Ikus-entzuleei zenbait musika joera berri hurbiltzeko asmoz Bilboko Udalak bultzatzen duen programak aldatu egin ditu bere datak urritik apirilera, baina bere egoitza nagusia Abando – Barrainkua Udaltegiak izaten jarraituko du.
“Poltsiko musika” ostiral honetan, hasiko da, musika brasildarra eskaintzen duen Hugo Silveira Quartet taldearen emanaldiarekin. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak, “Poltsiko musika” programaren hamabigarren edizioari emango dio hasiera OSTIRAL honetan. Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez. Programazioak aldatu egin ditu ohikoak ziren urriko datak, apirilera eramanez, barruti horretan dagoen kultur eskaintza orekatzeko.
Datorren apirilaren 29ra arte, Abando – Barrainkuako Udaltegiak oso estilo desberdinetako lau emanaldi jasoko ditu, musika herrikoi brasildarretik pop-rockera edo rythm&bluesera. Leku guztiak bete arte sarrera librea izango duten kontzertuak hilabete honetako ostiral guztietan izango dira (8, 15, 22 eta 29an), arratsaldeko 19:30etik aurrera.
“Poltsiko musika” egitarauak aste honetan zabalduko du kontzertu programa Hugo Silveira Quartet taldearen emanaldiarekin. Gitarra jole, abeslari eta konposatzaile brasildar horrek Tarde-me bere azken lana aurkeztuko du, laukote formatuko kontzertu intimistan, argitaratu gabeko bere abestiekin eta moldaketa garaikideak dituzten bertsioekin, erritmo afro-brasildarren fintasuna eta indarra nahastuz.
APIRILAREN 15ean Dr. Maha´s Miracle Tonic taldearen txanda izango da. Bilboko banda enblematiko horrek 40ko hamarkadako musikan murgilduko gaitu, swing eta rythm&blues erritmoan, txarlatanen gurdiak eta joan-etorrian hari ziren musikarien ikuskizunak gogoratuz, errepertorio dibertigarri eta dantzagarriarekin. Oraingo honetan, XX. mendearen hasierako Medicine Show izenekoei eta vaudevilleari omenaldia eskainiko dion show-a aurkeztuko dute, garai hartako jantziekin eta giroarekin, magia trukoekin eta umore askorekin. Huts egiten ez zuten elixir haiek saltzen zituzten aspaldiko saltzaileengan inspiratutako ikuskizun barregarria.
Hirugarren kontzertua, APIRILAREN 22koa, Borja Estankona buru duen bertako beste talde batek eskainiko du. Konposatzaile berezi horren musikak alderdi asko ukitzen ditu, baina bere abestiak rocketik eta popetik hurbilago daude. Une honetan, bere abestietan nabarmenagoa da musika etnikoari dion maitasuna, euskal musikari eta mediterranearrari, hain zuzen ere.
Zikloa apirileko azken ostiralean itxiko da, Edu Basterrak zuzentzen duen eta gaztelaniaz abesten duen Bilboko Los Jalapeños de La Frontera blues-rock taldearekin. Bi urte igaro dira elkartu zirenetik, eta oraindik ere euren buruari ze motatako musika egiten duten galdetzen jarraitzen duten arren, musika ona eta kalitatezkoa da. Duela denbora gutxi argitaratutako diskoarekin, euren abestiak bluesetik rock´n rollera eta country-folketik jazzera doaz.
“POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA
APIRILAK 8. 19:30ean
Hugo Silverira Quartet – Musika brasildarra
Hugo Silveira: ahotsa eta gitarra
Pablo Bess: baxua
Naldo Gomes: perkusioa
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Sarrera doan
APIRILAK 15. 19:30ean
Dr. Maha´s Miracle Tonic – Rythm&Blues
David Sánchez Damián: ahotsa eta gitarra
Daniel González: Kontrabaxua
Nerea Alberdi: biolina
Sergio Llanos: gitarra, banjoa eta lap steela
Patxi López: bateria eta garbitzeko taula
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Sarrera doan
APIRILAK 22. 19:30ean
Estankona – Pop-Rock
Borja Estankona: ahotsa eta gitarra.
Iñaki Alonso: baxua
Rafa Bataglia: bateria
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Sarrera doan
APIRILAK 29. 19:30ean
Los Jalapeños de la Frontera. Bluesa eta Rocka
Eider Goñi: ahotsa, harmonika eta perkusioa.
Jon Gartxi: ahotsa, gitarra eta harmonika.
Borja García: baxua.
Edu Basterra: ahotsa eta gitarra.
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Sarrera doan
+ info: www.kulturabarrutik.eus