BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK DESDE LA SOMBRA, JUAN JOSÉ MILLÁS IDAZLEAREN AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, APIRILAREN 13AN

Almudena Cacho kazetariak aurkeztuko duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Desde la sombra (Ed. Seix Barral), Juan José Millás idazlearen liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, APIRILAREN 13an, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ekitaldia Almudena Cacho kazetariak aurkeztuko du –sarrera librea izango da aretoko leku guztiak bete arte–, eta streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.net webgunean.

Juan José Millás irakurlea eta idazle bikaina batera agertuko zaizkigu bere itxurazko xumetasunean balio sinboliko indartsua gordetzen duen eleberri honetan. Lanak, idazlea gaur egungo narrazioak duen egile nagusietakoa bilakatu duten ezaugarriak eskaintzen ditu. Oraingo honetan, ohiko protagonista ez ohiko egoera batean murgilduko da, ohikoa ez den korapiloan, umorea, suspensea, eta egungo munduari buruzko begirada argia modu bikainean uztartuz idatzitako lanean.

Desde la sombra lanaren protagonista Damián da. Bere burua zalantzaz beteta ikusten du lana galdu zuenetik, eta egun batean lapurreta txiki bat egingo du antikuario azoka batean eta armairu baten barruan ezkutatuko da. Bertatik irtetea lortu aurretik, armairua saldu eta Lucíaren eta Federen logelara eramango dute. Eta bertan instalatuko da Damián, altzariaren parte balitz bezala. Premisa ezinezko baina sinesgarri hori azken muturreraino eramateko trebeziak tentsio bikaina ematen dio eleberriari.

Juan José Millásek (Valentzia, 1946) hainbat eleberri idatzi ditu: Cerbero son las sombras (Sésamo Saria, 1975), Visión del ahogado (1977), El jardín vacío (1981), Papel mojado (1983), Letra muerta (1983), El desorden de tu nombre (1986), La soledad era esto (Nadal Saria, 1990), Volver a casa (1990), Tonto, muerto, bastardo e invisible (1995), El orden alfabético (1998), No mires debajo de la cama (1999), Dos mujeres en Praga (Eleberri Primavera Saria, 2002), Laura y Julio (Seix Barral, 2006), Planeta Saria, irakurleen Qué Leer Saria eta Narrazio Sari Nazionala eman zizkion El mundo (2007), Lo que sé de los hombrecillos (Seix Barral, 2010) eta La mujer loca (Seix Barral, 2014).

Primavera de luto (1989), Ella imagina (1994), Articuentos (2001), Cuentos de adúlteros desorientados (2003), Los objetos nos llaman (Seix Barral, 2009) kontakizun liburuak, eta Articuentos completos (Seix Barral, 2011) liburukia ere argitaratu ditu. Kazetaritza barruan egin duen lanak kazetaritzako Manuel Vázquez Montalbán kultur saria eman dio, besteak beste, eta Algo que te concierne (1995), Cuerpo y prótesis (2001), Hay algo que no es como me dicen (2004) eta Vidas al límite (Seix Barral, 2012) lanetan dago jasota, beste batzuen artean. Bere lanak hogeita hiru hizkuntzatara itzuli dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.