Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Luisa Etxenike idazle donostiarraren “Absoluta presencia” (Gallo de Oro arg.) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, APIRILAREN 25ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte.
Hiru istorio elkartzen dira “Absoluta presencia” lanean. Luc, denak beldurtzen duen eta beldurrik gabeko gizon bilakatzeaz amets egiten duen umearena. Andres, terrorismoaren mehatxuaren ondorioz erbesteratu behar izan duenarena. Eta Ada, iragan tragikoaren ondorengotza axolagabetasunaren eta ahanzturaren kontrako konpromiso artistiko berrirako pizgarri bilakatzen duen neska argazkilari gaztearena. Estilo garbi, zuzen eta apasionatuarekin, “Absoluta presencia” lanak hiru bizitza horiek biltzen ditu, parez pare ireki eta bertatik ezusteko begiradak eta bideak proposatzen ditu.
Luisa Etxenikek “El detective de sonidos” (2011), “El ángulo ciego” (Euskadi Saria 2009), “Los peces negros” (2005), “Vino” (2000), “El mal más grave” (1997) eta “Efectos secundarios” (1996) lanak argitaratu ditu, eta baita zenbait kontakizun bilduma eta “El arte de la pesca” (2015) poema liburua ere. Ohiko kolaboratzailea zenbait komunikabidetan, Claude Lanzmann, Jacques Roubaud Jean-Michel Maulpoix eta Virginie Linhart itzuli ditu frantsesetik. 2007an Arteen eta Letren Ordenaren Zaldunaren aintzatespena jaso zuen Frantziako gobernuaren aldetik, eta 2013an Donostiako Udalak Merituaren Domina eman zion.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.