#BILBAOUDABERRIA2021 HURRENGO EGUNETARAKO KULTURA-ESKAINTZAREKIN JARRAITUKO DU

Kontzertuak, zinea, literatura-hitzaldiak edo argazki- eta pintura-erakusketak dira aste honetan bilbotarrek aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten Udalak ekartzen dituen proposamenetako batzuk. Hitzordu horiek #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimenaren barruan daude. Ekimen horrek planez beteteko du Bilbo udaberri osoan. Bilboko Udalak, #BILBAOUDABERRIA2021 ekimenaren barruan, kultura protagonista duten plan berriak dakarzkie Bilboko barrutiei apirilaren 19tik 23ra. Horrela, hirian erakusketak, literatur hitzaldiak, zinemako… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” SAIOAK LITERATURAREN ETA ESTEREOTIPOEN ARTEKO HARREMANA LANDUKO DU ASTEARTEAN, HILAK 20, HARKAITZ CANO ETA EIDER RODRÍGUEZEKIN EGINDAKO HITZALDI BATEAN

Topaketa euskaraz izango da, 19:00etan, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian, eta Lutxo Egiak aurkeztuko du. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez. Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren saio berri bat ospatuko du asteartean, apirilak 20. Bertan, Harkaitz Canok eta Eider Rodríguezek, Lutxo Egiarekin batera, literaturaren eta estereotipoen arteko… […]

FANT – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXVII. EDIZIOAK FANTROBIA SARIA EMANGO DIO LLUÍS QUÍLEZ ZUZENDARI, GIDOILARI ETA EKOIZLEARI

Bartzelonarrak “El siguiente” estreinatu zuen, bere fikziozko lehen film laburra, 2003an, eta nazioarteko 17 sari eskuratu zituen. Ondoren, “Avatar” eta “Yanindara” film laburrak etorriko ziren. Bere azken tituluen artean, “Bajocero” nabarmentzen da. 2021ean Netflixen gehien ikusitako ingelesa ez den hizkuntza batean egindako filma bihurtu den ekintza-thrillerra da. FANT 2021 maiatzaren 7tik 16ra ospatuko da. Bilboko Udalak… […]

#BILBAOUDABERRIA2021 PROGRAMAREN BARRUAN BOST HITZORDU KULTURAL PROPOSATU DIRA APIRILAREN 12TIK 18RA BITARTEKO ASTEAN

Erakusketak, kontzertuak eta solasaldi literaioak egingo dira urian han eta hemen. Udalak #BILBAOUDABERRIA2021 jarri du abian, Bilbok kultura- eta aisialdi-aukerak izaten jarrai dezan udaberrian. Bilboko Udalak bost plan kultural proposatu ditu apirilaren 12an hasiko den asterako #BILBAOUDABERRIA2021ren barruan. Ekimen honekin uria aisia eta kultura arloko plan ugari izango da udaberrian. Besteak beste, Expodistrito, Poltsiko musika eta Bidebarrieta Kulturgunea programak astero hartzen dituen hitzorduak dira… […]

“POLTSIKO MUSIKA” XVI. EDIZIOAK BERTENDONA INSTITUTUA IZANGO DU ANTZEZTOKIA APIRILEKO OSTIRALETAN, BANDA LOKALEN KONTZERTUEKIN

Bilboko Udalaren ekimen hau apirilaren 9an jarriko da martxan, 18:30ean, María Rivero & Tribu Bandarekin. Kontzertu honen ondoren beste hiru izango dira ostiraletan: hilak 16, Jesús Ayestarekin; 23an, Cristina Narearekin; eta apirilaren 30ean, Urbanetniko Triorekin. Sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta www.bilbaokultura.eus webgunean egongo dira salgai. Kupo txiki bat gordeko da esparruan bertan saltzeko, 17:30etik aurrera.… […]

