Agenda Kulturala ONLINE

Bilbao Etxean Lagun horiek: Kultura-jarduerez aurrez aurre gozatzerik ezin denez, kultura zuen etxeetara eramaten lagundu nahi dugu. Bilboko Udaleko Kultura Sailetik kultur proposamen online batzuk zuekin partekatzen ditugu gure desiorik onenekin. AGENDA KULTURALA ONLINE ikusi […]

BILBOKO UDALAK BERTAN BEHERA UTZI DITU 100 PERTSONATIK GORAKO AFOROA DUTEN UDAL EKINTZAK ETA EKITALDIAK

Etenaldiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak era guztietako ekitaldi publikoetarako ezarri dituen murrizketak aintzakotzat hartu eta gutxienez bi asteko iraupena izango du. Bilboko Udalak ohartarazi nahi du bertan behera utzi dituela, besterik jakinarazi arte, 100 lagunetik gorako aforo aurreikusia duten ekintza eta ekitaldi guztiak, bai Udalak berak antolatutakoak, bai beste erakunde eta instituzio batzuek udal instalazioetan… […]

Arriaga Antzokia publikoari itxita egongo da datozen 15 egunetan

– Hartutako neurria gaur arratsaldean bertan sartuko da indarrean eta horrela izanik Mikel Urdangarinen kontzertua bertan behera geratu da; momentuz martxoaren 26ra arte itxiko da, baina egoeraren arabera luzatu liteke. Bilboko Udalaren aginduaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatuta, Arriaga Antzokia publikoari itxita egongo da gaurtik bertatik, alegia, 2020ko martxoaren 12tik 26ra bitartean. Hortaz, egun… […]

BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAK BERTAN BEHERA UTZI DU XXI. EDIZIOKO PROGRAMAZIOA

• Literatur jaialdia joan den astelehenean hasi zen, eta asmoa zen martxoaren 18an amaitzea, asteazkenarekin. • BILBAOPOESIAk itzuli egingo du martxoaren 14ko kontzerturako sarreren dirua (larunbata), eta baita ere martxoaren 15eko errezitaldikoa (igandea). Sarrerak erosi dituzten pertsonek telefono honetara deitu dezakete argibideak nahi izanez gero: 94 420 48 70. Bilboko Udalak antolatutako BILBOPOESIA literatur jaialdiak… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK IDAZLEEN ETA EUREN ARGITALETXEEN ARTEKO HARREMANA LANDUKO DU, ASTEARTEAN, OTSAILAREN 11N, ALFAGUARA ETA TUSQUETS ARGITALETXEETAKO ARGITALPEN ZUZENDARIEKIN

• “Editores y escritores, ¿parejas de hecho?” izeneko hitzordua César Coca kazetariak moderatuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus) Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” programaren beste hitzordu bat jasoko du datorren asteartean, otsailaren 11n. Oraingo honetan, idazleen eta euren argitaletxeen arteko harremanari buruzko… […]

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTEARTEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EGUZKI SISTEMARI ETA EBOLUZIOAREN TEORIARI ETA MEDIKUNTZARI BURUZ EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN HITZALDI-SOLASALDIAREKIN

• Itziar Garate López UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Behaketa Espazialean doktoreak eta Luis Carlos Álvaro González neurologo eta UPV/EHUko Neurozientzien Saileko irakasleak hartuko dute parte. • Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK, otsailaren 7tik, aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da… […]

ERREKALDEKO UDALTEGIAK HELDUENTZAKO UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIAREN VIII. EDIZIOKO IKUSKIZUNAK JASOKO DITU OTSAILEKO OSTIRAL GUZTIETAN

• Bilboko Udalak bultzatutako egitaraua Fanny Giraud artista frantsesaren “Juntos” lanarekin abiatuko da. Saioak arratsaldeko 19:30ean izango dira, Errekaldeko udaltegian. Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren VIII. edizioa inauguratuko du ostiral honetan, otsailaren 7an. Erakustaldia lau ostiral jarraitan egingo da, 7. barrutiko udaltegian. Erakustaldiak ikus-entzule helduei eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, arratsaldeko 19:30ean… […]

“BILBAO DISTRITO JAZZ” EKIMENAK OSTIRAL HONETAN, OTSAILAREN 7AN, JARRIKO DU MARTXAN EGUNGO PANORAMAN ERREFERENTE DIREN MUSIKARIAK, CARLOS LÓPEZ, RODRIGO BALLESTEROS EDO JORGE ROSSY, BESTEAK BESTE, JASOTZEN DITUEN AUZOETAKO DOAKO KONTZERTU PROGRAMAZIOA

• Begoñako, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Errekaldeko udaltegiek, Bertendona Institutuak eta Bidebarrietako Liburutegiak, sei jazz musika kontzertu jasoko dituzte martxoaren 13ra arte, ostiraletan, 19:30ean • “Bilbao Distrito Jazz” Bilboko Udalaren ekimena da, Bilbaína Jazz Club izenekoarekin elkarlanean eta aurten bere 21. edizioa beteko du, bere nortasunaren zeinua bilakatu den programazio anitz eta kalitatezkoarekin. Bilboko Udalak… […]

BILBOKO ZIRKUITUAK, BILBOKO UDALAK SUSTATZEN DUEN AUZOETAKO ANTZERKI PROGRAMAK, BERE 19. DENBORALDIA HASIKO DU ASTEAZKEN HONETAN, OTSAILAREN 5EAN, BAI-BIZKAIKO ANTZERKI IKASTEGIKO IKASLEEK ESKAINIKO DUTEN “GANEKO CREW” LANAREKIN

• San Frantziskoko Udaltegiak kanpaina denda baten barruan egingo den eta 20 ikus-entzulek baino jarraitu ezin izango duten pieza jasoko du. Bi emanaldi egongo dira, 19:00etan eta 20:00etan, eta beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea Udaltegian bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik hasita. • Hiriko 14 talderi euren lanak aurkezteko aukera emateaz gain, antzerki zirkuituak kultur… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JAVIER ALCIBAR POETA BILBOTARRAREN “POEMAS PARA NO VOLVER” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, OTSAILAREN 5EAN

• Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Egilearekin batera Pablo Méndez editorea eta Pedro Ugarte idazlea egongo dira. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Alcibar poeta bilbotarraren “Poemas para no volver” (Vitruvio argitaletxea) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko… […]