(Bilbon, 2021eko abenduaren 17an).- Bilboko Udalaren kultur agendak, datorren asterako, abenduaren 20tik (astelehena) 27ra (igandea), hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK ZIRKUA Abenduak 23, 18:00etan. San Frantziskoko Udaltegia. Zirkodomo & CÍA Trotamundos – Neguko Zirkua Emanaldi zorabiagarriak aireko oihalekin eta trapezioarekin, uztai hipnotikoak, erreboteko pilotak, minitramp jauzien emanaldi dibertigarria, bikoteko akrobazia eta ekitaldi harrigarri bat… […]