Artxiboa: urria 2015

BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURUTEGIAREN EGUNA OSPATUKO DU DATORREN URRIAREN 24AN, IPUIN KONTALARIEKIN ETA BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIRA EGINGO DIREN BISITA GIDATUEKIN

Bisitak –euskaraz eta gaztelaniaz– doakoak izango dira, aurretik izena emanez, 944162988 telefono zenbakian edo animación@ayto.bilbao.net helbide elektronikoaren bitartez Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegiaren Eguna ospatuko du datorren 24an, Deustuko Liburutegian eskainiko den umeentzako ipuin kontalari saio batekin eta Bidebarrietako liburutegira egingo diren bisita gidatuekin. Bisitak, liburutegiak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta baliabideak eta eraikinaren historiaGehiago

FEDERICO LEÓN, CECILIA BENGOLEA EDO TXILEKO TEATRO ERRANTE KONPAINIA BEZALAKO NAZIOARTEKO ARTISTEK ETA EUSKAL KONPAINIEN PRESENTZIA GARRANTZITSUAK MARKATUKO DUTE BAD-EN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN XVII. EDIZIOA

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia urriaren 21ean hasi eta azaroaren 1era arte luzatuko da, jada ohikoak diren BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock eta Garabia Zawp eszenatokietan. + INFO: www.badbilbao.com BAD-ek hogei konpainia ingururen azken lanak ekarriko ditu Bilbora, horien artean erabateko zortzi estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango direnGehiago

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK–ZINEBIK, AKI KAURISMÄKI ZINEGILE FINLANDIARRARI EMANGO DIO OHOREZKO MIKELDIA, BERE FILMOGRAFIA LUZEAN ERAKUTSI DUEN OSO ESTILO PERTSONALA AINTZATETSIZ

Banaketa ekitaldia jaialdiaren amaierako galan izango da, AZAROAREN 20an, Arriaga Antzokian. 57. edizioa azaroaren 13tik 20ra ospatuko duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) Aki Kaurismäki zinegile finlandiarrari emango dio edizio honetako bigarren Ohorezko Mikeldia, bere filmografia osoan erakusten jakin izan duen oso estilo pertsonala aintzatetsiz, bere irudietako bakoitzari ematen dion esanahi etikoGehiago

OSTIRAL HONETAN HASIKO DA “POLTSIKO MUSIKA” EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA, MUSIKA LATINOAMERIKARRA, JAZZA ETA POP-ROCKA JASOKO DITUEN EGITARAUAREKIN

Bilboko Udalak bultzatutako programak zenbait musika joera berri hurbildu nahi dizkie ikus-entzuleei, formatu txikiko kontzertuetan. Bost emanaldi eskainiko dira, Abando – Barrainkuako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da. “Poltsiko musika” OSTIRAL honetan, urriaren 9an, hasiko da, ibilbide luzea duten eta euren jatorrizko lekuetako, New Yorkeko eta La Habanako erritmoak fusionatzen dituzten JoshuaGehiago

BILBAOPOESIAK GAUAREN IZPIRITUARI DEIA EGINGO DIO, URRIAREN 14TIK 23RA CHANTAL MAILLARD, ANTONIO COLINAS, RAMON SAIZARBITORIA EDO CLARA JANÉS BEZALAKO HOGEI BAT POETA ETA ARTISTA HANDI BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIRA EKARTZEKO

“Gaua / La Noche” da Bilboko Udaleko Kultura Sailak, sorkuntza poetikoa hedatzeko eta sustatzeko urtero antolatzen duen BILBAOPOESIA literatur jaialdiaren aurtengo edizioaren gai nagusia. BILBAOPOESIA urriaren 14an hasiko da, Gabriel Arestiren egunaren ospakizunarekin bat etorriz, eta hamar egunez kontzertuak, errezitaldiak eta hitzaldiak jasotzen dituen egitarau zabala eskainiko du. Bidebarrieta Kulturguneak, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketaGehiago

PEDRO OLEAK BILBOKO ZAZPI KALEAK HARTUKO DITU ASTEAZKENEAN, OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN, “BILBAO-BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” TALDE FILMAREN BARRUAN EGONGO DEN ZONBIEI BURUZKO FILM LABURRA ERRODATZEKO

“Bilbao – Bizkaia. EXTERIOR – DÍA”, Bilbao – Bizkaia Film Comissionek eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik bultzatutako talde-egitasmoa da, eta azaroaren 16an estreinatuko da, Jaialdian bertan. Filma osatuko duten zazpi film laburretatik, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk eta Mikel Ruedak euren lanak errodatu dituzte dagoeneko hirian, etaGehiago

BILBO ZAHARRAK, SUSO33 NAZIOARTEKO ARTISTA OSPETSUAK SINATUTAKO HIRI ESKU-HARTZE LAN BERRIA IZANGO DU BIHARTIK AURRERA

Kontzezio kaleko 13ko fatxada batean dagoen formatu handiko horma-irudi berri hori, bihar, eguerdiko 12:30etan inauguratuko da, eta artista bertan egongo da. Ekimena, Bilboko Udalak bultzatzen duen BLV-ART kultur programaren barruan dago, eta ingurune horretan, oso gai eta teknika anitzak erabiliz egindako horma-irudiak bisitatzeko aire libreko ibilbidea egituratzeko aukera eman du. Bilbo Zaharra inguruak hiri esku-hartzeGehiago