ERREKALDE AUZOAK UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN IV. EDIZIOA JASOKO DU APIRILEKO OSTIRALETAN, LAU IKUSKIZUN ESZENIKOREKIN ETA FILM LABURREI ESKAINITAKO SAIOAREKIN

Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua datorren ostiralean abiatuko da, arratsaldeko 19:30ean, komedia, opera eta kabareta nahasten dituen “Chocho, el musical” ikuskizunarekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inauguratuko du datorren OSTIRALEAN. Erakustaldia APIRILEKO lau ostiraletan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.

Erakustaldiak familia osoari eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin. Horrez gain, programak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketarekin, apirilaren 19an.

Programazioa APIRILAREN 8an zabalduko da, Lady Castroren eta Esther Gimenoren “Chochos, el musical” ikuskizunarekin. Umorez betetako proposamen horrek komedia eta opera nahasten ditu, eta baita kabareteko zatiak eta musikaleko abestiak ere. Esther Gimeno antzezlea, komikoa eta testuaren egilea da, eta Lady Castro abeslari lirikoa eta piano jolea. Antzezlanak, historiak emakumeak ahaztu dituela erakutsi nahi du, eta baita erlijioak eta aginteak emakumeengan izan duten kontrola ere.

Apirilaren 15erako aurreikusita dagoen bigarren saioa Hipo y Condrias euskal konpainiaren eskuetatik etorriko da. “Macho – maris”, gaztetatik ikasi zituzten kode matxisten kontra altxatzen eta emakumeen aurrean berdintasuna lortzen saiatzen ari diren gizonei zuzendutako ikuskizuna da.

Hurrengo hitzorduan, apirilaren 22an, Oh my Good! konpainia helduko da Errekaldeko eszenatokira, euskaraz egindako “Zer duzu Amy?” ikuskizunarekin. Antzezlanaren protagonista Dasy da, Amy Winehouseren ahotsa eta talentua izateagatik edozer gauza egingo lukeen neska xumea. Amy hil dela jakiten duenean, maleta hartu eta Londonera joango da, Edgwareburyko hilerrira, hain ahots ederra izanik zergatik ez zen zoriontsu izan galdetzeko abeslariari. Erantzunik jaso ez duenez, bere maletatik esoterismo liburu bat, pikotxa eta pala aterako ditu, abeslariaren ahots kordak berreskuratzeko.

Umorezko Antzerki Erakustaldia apirilaren 29an amaituko da Ignacio Andreuren “Cuando perdí la cabeza” lanarekin. Ikuskizun horrekin barre algarak ziurtatuta daude. Ikuskizunak, bizitzen ari garen garai gorabeheratsu honetan denok geure buruari planteatu dizkiogun galderak erantzuteko ahalegina egingo du. Egoera latza ikusita, kaltegarri bilakatu den animo egoera kanporatzea, oka egitea, aukeratuko du artistak. Erantzunik ez badago, hobe da norberaren burua galdutzat ematea. Geratzen den gauza bakarra esanahirik gabeko egoera horretaz gozatzea eta barre egitea da.

Programazioak ZinebiKlub saio bat ere jasoko du, Zinebiren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren azken edizioan parte hartu zuten umorezko film laburren aukeraketarekin. Emanaldia Errekaldeko Udaltegian izango da, apirilaren 19an.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.eus webgunean

EGITARAUA
Errekaldeko Udaltegian. 19:30ean. Sarrera librea leku guztiak bete arte.

APIRILAK 8 ABRIL
Lady Castro eta Esther Gimeno (Madril)
“Chochos, el musical”

APIRILAK 15 ABRIL
Hipo y Condrias (Euskadi)
“Macho-Maris”

APIRILAK 22 ABRIL
Oh my Good! (Euskadi)
“Zer duzu Amy?”

APIRILAK 29 ABRIL
Ignacio Andreu (Andaluzia)
“Cuando perdí la cabeza”

APIRILAK 19 ABRIL
ZINEBIKLUB – Umorezko film laburren erakusketa
Amor de mono PAULO MOSCA / ABEL SÁNCHEZ España (05’00’’)
Descarte’s world JOSEBA GARDEAZABAL / JUAN VIADAS Euskadi (07’00’’)
Edmond NINA GANTZ Gran Bretaña (09’00’’)
Sous les soutanes MICHEL ZARAZIR Libano (20’00’’)
Viaje a pies KRIS CEMBE Euskadi (14’00’’)
Fiesta de pijamas DAVID PANTALEÓN España (07’00’’)