BILBAO GUSTU GUZTIENTZAKO DOAKO 300 EKITALDI BAINO GEHIAGOKO 2016KO ASTE NAGUSIA HARTZEKO PREST DAGO

Aste Nagusia datorren larunbata, abuztuaren 20an, hasiko da Arriaga Antzokiko balkoitik 19:00etan egingo den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketarekin.

Abuztuaren 20tik 28ra bitartean, Bilbok publiko, gustu eta adin guztientzako antolatutako hainbat ekitaldi hartuko ditu.

Musika-eskaintzak Bunbury, Carlos Baute edo Ainhoa Arteta bezalako lehen mailako artistak ditu, bilbainadekin, mundu musikekin, pop-rock lokala edota musika klasikoarekin batera.

Su artifizialek Bilboko zerua argituko dute gauero 22:45etan.

Arriaga Plazak antzerki ikuskizunak hartuko ditu, 13:30etan eta 21:30etan, eta Gas Plazak haurrentzako antzerkia 19:30etan.

Bilboko Udalak txupin garbi eta pixarik eta usain txarrik gabeko Aste Nagusi baten alde apustu egiten du.

2016ko Aste Nagusia motorrak berotzen hasi da. Bilbo, jende, gustu eta adin guztientzako doako eta kalitatezko 300 ekitaldi baino gehiago izango dituen Aste Nagusia jasotzeko prest dago. Abuztuaren 20an, larunbata, Patxo Telleria aktoreak paso emango dio 2016ko Aste Nagusiari pregoiaren irakurketarekin. Ondoren, Gisèle Felli Gorritxok, Komantxe Konpartsako kideak, txupina piztuko du Arriaga Antzokiko balkoi nagusitik 19:00etan. Ondoren, Marijaiak, Bilboko jaien protagonista eta erreginak, balkoira atera eta jaien kanta ofizialaren erritmoarekin ekitaldiez beteriko bederatzi jai egunei hasiera emango die.

Aurten ere, Bilboko Udalak jarduera anitzezko jai-egitaraua antolatu du: 300 ekitaldi baino gehiago dira, guztiek Bilboko jai eredua desberdin egiten duten ezaugarriekin: kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte hartzea eta doakotasuna.

Abuztuaren 20tik 28ra, publikoak 100 musika-ekitaldi baino gehiagoz gozatu ahal izango du Bilboko puntu desberdinetan. Gaur egungo taldeetatik hasi eta ohiko bilbainadak, musika klasikoa edota bertako pop-rockeraino. Leku berezia izango dute gaueko zerua argiztatzen duten su artifizialek; heldu eta umeentzako kale-antzerkia; ohiko gastronomia- lehiaketak, erraldoi eta buruhandiak, euskal dantzak, pilota, arraunketa edota herri-kirolak, besteak beste.

Eskaintza oso zabala eta anitza izango da, beti ere honako baloreei lotuta: aniztasuna, kalitatea, parte hartzea, nortasuna, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko presentzian berdintasuna mantentzea eta euskara. Eskaintzaren helburua herritarrek eta bisitariek hiri ireki eta parte hartzaile batez gozatzea da.

 ZORTZI MUSIKA ESZENATOKI
Musika-egitaraua Bilboko Aste Nagusiko bereizgarrietako bat da. Estilo-aniztasunak, artisten kalitateak, eta, batez ere, musika-ekitaldien doako izaerak jaietarako eszenatoki desberdinak eta 100 musika-ekitaldiak erreferentzia izatea lortzen dute astean zehar.
Esparru hauen musika-espezialitatea Aste Nagusiko beste puntu nagusi bat da. Horrela, jendaurrekoak esparruak bereizten ditu dagokien musika motarekin:

• Abandoibarra: kontzertu eta herri-ikuskizunak
• Europa Parkea: jendaurreko gazteari zuzendua
• Plaza Barria: Munduko musikak.
• Enkarnazio Eliza: musika klasikoa.
• Bilborock: Metal eta pop-rock lokala.
• Parkeko Pergola esparrua: bilbainadak eta goatekeak.
• Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.
• Areatza: berbenak, bandak eta fanfarriak.

ABANDOIBARRA
Guggenheim Museoaren itzalpean kokatzen den kontzertuen guneak era askotako eta primerako programazioa izango du.
ABANDOIBARRA. Kontzertuak 23:30etan izango dira.

