BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAK HIRU IKUSKIZUN OSO BEREZI ESKAINIKO DITU. PROTAGONISTAK, KIRMEN URIBEREN, JOSÉ SACRISTÁN ANTZEZLEAREN ETA JOAN COLOMO KANTAUTOREAREN AHOTSAK IZANGO DIRA

Bidebarrieta Kulturguneak Kirmen Uriberen “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizun berria jasoko du URRIAREN 11n, Mikel Urdangarinen, Rafa Ruedaren eta Bingen Mendizabalen musikarekin eta zuzeneko partaidetzarekin.

Eszenatoki bera Joan Colomo kantautore katalanak hartuko du URRIAREN 18an, eta URRIAREN 22an José Sacristánen ahots bereziak, “Caminando con Antonio Machado” errezitaldiarekin

BILBAOPOESIAren, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen eta datorren URRIAREN 11n, Bidebarrieta Kulturgunean ohikoa denez, hasiko den literatur jaialdiaren, hurrengo edizioak, hiru ikuskizun oso desberdin jasoko ditu aurten. Ikuskizun horien protagonistak Kirmen Uriberen, José Sacristán antzezlearen eta Joan Colomo kantautore katalanaren ahotsak izango dira.

Horrela, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizunaren aurkezpena jasoko du URRIAREN 11n bertan. Ikuskizunak Kirmen Uribe idazlearen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikarien musika eta Mikel Valverderen irudiak elkartuko ditu, emanaldi indartsua, erakargarria eta erabat liluragarria sortuz.

Hamar urte igaro dira “Zaharregia, txikiegia agian” argitaratu zenetik. Oraingo honetan, artista taldea berriro elkartu da, aurrekoa bezala, zenbait arte diziplina fusionatuz kolore handiko ikuskizuna sortzen duen lana martxan jartzeko. Horrela, zuzenean, abestiak, poesien irakurketa musika baseen gainean eta proiekzioak konbinatzen dituzte. Eszenatoki gainean, gitarra akustikoak, gitarra elektrikoak, mandolinak, zazpi hariko biolinak, teklatuak eta perkusioak biltzen dira, ahotsez eta deklamazioez gain. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean (www.bilbaokultura.eus), Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

Hurrengo kontzertua URRIAREN 18an izango da (19:30etan), Joan Colomo kantautore katalanarekin, Bidebarrieta Kulturguneko eszenatoki berean. Sustraiak Nafarroan dituen artista horrek hainbat itzuli iraultzaile ematen dizkio gaztelaniazko eta katalanezko abestiari. “La filia y la fobia” izeneko bere azken lanean, protesta abestiaren maisu gisa agertzen da, nihilismo politikoarekin burualdean eta gizakien arteko harremanen aurreko maitasunarekin alternatiba gisa. Kontzertu honetarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

CAMINANDO CON MACHADO

Errezitaldi-kontzertu saila URRIAREN 22an itxiko da, José Sacristán antzezle handiak zuzentzen eta antzezten duen“Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizunarekin. Antzezlearekin batera Aurora Martínez Piqué arituko da, biolontxeloarekin lagunduz. Sacristánek Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko du bakarrizketa poetikoa. Abiapuntua Antonio Machado beraren heriotzaren narrazioa da, Coilluren, Frantzian, 1939ko otsailaren 22an.

Lan horretan, José Sacristánek, Sevillako poetak bizi izandako urteak gogoratuko ditu, Machadok berak asmatu zuen eta bere biografia propioa duen Juan de Mairena fikziozko egilearen egia poetikoak eta idazki zorrotzak. José Sacristánek mantsotasunez irudikatzen du, eta keinuak teinkatu egiten ditu, bertsoak, askatasuna mugatzen duen boterearen eta espainiarrak banandu zituen eta idazleari sakon eragin zion gerraren mende dagoen poeta erakusten duenean.

77 urte eta aldean ehun film baino gehiago dituen José Sacristán antzezleak zuzendari gisa ere oso lan azpimarragarria egin du. “Soldados de plomo” (1983), “Cara de acelga” (1987), eta “Yo me bajo en la próxima, ¿y usted?” (1992) filmen zuzendaria eta protagonista izan zen. Antzerkiarekin lotura estua duen antzezlea da, eta bere azken lanen artean azpimarragarriak dira “El hombre de La Mancha” eta “My fair lady” musikalak. Lan horietan Paloma San Basiliorekin aritu zen, eta orain arte ezezaguna izan den alderdia, musikala, erakutsi zuen. Donostiako Zinemaldiaren Zilarrezko Maskor bi, Goya sari bat eta zilarrezko lau Fotogramas sari ditu, beste sari askoren artean.

“Caminando con Antonio Machado, de Los días azules a El sol de la infancia” ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrerak (10 euro) Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean (www.bilbaokultura.eus), Bidebarrieta Kulturguneari dagokion atalean, eskuratu ahal izango dira.

AGENDA

URRIAK 11, 20:00etan Bidebarrietako liburutegia

“Jainko txiki eta jostalari hura”: Kirmen Uribe + Mikel Urdangarin + Rafa Rueda + Bingen Mendizabal (Sarrera: 10 euro) Leku kopuru mugatua

URRIAK 18, 19:30etan Bidebarrietako liburutegia

Kantautorea: Joan Colomo (Sarrera librea leku guztiak bete arte)

URRIAK 22, 19:30etan Bidebarrietako liburutegia

Poesia errezitaldia “Caminando con Antonio Machado” José Sacristán. (Sarrera: 10 euro) Leku kopuru mugatua