailaren 30era arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara), gaurtik, ASTELEHENETIK, aurrera.

BILBAO IZAN
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren Bilbao IZAN programa duela hamar urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta, orokorrean interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko.

Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz. Orain arte Bilboko hogei eraikin berezi baino gehiago bisitatu dira.

AGENDA:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa
BISITA GIDATUAK ZABALGUNEKO JAUREGIETARA ETA JAUREGITXOETARA
(Topalekua: Arbieto kalea – Foru Liburutegiaren eta Bizkaiko Foru Jauregiaren artean).

Irailaren 3tik 30era
Astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan: 16:00etan eta 18:00etan
Ostegun eta ostiraletan: 10:00etan eta 17:00etan (euskaraz)
Larunbatetan: 10:00etan eta 12:00etan
Doakoa. Erreserba zabalik abuztuaren 29tik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara).

+Info: www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube eta flickr: bilbao kultura