LARUNBATA 20a
KEN ZAZPI

IGANDEA 21a
URKO + BANDA MUNICIPAL

ASTELEHENA 22a
CARLOS BAUTE

ASTEARTEA 23a
AINHOA ARTETA + BOS

ASTEAZKENA 24a
IZAL

OSTEGUNA 25a
EDURNE

OSTIRALA 26a
BUNBURY

LARUNBATA 27a
MAGO DE OZ

EUROPA PARKEA
Txurdinagako Europa Parkeak publiko gazteagoari zuzendutako Aste Nagusiaren kontzertuak hartuko ditu. 10.000 metro koadroko zelaigunea da ikuspen onarekin eta eskuragarritasunarekin.

EUROPA PARKEA. Kontzertuak 20:00etan eta 24:00etan izango dira.

ASTEAZKENA 24a
GENTE DE ZONA (24.00h)

OSTEGUNA 25a
CALUM
ASTENAGUSIDANCE: Eyes of Providence/ Victor Magán (24:00)

OSTIRALA 26a
PAULA ROJO (20:00)
URBAN KAOSHY – MEGASTAR FM. (Álex Guerrero, Otto Knows) (24:00)

LARUNBATA 27a
IRRATIAK (20:00)
ACTIVATE FM, CANDELA RADIO, BILBO HIRIA, OWNSTYLE FM
Gaztea (24:00): LAS TEA PARTY Dj ́s &
invitados

PLAZA BARRIA
Munduko Musikak Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurten ere. Eszenatoki hau egunero betetzen da kalitatezko kartela eskaintzen, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren.
PLAZA BARRIA. MUNDUKO MUSIKAK. Kontzertuak 23:30etan izango dira.

LARUNBATA 20a
XXV BILBO REGGAE SPLASH: VIVIAN JONES, ROBERTO SANCHEZ & ISLAND DEFENDERS

IGANDEA 21a
ANA ALCAIDE: “LEYENDA”

ASTELEHENA 22a
XABI ABURUZAGA & BAND & LAGUNAK

ASTEARTEA 23a
MR GROOVY AND THE BLUE HEADS & INVITADOS

ASTEAZKENA 24a
LATIN JAZZ CELEBRATION: “TRIBUTE TO THE BEATLES”

OSTEGUNA 25a
ANTONIO REYES Y RANCAPINO CHICO: “CÁDIZ, FLAMENCO DE PLATA”

OSTIRALA 26a
KALÀSCIMA “PSYCHEDELIC TRANCE TARANTELLA”

LARUNBATA 27a
PRISCILLA BAND & INVITADOS: “JAMES BROWN-i OMENALDIA”
PERGOLA

Casilda Iturrizar Parkeko Pergola esparruak musika-egitarau bikoitza eskainiko du egunero. Goizetan bilbainadak entzuteko aukera egongo da eta gauetan, Luis Carlos del Pozo DJ-aren eskutik musika-irekiera entzun ondoren, gaueko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da hainbat talderekin. Kontzertuak 23:30etan hasiko da.
BILBAINADAK PERGOLAN. Kontzertuak 12:00etan hasiko dira

IGANDEA 21a
5 BILBAINOS

ASTELEHENA 22a
GAUPASA

ASTEARTEA 23a
LOS TXIKIS

ASTEAZKENA 24a
BETI AURRERA & AZUL BILBAO

OSTEGUNA 25a
GAUPASA

OSTIRALA 26a
5 BILBAINOS

LARUNBATA 27a
BETI AURRERA & AZUL BILBAO

IGANDEA 28a
LOS TXIKIS
GOATEKEAK PERGOLAN. 21:00etan eta EKITALDIAK 23:30etan

LARUNBATA 20a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO 23.30H.- KAFE PA 3

IGANDEA 21a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO 23.30H.- LOS MITOS

ASTELEHENA 22a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO 23.30H.- ASIER BILBAO SHOW ‘BILBAO NUIT’

ASTEARTEA 23a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO 23.30H.- TALKY BAND

ASTEAZKENA 24a
21.0 H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO
23.30H.- AMIGOS DE LA GUITARRA HABANERA GAUA

OSTEGUNA 25a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO
23.30H.- BOLERO GAUA: LOS QUE NO ESCARMIENTAN CACO SENANTE ETA VICENTE BORLAND PIANO-JOTZAILE PANAMARRAREKIN

OSTIRALA 26a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO
23.30 H.- MARIACHI ELEGANCIA MEXICANA

LARUNBATA 27a
21.00H.- DJ LUIS CARLOS DEL POZO 23.30H.- ANGELA CARRASCO

ENKARNAZIO ELIZA
Enkarnazio Eliza musika klasikoa gustuko dutenentzako erromesaldi-tokia izango da aurten ere. Esparru hau egunero betetzen da urte guztietan. Arratsaldeko zortzi t ́ erdietatik aurrera, aparteko entzumena dutenentzako berealdiko musika.
ENKARNAZIOA. MUSIKA KLASIKOA. Kontzertuak 20:30etan hasiko dira

