BI ASTEZ, 2. BARRUTIA (URIBARRI) IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO ISTORIOZ ETA JARDUERAZ BETEKO DA, EDIZIO HONETAN MISTERIOAN ETA EZEZAGUNA DEN HORRETAN ZENTRATUKO DEN AHOZKO NARRAZIOGINTZARI BURUZKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREKIN

Bilboko Udalaren ekimenak hogei jarduera inguru jasotzen ditu –gehienak doakoak– umeentzako eta helduentzako ipuin kontalari saioak, zine emanaldiak, sorkuntzarako guneak edo Artxandako Funikularrera egingo dan bisita kontatua eta kantatua, besteak beste. Jarduerak programatu dira euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste leku batzuetan. Astelehenean, otsailaren 11n, irekiko da Artxandako Funikularraren… […]

BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN AUZOETAKO ANTZERKI PROGRAMAK, BERE XVIII. EDIZIOA HASIKO DU IGANDE HONETAN BILBOROCKEN, ATX TEATROAREN AZKEN LANAREKIN

Inaugurazio jardunaldi horretan, 2018an BilbaoEszenaren egoitza artistikoetako baten irabazlea izan zen ATX Teatroa konpainiaren “7ak bat” lana eskainiko da. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bilborock aretoan, eta sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte. Hiriko 16 talderi, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak, euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur eskaintzaren deszentralizazioa ere bultzatzen… […]

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTEARTEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN LENGOAIAREN BILAKAERARI ETA NORBERE BURUAZ BESTE EGITEARI BURUZ EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN HITZALDI-SOLASALDIAREKIN

Itziar Laka Mugarza EHU/UPVko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko Hizkuntzalaritza katedradunak eta Pablo Malo Ocejo Osakidetzako Bizkaiko Buru Osasun Sareko psikiatrak hartuko dute parte. Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.  … […]

“BILBAO DISTRITO JAZZ” EKIMENAK OSTIRAL HONETAN JARRIKO DU MARTXAN ERREFERENTE DIREN MUSIKARIAK, YUHAN SU BIBRAFONO JOTZAILEA, LARRY PORTER EDO BILL McHENRY, BESTEAK BESTE, JASOTZEN DITUEN AUZOETAKO DOAKO KONTZERTU PROGRAMAZIOA

Begoñako, Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiek, Sarrikon dagoen Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak, Bertendona Institutuak eta Bidebarrietako Liburutegiak, hainbat estiloko sei emanaldi jasoko dituzte martxoaren 15era arte, ostiraletan, 19:30ean. “Bilbao Distrito Jazz” Bilboko Udalaren ekimena da, Bilbaína Jazz Club izenekoarekin elkarlanean eta aurten bere hogeigarren edizioa beteko du, bere nortasunaren zeinua bilakatu den programazio anitz… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, GONTZAL DÍEZ POETA BILBOTARRAREN LEHENENGO BERTSOAK BILTZEN DITUEN POEMAS DE LA GALERNA Y OTROS TEXTOS INÉDITOS LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Gontzal Díezen (Bilbo, 1961 – 2013) argitaratu gabeko lehenengo poema liburuaren aurkezpen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldia Julia Otxoa artista, poeta eta narratzaileak eta César Coca kazetariak aurkeztuko dute. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku… […]

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN HAMAIKAGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2019ko MARTXOAREN 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 4.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten hiru egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arte… […]

ALKATEAK “BILBAO KULTURA WOW” AGENDA AURKEZTU DU, ZEINAK HIRIAK 2019. HONETARAKO DAUKAN KULTUR ESKAINTZARIK GARRANTZITSUENA BILTZEN DUEN, UDALAK BERAK ETA ERAKUNDE PUBLIKO-PRIBATUEK DISEINATUTA

Kultur gida horretan jasotzen da era bateko eta besteko jaialdien eta jardueren gaineko informazioa, alegia, musikaren inguruan, literatura, zinema eta arte eszeniko, sormen eta adierazpen artistikoko tailer, folklore, erakusketa, ondarearen zabalkunde, liburutegi-zerbitzu eta abarren inguruan antolatutako jarduerena. Bilboko Udalak antolatu edo babestutako ekimen eta programez gain, beste erakunde publiko eta pribatu batzuek sustatutako jaialdi eta… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, ESTATU BATUETAKO “VERANO DEL 84” FILMA AURRE-ESTREINATUKO DU OSTEGUN HONETAN, URTARRILAREN 31N, BERE 25. EDIZIOKO JARDUERA BEREZIEN BARRUAN

Sundancetik edo Sitgesetik igaro den eta Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann eta Karl Whissellek (“Turbo Kid”) zuzendu duten beldurrezko filma Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera txarteldegian jaso beharko den gonbidapenarekin –gehienez ere bi pertsona bakoitzeko.   Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi… […]

UDALAK “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT IREKIKO DU LARUNBAT HONETAN, BILBOKO HAINBAT BARRUTITAN ESKAINIKO DIREN BERROGEITA HAMAR ERROMERIA, DANTZA ERAKUSTALDI ETA KALEJIRA INGURUREKIN

Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, dagoeneko tradizionala den erromeria egingo da Alde Zaharreko Santiago Plazan.   Bilboko Udalak, hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza erakustaldien eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen ‘Dantza Plazetan’ programaren hamazazpigarren denboraldia jarriko du martxan asteburu honetan, dantzariek, ikus-entzuleak jaiarekin bat egitera gonbidatzen dituzten dantza tradizionalen alderdi parte-hartzailea berreskuratuz.… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KULTURAREN ARLOKO AUTOKUDEAKETA EKONOMIKOARI ETA LEGEZKOARI BURUZKO BI IKASTARO JASOKO DITU OTSAILAREN 5EAN

Kultur proiektu baterako express kudeaketari eta kulturako autokudeaketa ekonomikoari buruzko ikastaroak Burtsako BilbaoEszena izango dira (Juan Gardeazabal kalea, 3), 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara, hurrenez hurren, eta Jemina Canok eskainiko ditu. Izen ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik, ATAEren, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren posta elektronikoaren bitartez: [email protected]   BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura… […]