-
Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte.
-
“Begoñako Argia” Aranzadi Zientzia Elkarteak proposatutako proiektua da, Begoñako hilerriak Bilboko Memoria Historikoan duen garrantzia azpimarratzen duena.
(Bilbon, 2021eko abenduaren 16an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Nicolás Marquez Grantelen hitzaldia hartuko du ASTEARTEAN, abenduaren 21ean, “Begoñako Argia” proiektuaren barruan.
Mahai-ingurua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Nicolas Marquez Grantek Cranfieldeko Unibertsitateko Institutu Forentsean, Bedford-en, (Erresuma Batuan) lan egiten du. Munduko gerretan, Espainiako gerra zibilean eta egungo krimenetan desagertutako ehunka lagunen gorpuzkiak berreskuratzen lagundu du. Antropologo forentse gisa lan egin du Lehen eta Bigarren Mundu Gerrako soldaduen bila, baita Bosnian edo Latinoamerikako herrialdeetan ikastaroak ematen ere.
Bidebarrieta Kulturgunean emango duen hitzaldian, antropologo forentse batek XXI. mendean -Kanputxea edo Ruanda bezalako testuinguruetan- jokatzen duen paperari, egiten duten lan motari eta hezurrek gatazkei, desagertzeei edo migrazio‐mugimenduei buruz ematen diguten informazioari begirada bat emango die.
“Begoñako Argia”k Begoñako hilerrian jartzen du arreta, gaur egun erabiltzen ez den hilerrian, 1813tik 2006ra funtzionamenduan egon zena eta Bilboko bilakaeraren, garapenaren, hazkundearen eta historiaren lekukotza fidela dena. Bere existentzia osoan zehar, bere hobi eta panteoietan, Bilboko ehunka pertsonen hondakinak pilatu dira eta aktibo egon zen Bigarren Errepublikan edo Gerra Zibilean bezalako une konplexuetan ere.
Aranzadi Zientzia Elkarteak uste du leku horrek potentzialtasun handia duela iragana ezagutzeko, eta oso leku egokia dela metodologia zientifiko egokiarekin eta sentsibilitate tekniko egokiarekin ikertzeko, baita ondare materiala eta immateriala batzen dituzten elementuetan jarduteko ere.
Ildo horretan, Bidebarrietako Liburutegiak proiektu hori protagonista duten hitzaldiak hartu ditu azken asteetan. Hiritarrei irekitako hitzorduak dira, eta hiritarren zientzia garatzera bideratutako zenbait jarduera osatzen dituzte, tokian tokiko Memoria Historikoa testuinguruan kokatzen eta balioesteko helburuarekin.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.
Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak pandemiaren bilakaera jarraituko du, eta programazioaren protokoloak egokitzen joango da, osasun-agintariek une bakoitzean ezarritako neurri eta jarraibideekin bat etorriz.
-
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da
SARE SOZIALAK
#BILBAOGABONAK