- Apirilaren 1etik 8ra, Bizkaiko hiriburuan ia hogeita bat hitzordu egingo dira; horien artean, nabarmentzekoa da musika- eta dantza-programazioa.
- Beste behin ere, Udala, bere programazioaz gain, tokiko eragile kulturaletan oinarrituko da, bilbatarrei lehen mailako kultura eta aisia hurbiltzeko.
- Hitzordu horiek #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren barruan daude.
Bilboko Udalak Aste Santu eta Pazko honetan hiria planez betetzea proposatu du, bilbotarrek kalitatezko kultur programazio oparoaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Hala, Arriaga Plaza, Ingelesen Landako kaia (Guggenheim Bilbao Museotik hurbil), Azkuna Zentroa eta Campos Eliseos Antzokia bezalako guneek 19 proposamen hartuko dituzte, apirilaren 1etik 8ra bitartean.
Jarduera gehienak Bilboko Udalak antolatzen ditu, eta tokiko kultur eragileek egindako proposamenek osatzen dituzte, azken hilabeteotako jarduera-ildoari jarraipena emanez: 0. kilometroko kulturaren aldeko apustua egitea, pandemiaren ondorioak hain gogor jasaten ari den sektore horrekiko konpromiso garbian; horrez gain, kultura hurbiltzea eta aisialdirako alternatibak bilbotarrei proposatzea.
Hitzordu horietako gehienak sarrera librekoak izanen dira, eta guztiak higiene- eta osasun-berme guztiekin egingo dira.
KULTUR PROGRAMAZIOA APIRILAREN 1ETIK 8RA
Proiekzioak, musika, dantza edo antzerkia dira Udalak familia osoaren agenda hainbat proposamen interesgarri betetzeko eskaintzen dituen aukeretako batzuk.
CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA
Bilboko Udalak apirilaren 1etik 5era Campos Eliseos Antzokian egingo den familia antzerkiaren kalitatezko programazioaren alde egin du.
Ospe handiko euskal konpainiekin eta saridunak izan diren honako emanaldi hauekin: Gorakada konpainiaren “Los viajes de Ulises” 2019ko Ikuskizun Onenaren FETEN Saria, edo Teatro Paraisoren “Uniko” 2020ko FETEN Interpretazio Onenaren Saria Programazioa honako hau da: Gorakada Teatro “Pinocchio”-rekin (apirilak 1, 17:00etan) eta “Los viajes de Ulises” lanarekin (apirilak 4, 17:00etan); Teatro Paraiso (apirilak 2, 17:00etan), “Uniko”-rekin; Marie De Jong (apirilak 3, 17:00etan), “Ikimilikiliklik” obrarekin eta ATX Teatro (apirilak 5, 17:00etan), “Kaskarot” lanarekin.
- Hitzordu horiek guztiak familia osoarentzat pentsatuta daude.
- Sarrerek 4 euroko prezioa izango dute eta antzokiaren webgunean erosi ahal izango dira.
Gainera, helduei zuzenduta, Bilboko Udalaren eskutik Olatz Salvadorrek “Aho uhal” bere bigarren diskoa aurkeztuko du urian (apirilaren 6an, 19:00etan) eta Eva Guerreroren “Gorpuztu” ikuskizuna, Max 2020 sarietarako hautagaia (apirilaren 7an, 19:00etan).
- Biek 10 euroko prezioa izango dute.
ARRIAGA PLAZA
Arriaga plazak dantza, musika eta bertsolaritza emanaldiak hartuko ditu: Bilboko Txistulariak (apirilaren 1ean, 12:30ean); Bihotx Txalapartariak (apirilaren 2an, 12:30ean); eta “Ez da kasualitatea” bertso saioa, non Maddalen Arzallusek, Jone Uriak, Oihana Iguaranek eta Maider Arregik parte hartuko duten Araitz Bizkai eta Gari Otamendiren musikarekin eta Idoia Anzorandiarekin gai-jartzaile gisa (apirilaren 3an, 12:30ean).
Halaber, Mulixka Dantza Taldearen, Iñaki Perurenaren eta Iñaki Palaciosen “Harria“ dantza eta musika ikuskizuna (apirilaren 4an, 12:30ean) eta Hutsun eta Ortziren “Urbasa“ txalaparta eta trapezioa elkartzen dituena (apirilaren 5ean, 12:30ean) ere izango dira.
- Proposamen horiek sarrera librekoak izango dira, edukiera bete arte.
INGELESEN LANDAKO KAIA
Euskal taldeen musika izango da nagusi Ingelesen Landako kaian, eta euskal pop, rock eta folk taldeek euren diskoak aurkeztuko dituzte esparru honetan.
Kontzertu horiek gonbidapenak beharko dituzte, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuragarri (gehienez 2 gonbidapen NAN bakoitzeko).
Apirilaren 1ean, Erabatera-k “Izpi galdua” diskoa aurkeztuko du, eta hilaren 2an, Nøgen bandak “Under Alt” albuma partekatuko du. Asteburua Sua bandarekin hasiko da, eta hilaren 3an “Ordu Beltzak” diskaren abestiak partekatuko dituzte, eta, hurrengo egunean, Xabi Aburruzaga bandak hartuko die lekukoa. Ingelesen Landako kaiaren programazioa astelehenean, hilak 5, bukatuko da Bulego Taldearen kontzertuarekin.
- Emanaldi guztiak 18:30ean hasiko dira.
AZKUNA ZENTROKO AUDITORIOA
Pazko egunetan, Udalak #BilbaoAurrera2020 Planaren ikus-entzunezko proiektuen poltsan hautatutako proiekzioez gozatu ahal izango da Azkuna Zentroko Auditorioan. Dokumental horiek Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreari laguntzeko aukeratu ziren, eta, aldi berean, Bizkaiko hiriburua sustatzeko.
Horrela, datorren apirilaren 7an eta 8an proposamen hau osatzen duten tituluak euskaraz proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.
Programazioa honako hau da:
- Apirilaren 7an, 19:00etan, “Hiri ibiltaria”, Jon Zurimendirena; “Bilbao Mugimendu Etengabea”, Lander Ibarretxerena; eta “2020: soinuen hiria”, Joseba Lopezortegarena ikusi ahal izango dira.
- Apirilaren 8an, 19:00etan “Harria eta bidea”, Paula Gómez eta Aitane Goñirena; “Hirian ibiltzeko jarraibideak”, Olaia Nogalesena (Hauazkena taldea); eta “Ekilibrismoaren artea” (60 min), Larraitz Zuazo & Ane Rotaetxerena proiektatuko dira.
#BILBAOUDABERRIA2021
#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena da, eta, horren bidez, Bilboko Udalak lehen mailako kultura hurbilduko du Bilboko auzoetara udaberrian. Hitzordu horiek Bilboko Udalaren eta tokiko kultur eragileen eskutik etorriko dira, sektoreari babesa emateko.
SARE SOZIALAK
- Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOUDABERRIA2021
www.bilbaokultura.eus