BILBO ZAHARRAK, SUSO33 NAZIOARTEKO ARTISTA OSPETSUAK SINATUTAKO HIRI ESKU-HARTZE LAN BERRIA IZANGO DU BIHARTIK AURRERA

Kontzezio kaleko 13ko fatxada batean dagoen formatu handiko horma-irudi berri hori, bihar, eguerdiko 12:30etan inauguratuko da, eta artista bertan egongo da.

Ekimena, Bilboko Udalak bultzatzen duen BLV-ART kultur programaren barruan dago, eta ingurune horretan, oso gai eta teknika anitzak erabiliz egindako horma-irudiak bisitatzeko aire libreko ibilbidea egituratzeko aukera eman du.

Bilbo Zaharra inguruak hiri esku-hartze lan berria izango du bihartik aurrera, formatu handiko horma-irudia, Kontzezio kaleko 13an dagoen fatxada batean, SUSO33 artistak sinatua. Lan hori BIHAR, ostiralean, eguerdiko 12:30etan, aurkeztuko da jendearen aurrean, eta artista bertan egongo da.

Bilboko Udalak, inguruko zenbait kultur eragilerekin elkarlanean antolatzen duen “BLV-ART” programaren barruan dagoen ekimena, auzo horiek goitik behera birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago.

BLV-ART-ek formatu handiko horma-irudi berria sartuko du hiriko paisaian, oraingo honetan SUSO33 (Madril 1973) artistak sinatua. Hainbat diziplinaren bitartez adierazten den oso artelan berezia aurkeztuko du: pintura, ekintza, bideoa eta arte eszenikoak.

Artelan berri horrek Kontzezio kalearen 13an dagoen eraikinaren fatxada hartuko du, eta aurreko edizioetako horma-irudiak bezala, inguru horretan ikusi ahal izango den eta biztanleentzat eta Bilbo Zaharrean bizi ez diren gainerako pertsonentzat artearen ikuspegitik elementu erakargarri bilakatu nahi duen bildumaren parte bilakatuko da.

SUSO33, Street Art izenekotik abiatuz, hori gainditu eta, hiru hamarkadaz, pintura, ekintza, bideoa eta arte eszenikoen bitartez adierazten den diziplina anitzeko lana zabaldu duen sortzaile ezaguna da. Graffiti ikonografikoaren eta diziplina horretan lengoaiarekin esperimentatzearen aitzindaria da, eta baita Post-Graffiti, Street-Art eta Hiriko-artearen lehenengo artistetakoa eta live painting izenekoak Estatuan duen adierazle nagusia.

SUSO33ren lana museoen eta bilduma publikoen eta pribatuen fondoetan dago, eta hainbat aldiz aintzatetsi da zenbait arte sariketetan, PHOtoespaña10eko bideoarte sari nazionala, besteak beste, eta, horrez gain, MNCARS, CAIXAFORUM, Thyssen-Bornemisza, ARTIUM, CAAM, Bukaresteko Arte Garaikide Museoa… bezalako lekuetan erakutsi da.

SUSO33k espazio publikoa errebindikatzen du bizitza artistikoaren espazio nagusi eta artistaren eta haren lanaren hartzaileen komunikaziorako ezinbesteko euskarri gisa. Bere lana arte akademikoaren eta kaleko artearen estereotipoetatik eta formalismoetatik urruntzen da eta ikuslearekin izan beharreko komunikazioan zentratzen da, eragina sortzen duen lengoaia ulergarria eta zuzena izateaz gain, oso intimista eta poetikoa den eta, horregatik, ikusleen arreta piztu duen lengoaia erabiliz.

(*) Artista bere artelanean arituko da gaur egun osoan eta bihar goizean, eta komunikabideei arreta eskaintzeko prest egongo da.

AURKEZPENA: Urriaren 2an, eguerdiko 12:30etan
LEKUA: Kontzezio kalea 13. Bilbo