#BILBAOUDABERRIA2021 HIRIA DINAMIZATUKO DU ASTE HONETAN 20 AISIA- ETA KULTURA-PROPOSAMEN BAINO GEHIAGOREKIN

#BILBAOUDABERRIA2021ek tokiko kultura-eragileen eskutik iristen diren antzerkia, dantza, erakusketak edo musika biltzen dituzten hitzorduekin jarriko du martxan bere programazioa. Udalak jaiegun hauetan hiria planez betetzearen aldeko apustua egin du, lehen mailako kultura hiriko auzoetara hurbiltzeko. Bilboko Udalak aisialdiko eta kulturako 23 hitzordu ospatuko ditu aste honetan #BILBAOUDABERRIA2021 programarekin bilbotarren agendak planez betetzeko. Udaberrian hiria hitzorduez beteko duen udal ekimen… […]

EXPODISTRITO PROGRAMA ABANDO, BEGOÑA, OTXARKOAGA, SAN INAZIO ETA SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIETARA ITZULIKO DA UDABERRI HONETAN, PINTURA ETA ARGAZKIGINTZAKO BOST ERAKUSKETA IBILTARIREKIN

Proposamen horiek apirilaren 7tik ekainaren 30era bitartean helduko dira auzoetara. Eraskuketak honako artista hauen eskutik etorriko dira: @Bizargorrie (argazkia), Blanca Basabe (margoa), Xabier Goiko (margoa), Jakue Barea (margoa) eta Euskal Akuarelarien Elkartea (margoa). Expodistrito Bilboko Udalaren ekimena da, eta artea hiriko hainbat barrutitara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea du helburu. Expodistritok, Bilboko Udalak antolatzen… […]

BILBOKO UDALAK AISIALDIZ ETA KULTURAZ BETEKO DU URIA ASTE SANTUAN ETA PAZKO EGUNETAN

Apirilaren 1etik 8ra, Bizkaiko hiriburuan ia hogeita bat hitzordu egingo dira; horien artean, nabarmentzekoa da musika- eta dantza-programazioa. Beste behin ere, Udala, bere programazioaz gain, tokiko eragile kulturaletan oinarrituko da, bilbatarrei lehen mailako kultura eta aisia hurbiltzeko. Hitzordu horiek #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren barruan daude. Bilboko Udalak Aste Santu eta Pazko honetan hiria planez betetzea proposatu du, bilbotarrek kalitatezko… […]

BILBAOPOESIAK AGUR ESAN DIO XXII. ALDIARI HITZORDU GUZTIETARAKO SARRERAK SALDUTA ETA “EZ DAGO SARRERARIK” TXARTELA ESKEGITA

Poesia jaialdia, “Berriz aireratu” goiburuarekin, martxoaren 15ean hasi zen, Bidebarrieta Liburutegian. Bertako talentua izan da protagonista Bilbo poesiaren euskal hiria bihurtu duten 10 hitzorduetan. Antolatzaileek kanal telematikoetako parte hartze handia nabarmendu dute, haien bidez zuzenean ikusi ahal izan baitira errezitaldiak eta saioak. Era berean, adierazi dute ezen, Bidebarrietako Kulturgunearen Youtube kanalean mila baino gehiago izan direla ikustaldiak. Errezitaldiek… […]

FANT-EK- BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK “EL SILENCIO DE LOS CORDEROS” FILMAREN 30. URTEURRENA OSPATUKO DU, ETA FILMA GÓLEM-ALHÓNDIGA ARETOETAN PROIEKTATUKO DA OSTEGUNEAN, HILAK 25

Proiekzioa 19:00etan izango da. Sarrera doakoa izango da, eta egun berean jaso beharko da sarrera Golem – Alhóndigako leihatiletan (gehienez bi sarrera pertsonako), 16:00etatik aurrera. FANT zinemaldia maiatzaren 7tik 16ra izango da. Bilboko Udalak antolatzen duen FANT– Bilboko Zinemaldi Fantastikoak “El silencio de los corderos” filmaren estreinaldiaren 30. urteurrena ospatuko du ostegunean, martxoak 25, Gólem – Alhóndiga zinemetan. Beldurrezko… […]