BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURUTEGIAREN EGUNA OSPATUKO DU DATORREN URRIAREN 24AN, IPUIN KONTALARIEKIN ETA BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIRA EGINGO DIREN BISITA GIDATUEKIN

Bisitak –euskaraz eta gaztelaniaz– doakoak izango dira, aurretik izena emanez, 944162988 telefono zenbakian edo animació[email protected] helbide elektronikoaren bitartez

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegiaren Eguna ospatuko du datorren 24an, Deustuko Liburutegian eskainiko den umeentzako ipuin kontalari saio batekin eta Bidebarrietako liburutegira egingo diren bisita gidatuekin. Bisitak, liburutegiak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta baliabideak eta eraikinaren historia eta ezaugarriak ezagutzera daude zuzenduta.

Helduentzako bisita gidatuak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta helburua, interesatuta dauden pertsona guztiei Bidebarrietako liburutegiaren historia eta arkitektura eta barruan dauzkan eta herritar guztien esku jartzen dituen fondoak eta zerbitzuak ezagutzeko aukera ematea da. Emakumeek idatzitako literaturaren kritikan espezializatuta dagoen Skolastika taldeko Josune Muñoz izango da bisita horiek gidatuko dituena.

50 minutu inguruko iraupena izango duen ibilbide gidatua eraikinaren kanpoaldean hasiko da, Bidebarrieta kalean, eta ondoren hainbat areto bisitatuko dira, liburutegiak eskaintzen dituen lekuak eta zerbitzuak erakusteko, higiezinaren ezaugarriak eta historian zehar izan dituen erabilerak azaltzen diren bitartean.

Bisitak 11:00etan eta 13:00etan izango dira euskaraz eta 10:00etan eta 12:00etan gaztelaniaz. Bilboko Udalak dohainik eskaintzen duen ekimena da, baina plazak mugatuta daude. Hori dela eta, beharrezkoa izango da lekua erreserbatzea, [email protected] helbide elektronikoaren edo 94 416 29 88 telefono zenbakiaren bitartez.

IPUIN KONTALARIA
Beste alde batetik, egun horretan bertan, goizeko 11:30etatik aurrera, Deustuko liburutegiak euskarazko ipuin kontalari saioa jasoko du, Jakin eta Jolas taldearen eskutik. “Antzokiko istorioak” izenburupean, istorio ezagunak eta kondairak kontatu eta antzeztuko dira, antzoki bilakatuko den eszenatoki txikian. Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuta daude. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 94 447 46 04 telefono zenbakiaren edo [email protected] helbide elektronikoaren bitartez.