Bilboko Udalak bultzatutako programak zenbait musika joera berri hurbildu nahi dizkie ikus-entzuleei, formatu txikiko kontzertuetan. Bost emanaldi eskainiko dira, Abando – Barrainkuako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrera librea izango da.
“Poltsiko musika” OSTIRAL honetan, urriaren 9an, hasiko da, ibilbide luzea duten eta euren jatorrizko lekuetako, New Yorkeko eta La Habanako erritmoak fusionatzen dituzten Joshua Edelmanen eta Ledian Molaren emanaldiarekin.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak, “Poltsiko musika”
programaren hamaikagarren edizioari emango dio hasiera OSTIRALEAN. Ekimenaren
xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako
taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen
Datorren azaroaren 6ra arte, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, oso estilo anitzetako
bost emanaldi jasoko ditu, musika herrikoi latinoamerikarretik hasi eta jazzetik eta pop-
rocketik igaroz. Kontzertuak –sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte– urriko
ostiral guztietan (urriaren 9an, 16an, 23an eta 30ean) eta azaroko lehenengo barikuan
daude programatuta, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
“Poltsiko musika” egitarauak aste honetan zabalduko du kontzertu programa, Joshua
Edelmanen (New York, 1954) eta Ledián Molaren (La Habana, 1993) emanaldiarekin.
“Sentimiento y tradición”, jazzak elkartu dituen eta euren musikan beraien jatorrizko
lekuen erritmoak fusionatzen dituzten bi musikari horien lanaren emaitza da. Pianoa eta
biolina dira euren bizitzaren parte diren musiken gune komunak aztertzen dituen
URRIAREN 16an Itxaso Gonzálezek (ahotsa) eta José Luis Canalek (pianoa) osatutako
bikotearen txanda izango da. “Conversations” lana musika proposamen garaikidea da,
pop-aren eremutik jasotako abestiekin. Musika brasileiroa eta, batez ere jazza, daude
bikote horren lanaren funtsean. Itxasoren ahotsa gure jazz panoramako
iradokitzaileenetakoa da, izan ere, Albert Bover, Joan Moné edo Iñaki Salvador bezalako
pianojole handiekin batera abestu izan baitu, bikotea osatuz.
Hirugarren kontzertua, URRIAREN 23an, bertako beste talde batek eskainiko du, Ander
Lópezek eta Javi Maquedak, biak ere abeslari eta gitarrajoleak, osatutako Steel Covers
bikote akustikoak. U2, Bruce Sprigsteen, Dire Straits, Van Morrison… bezalako taldeen
rock-aren abesti klasikoak bertsionatuko dituzte, sonoritate berriak lortuz, Steel Guitar
izenekoarekin, Bluesean eta Countryan erabiltzen den musika tresnarekin,
interpretatutako lanetan, batez ere.
Urriko azken ostirala Aurkene Núñezen (pianoa eta ahotsa) eta Marco Borgeren (gitarra)
txanda izango da. “Te doy una canción” izenburupean, ibilbide intimista eta pertsonala
proposatzen dute zenbait abeslari latinoamerikarren abestietatik, Silvio Rodríguez, Pablo
Milanés, Serrat eta Discépolo, besteak beste, hainbat ikuspegitatik ikusitako maitasunean
Zikloa AZAROAREN 6an itxiko da, Andrés Contreras mexikarraren oso emanaldi
bereziarekin. Andrés Contreras “El juglar de los caminos”, gizarte protestan aritzen den
kantautorea da, eta hamarkada luzez nekazarien eta herritarren borroketan hartu du
parte, protesta musika garaikidearen bitartez. Berak aitortu duenez, 50 aldiz baino
gehiagotan kartzelaratu dute Mexikon, heriotza mehatxuak jaso ditu, tratu txarrak jasan
ditu eta bere musika materiala suntsitu dute.
“POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Itxaso González eta José Luis Canal
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Ander López eta Javi Maqueda (gitarrak eta ahotsa)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Aurkene Núñez (pianoa eta ahotsa)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)
Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)