BILBOKO UDALAK BERTAN BEHERA UTZI DITU 100 PERTSONATIK GORAKO AFOROA DUTEN UDAL EKINTZAK ETA EKITALDIAK

Etenaldiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak era guztietako ekitaldi publikoetarako ezarri dituen murrizketak aintzakotzat hartu eta gutxienez bi asteko iraupena izango du.

Bilboko Udalak ohartarazi nahi du bertan behera utzi dituela, besterik jakinarazi arte, 100 lagunetik gorako aforo aurreikusia duten ekintza eta ekitaldi guztiak, bai Udalak berak antolatutakoak, bai beste erakunde eta instituzio batzuek udal instalazioetan (Barrutietako Udaltegiak, liburutegiak, kirol instalazioak, Bilbao Arena, Bilborock, Azkuna Zentroa, Arriaga Antzokia, Bilbao Musika etab.) egin behar zituztenak ere.

Etenaldiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak era guztietako ekitaldi publikoetarako ezarri dituen murrizketak aintzakotzat hartu eta gutxienez bi asteko iraupena izango du.

Horren harira, Bilboko Udalak gogoratu nahi du, azken orduetan, hiri osoko adinekoen zentroak aldi batez ixteko agindua eman eta bertan behera utzi dituela Udaletxerako bisita gidatuak, Udalaren barruko prestakuntza-jarduera presentzialak atzeratuz, barneko bilerak ahalik eta gehien murriztuz eta Osasun Sailak ezarritako lekuei buruzko baldintza berrietara egokituz.

ERAGINDAKO UDAL JARDUERAK

Osasun Sailak ezarritako murrizketa sanitarioen ondorioz, bertan behera gelditu dira Kultura Sailak datozen egunetarako programatuak zituen jarduerak:

Dantza Plazetan: erraldoien kalejira Deustun (barikua) eta erromeria Done Petro Plazan (zapatua, hilak 14).
Bidebarrieta Kulturgunea: Poesiaren Munduko Eguna (martxoak 23), Elvira Lindoren liburuaren aurkezpena (martxoak 24) eta Bidebarrieta Zientifikoa (martxoak 25).
Distrito Jazz: Errekaldeko Udaltegia (martxoak 13).
Zirkuitua: Zorrotza (martxoak 13), Castaños (martxoak 25), San Frantzisko (martxoak 26) eta Errekaldeko (martxoak 27) udaltegietan programatutako jarduerak.
Kultura Tailerrak.
PRE FANT: “Bacurau” filmaren aurreestreinaldia Golem Alhóndiga Zinemetako 1. Aretoan (martxoak 18).
Bidaiarien Txokoa: Begoña eta Santutxuko Udaltegia (martxoak 23-31).
Poltsiko Musika.
BilbaoEszenako ikastaroak.
Horrez gain, bertan behera gelditu dira Otxarkoaga eta La Casillako dantzaldiak, baita gaur goizean iragarritako beste jarduera hauek ere:

“Ogiaren Jaia”, Iralako eta Ametzolako auzoetako elkarbizitzaren eta gizarte kohesioaren aldeko ospakizuna, “La Caixa” Gizarte Ekintzak, Bilboko Udalak eta Gazteleku komunitatearen garapenerako elkarteak zapatu honetarako (hilak 14) antolatua zutena.
“Bilbao You Week”, Youtubeko eduki digitalen sortzaile eta jarraitzaile gazteei zuzendutako topaketa, eguenetik zapatura bitartean (martxoak 12-14) Bilborock aretoan egin behar zena.
Bilboko Udalak antolatutako BilbaoPoesía Literatura Jaialdiaren XXI. edizioaren barruan domekara arte (hilak 15) aurreikusita dauden jarduerak.
Euskara Sailak haur, nerabe zein gazteentzat antolatutako programak: “Harrapazank”, “Ikusi eta Ikasi”, “Zinea euskaraz” eta “Darabilbo”.