Artxiboa: apirila 2016

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DESDE LA SOMBRA, JUAN JOSÉ MILLÁS IDAZLEAREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, APIRILAREN 13AN

Almudena Cacho kazetariak aurkeztuko duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Desde la sombra (Ed. Seix Barral), Juan José Millás idazlearen liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, APIRILAREN 13an, arratsaldekoGehiago

OSTIRAL HONETAN HASIKO DA “POLTSIKO MUSIKA” EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA, ROCKA, RYTHM&BLUESA, POPA ETA MUSIKA BRASILDARRA JASOKO DITUEN EGITARAUAREKIN

Ikus-entzuleei zenbait musika joera berri hurbiltzeko asmoz Bilboko Udalak bultzatzen duen programak aldatu egin ditu bere datak urritik apirilera, baina bere egoitza nagusia Abando – Barrainkua Udaltegiak izaten jarraituko du. “Poltsiko musika” ostiral honetan, hasiko da, musika brasildarra eskaintzen duen Hugo Silveira Quartet taldearen emanaldiarekin. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Bilboko UdalekoGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “MATEMATIKAK EGUNEROKO BIZITZAN” ZIKLOAREN XIII. EDIZIOA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, LEHEN MAILAKO IKERLARIEK ETA MATEMATIKARIEK EMANGO DITUZTEN LAU HITZALDIREKIN

Bilboko Udalak, UPV/EHU-k eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu duten programa apirileko ostegun guztietan egingo da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte OSTEGUN honetan emango den lehenengo hitzaldia, “Matemáticas en las imágenes: fotografías, huellas dactilares, escáneres y más”, Javier Duoandikoetxea UPV / EHU-ko Zientzia etaGehiago

ERREKALDE AUZOAK UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN IV. EDIZIOA JASOKO DU APIRILEKO OSTIRALETAN, LAU IKUSKIZUN ESZENIKOREKIN ETA FILM LABURREI ESKAINITAKO SAIOAREKIN

Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua datorren ostiralean abiatuko da, arratsaldeko 19:30ean, komedia, opera eta kabareta nahasten dituen “Chocho, el musical” ikuskizunarekin. Bilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inauguratuko du datorren OSTIRALEAN. Erakustaldia APIRILEKO lau ostiraletan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian. Erakustaldiak familia osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszenikoGehiago

BILBOKO UDALAK OHIKO BILBAINADA SARIRAKO 2016KO DEIALDIA IREKI DU

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 10era arte dute epea, egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzko jatorrizko abestiak aurkezteko. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatzen duen ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da. Bilboko Udaleko KulturaGehiago