Artxiboa: apirila 2018

BILBAO SAX QUARTET SAXOFOI LAUKOTEAK IREKIKO DU OSTIRAL HONETAN, MAIATZAREN 4AN, “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” KONTZERTU DIDAKTIKO EGITARAUAREN BESTE EDIZIO BAT BERTENDONA INSTITUTUAN

Bilboko Udalaren ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. Saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Bertendonako Institutuan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.   Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da” programaren beste edizio bat jarriko du martxan ostiral honetan, maiatzaren 4an. Ekimen berezi horrenGehiago

ZORROTZAKO UDALTEGIAK DOAKO ZINE SAIOAK JASOKO DITU MAIATZEAN ETA EKAINEAN, ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILMEN AUKERAKETA ESKAINIZ

Programazioan Euskal Herriko eta nazioarteko film laburrak, umeei zuzendutako zinea, eta maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eskainiko den Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen, “Atrapados por la serpiente” dokumentala, Bilboko Cancer Moon rock taldeari buruzkoa, jasoko dira   Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean eta ekainean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian –Gehiago

ZORROTZAK CLOWN JAIALDIAREN IX. EDIZIOA JASOKO DU MAIATZAREN 3, 4 ETA 5EAN, UDABERRIAN BARRUTIETAN EGITEN DEN KULTUR PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Bilboko Udalak antolatutako Clown Zorrotza programak Cia. Nogusano eta Shakti Olaizola euskal konpainien eta Danimarkako eta Argentinako Lotta & Stina eta Cia. Levelibular taldeen partaidetza izango du.   Bilbok, Bilboko Udaletik, hiriko barrutietara zuzenduta batez ere, diseinatu den kultur programazio anitza eta kalitatezkoa jasoko du maiatzean eta ekainean. Ikuskizuna asteburu honetan helduko da Zorrotzara, AzokaGehiago

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, ZENBAIT JARDUERA PARALELO ESKAINIKO DITU, ERAKUSKETAK, FX MAKILLAJE MASTERCLASS BAT EDO JOE DANTERI BURUZKO BIOGRAFIA BATEN AURKEZPENA

Kazeta jatetxean (San Mames Zumardia, 6) egongo den FANT menu bereziari eta ostalaritzako beste eskaintza batzuei esker, zaleen iritziak trukatzeko aukera izango dute emanaldien aurretik eta ondoren.   Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoa – FANT 24 ostiral honetan, maiatzaren 4an, jarriko da martxan, zine programazio erakargarri eta kalitatezkoarekin. Aurreko edizioetan bezala, tokiko besteGehiago

BILBOKO UDALEKO KULTURA SAILAK BERE DATU BASEA EGUNERATZEKO PROZESUA HASI DU, HERRITARREK GEHIEN INTERESATZEN ZAIEN INFORMAZIOA NAHI DUTEN BEZALA, PAPEREAN EDO BALIABIDE DIGITALEN BITARTEZ, JASO DEZATEN

Gutun edo mezu elektroniko bat bidaliko zaie gaur egun Kultura Saileko informazioa jasotzen duten pertsona guztiei, euren datuak eguneratzeko eta informazioaren inguruan dituzten preferentziak berriztatzeko.   Bilboko Udaleko Kultura Sailak komunikazio kanpaina jarriko du martxan aste honetan, bere datu basea eguneratzeko. Horrela, herritarrek, gehien interesatzen zaien kultur informazioa jaso ahal izango dute –paperean edo baliabideGehiago

UDALAK, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAKO BISITA GIDATUEI EKINGO DIE BERRIRO MAIATZEAN, EDIZIO HONETAN BERRIRO ERE HIRIKO AUZOETAN ZENTRATUZ, BEGOÑAKO ELIZATE ZAHARRAREN HEDAPENEAN, HAIN ZUZEN ERE

Maiatzaren 8tik 31ra oinezko ibilbide gidatua proposatuko zaio jendeari, Otxarkoaga auzoko ondarea, bitxikeriak eta azken urteetako historia ezagutzeko. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakian. Erreserbak datorren ASTELEHENETIK, apirilaren 26tik, aurrera egin ahal izango dira.   Bilboko Udalak maiatzeanGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LUISA ETXENIKE IDAZLE DONOSTIARRAREN “ABSOLUTA PRESENCIA” AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Luisa Etxenike idazle donostiarraren “Absoluta presencia” (Gallo de Oro arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, APIRILAREN 25ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarreraGehiago

PRE-FANT BBK ARETORA, GUGGENHEIM BILBAO MUSEORA ETA BILBOROCKERA HELDUKO DA ASTELEHENETIK AURRERA, FANTASIAZKO ZINE FRANTSESAREN KLASIKOEN ETA EGUNGO EKOIZPEN LANEN ERAKUSKETAREKIN ETA TRAILER FALTSUEN DARKFEST LEHIAKETAREN EMANALDI BEREZIAREKIN

Apirilaren 27an Trailer Faltsuen DARKFEST lehiaketaren finalistak eta irabazlea proiektatuko dira Bilborocken, eta saio horretara doazenek, FANTeko ikus-entzuleen Saria jasoko duen trailer faltsu gogokoena bozkatu ahal izango dute. Ángel Sala Sitgeseko Jaialdiko zuzendariak “Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción” liburua aurkeztuko du, eta Juan Zapaterrekin solasean arituko da, Guggenheim Bilbao MuseoarenGehiago

BILBOKO UDALAK BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DU ASTELEHENEAN LIBURUAREN EGUNA, MARCOS XALABARDERREK ZUZENDUKO DUEN IDAZKETA “JAM” BATEKIN

Musika eta literatura ekitaldi bitxia da, eta idazleek euren testuak inprobisatzen dituzte, musikak eta proiektatutako irudiek inspiratuta. Ikus-entzuleek, sortzen diren une berean irakur ditzakete testuak, eta idazketarekin bat egiteko gonbidapena jasotzen dute. 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.   Bilboko Udalak Liburuaren Eguna ospatuko du astelehenean Bidebarrietako liburutegian, idazketa jam batekin; literaturGehiago

BILBOKO UDALAK, AUZOETAN ESKAINIKO DIREN 58 IKUSKIZUNEKIN INAUGURATUKO DU MAIATZAREN 1EAN EUSKADIKO KALEKO ANTZERKI ETA ARTE ZIRKUITU NAGUSIA DEN “ESZENA KALERA” PROGRAMAZIOA

Ikus-entzule guztiei zuzendutako zirku garaikide, clown, magia, partaidetzan oinarritutako ekintza eta kaleko antzerki ikuskizunak jasotzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, barruti guztietako auzoetara helduz, Euskal Herriko 24 konpainiaren eskutik, maiatzetik irailera. Udalaren ekimenaren helburua hainbat motatako proposamen eszenikoak auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta auzokideen eta artisten arteko harreman zuzena bultzatzea da, kaleko arte eszenikoetan aritzenGehiago