LARUNBATA 20a
CORO ROSSINI + Ganbara orkestra

IGANDEA 21a
David Bellugi, piko flauta Ivano Battiston, akordeoia

ASTELEHENA 22a
ORCHESTRE DE CHAMBRE DE TOULOUSE

ASTEARTEA 23a
LA RITIRATA

ASTEAZKENA 24a
HAIZEA ENSEMBLE (Musikeneren eskutik)

OSTEGUNA 25a
Liriko: O. Saitua, A. Zubillaga eta F. Poyato

OSTIRALA 26a
SIGMA PROJECT

LARUNBTA 27a
Quarteto Urueña (Antzineko Musika)

BILBOROCK. BERTAKO METAL ETA POP-ROCK-A
Bilborock aretoak 2016ko Aste Nagusiko bertako Metal eta Pop Rock erakusketa hartuko du, aurten bere XXXI. edizioa izango delarik. Estilo guztietako 16 talde arituko dira abuztuaren 20a eta 27a bitartean eguneroko bi kontzertuetan, 20:00etatik aurrera lehena, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan.
BILBOROCOK. Bi saio. Lehenengoa 20:00etan eta bigarrena 21:00etan.

LARUNBATA 20a
Elortegi Anayak Deiedra

IGANDEA 21a
La Basu Dekot

ASTELEHENA 22a
Gerente FRANCO

ASTEARTEA 23a
Último Enemigo Molikote

ASTEAZKENA 24a
Grand Matter Lomoken Hoboken

OSTEGUNA 25a
Penadas por la ley Chivo

OSTIRALA 26a
Evil Seeds
In Thousand Lakes

LARUNBATA 27a
Niketz
The Flying Scarecrow

BILBOKO UDAL-BANDA KIOSKOAN ETA BERBENAK AREATZAN
Kioskoan eskainiko den goizeko musika-egitaraua Bilboko Udal Bandaren kontzertua izango da, eguerdiko 12:00etan. Berbenak gauen izango dira, Areatzan.
BERBENAK AREATZAN 23:15etan eta 01:45tan

LARUNBATA 20a
ORQUESTA CAYENA

IGANDEA 21a
EGAN

ASTELEHENA 22a
HAITZAMA TALDEA

ASTEARTEA 23a
KOSMOS

ASTEAZKENA 24a
ORQUESTA PASITO SHOW

OSTEGUNA 25a
REMIX

OSTIRALA 26a
AKERBELTZ

LARUNBATA 27a
REMIX

 UMEENTZAKO EGITARAUA
Aste Nagusiko Txikiguneak hainbat berritasun izango ditu aurten. Lehendabizi, bere espazioa zabalduko du. Pasadan urteetako kokapen berean egongo da, Casilda Iturrizar Parkeko Anselvo Clavé kalean, eta baita Pergolan eta hara eramaten duen pasabidean ere. ordutegia luzatuko da eta zabalik egongo da goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara arte; abuztuaren 21etik 28ra, biak barne. Izarretan eta konstelazioetan oinarrituko da lehen aldiz Txikiguneak balioak islatzen dituztelako.
Berdintasun, Lankidetza, Elkarbizitza eta Jaietako Sailak Areatzako jai-esparrua Txikigunearekin lotzeko zerbitzua antolatu du. Zerbitzua hilaren 21ean, igandea, hasiko da eta hilaren 28ra arte, igandea, luzatuko da, 25 minuturo autobus bat egongo da. Abuztuaren 21ean, “Balearen desfilea” dela eta, zerbitzua 18:00etan moztuko da. Joateko geltokia Udaletxearen alboan, San Agustín Eraikinaren aurrean izango da, eta bueltatzeko Kale Nagusiko 63 zenbakian.

SU ARTIFIZIALAK
Aurten, Bilbok XXVI Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusia ospatuko du eta leku desberdinetatik etorritako zazpi piroteknia parte hartuko dute. Su artifizialen ikuskizunak Bilboko zerua argituko du egunero. Zalantzarik gabe, Bilboko jaietako ikuskizunik jendetsuenak, izango dira. Suak gaueko 22:45tan hasiko dira Aste Nagusiak eskainitako beste ikuskizun batzuen amaierarekin bat egiteko.
Ondoz ondoko bigarren urtez, piroteknia guztiak Nazioarteko Lehiaketan sartzen dira eta sari desberdinak lortzeko aukera dute: epaimahaiarena eta publikoarena. Beraz, erakusketako egun bakarra, hilak 27a, larunbata izango da Astondoak antolatutako ikuskizunarekin.