- Lau kontzertu egingo dira (abenduaren 2, 3, 10 eta 11n) Bertendonako Institutuan. Saioak 19:00etan hasiko dira.
- “Mila Musika Haria”ren edizio berri honetan Adama Guindo & Juan Carlos Maffre, Bapo Estéreo, Germán Díaz & Benxamín Otero eta Howdy arituko dira.
- Sarrerak salgai daude 5 euroren truke bilbaokultura.eus webgunean.
(Bilbo, 2021eko azaroaren 30a).- Bilboko udalak datorren ostegunean, abenduaren 2an, jarriko du abian “Mila Musika Haria”ren XII. edizioa, hari-instrumentuen inguruan sortzen den musikari eskainitako zikloa. Ekimen honek abenduaren 2an, 3an, 10ean eta 11n Bertendona Institutuan egingo diren lau kontzertu biltzen ditu.
Aurtengo edizioan Adama Guindo & Juan Carlos Maffre, Bapo Estéreo, Germán Díaz & Benxamín Otero eta Howdy arituko dira. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude www.bilbaokultura.eus webgunean, 5 euroren truke.
MILA MUSIKA HARIA
- Abenduak 2, 19:00etan
Adama Guindo & Juan Carlos Maffre – Wassoulou con sabor
Mendebaldeko Afrikako musika-tradizioaren eta Kubako musikaren arteko topaketatik sortzen da kontzertu berezi hau. Izan ere, kultura bi handi horien sustrai afroak aztertzen dira. Bertan uztartzen dira wassoulou musikako tinbre eta soinu tradizionalak, n’goni idiosinkratikoaren eta Adama Guindoren (Burkina Faso) ahotsaren bidez interpretatuak, Juan Carlos Maffre (Holguín) maisu kubatarrak pianoaren kontrapuntua jartzen duelarik.
- Abenduak 3, 19:00etan
Bapo Estéreo
Edurne Olazabal (biola), Javier Urquiza (gitarra), Enrique Lafuente (kontrabaxua) y Usue Zapata (zeharkako flauta) musikariek osatzen dute Bapo Estéreo.
Gasteizko harizko eta zeharkako txirulako laukote honek eskaintzen digun musika proposamena era askotako kanta herrikoiak dira, jendearentzat oso ezagunak, eta irizpide eta gustu pertsonalaren arabera interpretatu eta moldatzen dituzte.
- Abenduak 10, 19:00etan
Germán Díaz & Benxamín Otero – Trece canciones bonitas
Benxamín Otero (adar ingelesa, oboea, musika-kaxa programagarria) eta Germán Díaz (zarrabetea, musika-kaxa programagarria, aurephonea, Barbariako organoa, bendhira, zarba eta ahotsa) kontzertu bat eskaintzen dute, zeinetako abestiak aukeratzeko argumentu bakarra izan den musikarien belarrietara politak izatea…Schubert, Satie, Galliano edo Clastrier bezalako konpositoreen lanak eta beren melodiek osatzen dute kontzertu personal honetako corpus eklektikoa. Oboeak eta adar ingelesak bat egiten dute zarrabetearen Erdi Aroko sonoritateekin eta Otero eta Diazek beren kartoiak zulatuz eraiki dituzten tresna mekaniko bereziekin, melodía zaharrei gaur egungo moldaketak emanez.
- Abenduak 11, 19:00etan
Howdy – Bluegrass
Jon Arzelus (kontrabaxua), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa), Gorka Arranz (gitarra eta ahotsa), Jose Mari Pulido (banjoa) eta Urbil Artola (dobroa) dira Howdy. Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan, batez ere beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute errepertorioa. 40. hamarkadan Bill Monroek sotutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte.
SARE SOZIALAK:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOGABONAK