- Topaketa 19:00etan hasiko da, liburutegiko areto nagusian. Sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte.
(Bilbon, 2021eko abenduaren 9an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, abenduaren 14an, asteartea, “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren emanaldi berri bat egingo du, literaturari eta bertsolaritzari buruzkoa. Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Arantxa Urretabizkaia idazleak hartuko dute parte. Haiekin batera, Aritz Gorrotxategi idazlea ere izango da.
Hitzordua euskaraz izango da, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Bertan eztabaidatuko da ea idazlea jaiotzen den edo jaio eta egiten den; zenbat inspirazio eta zenbat lan dagoen ofizioan; eta inspirazioa non bilatzen den eta nondik datorren buruz hitz egingo dute. Horrez gain, bertsoak eta ikuskizunak idazteari buruz ere hitz egingo dute, patxadaz eta hausnarketa moduan.
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) gaur egungo euskal letren artean aipagarrienetako bat da. Historian lizentziatua eta Euskaltzaindiko kidea, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du. Literaturaren esparruan ezagutarazi zen 1972an argitaratutako “San Pedro bezperaren ondokoak” poema luzearekin. Hamar urte geroago Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen ” Maitasunaren magalean” bere bigarren poema liburuagatik.
Miren Amuriza (Berriz, 1990) Euskal Filologia ikasi zuen eta ondoren Haur eta Gazte Literaturan espezializatu zen. Prentsa idatziko hainbat hedabidetan kolaboratu du eta haurrentzako hainbat liburu argitaratu ditu. “Basa” bere lehen eleberriaren egilea da, eta Igartza Saria 2017 eta Siete Calles 2019 sariak jaso zituen. Idazketa eta bertsolaritza uztartzen ditu.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.
Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak pandemiaren bilakaera jarraituko du, eta programazioaren protokoloak egokitzen joango da, osasun-agintariek une bakoitzean ezarritako neurri eta jarraibideekin bat etorriz.
- Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da
SARE SOZIALAK
#BILBAOGABONAK