BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” SAIOAK LITERATURAREN ETA ESTEREOTIPOEN ARTEKO HARREMANA LANDUKO DU ASTEARTEAN, HILAK 20, HARKAITZ CANO ETA EIDER RODRÍGUEZEKIN EGINDAKO HITZALDI BATEAN

  • Topaketa euskaraz izango da, 19:00etan, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian, eta Lutxo Egiak aurkeztuko du.
  • Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” zikloaren saio berri bat ospatuko du asteartean, apirilak 20. Bertan, Harkaitz Canok eta Eider Rodríguezek, Lutxo Egiarekin batera, literaturaren eta estereotipoen arteko harremanaz eztabaidatuko dute.

Topaketa euskaraz egingo da, eta gai hauek jorratuko dira: zeintzuk diren autoreen eguneroko bizitzan gehien eragiten duten estereotipoak, zein den estereotipoen eta sorkuntzaren arteko erlazioa, edo zeintzuk diren literaturako pertsonaiak forma ematen hasteko estereotipo beldurgarrienak.

Harkaitz Cano Lasarte-Orian jaio zen 1975ean. Idazketaren alde egin zuen goiz, eta lehen poema-liburua argitaratu zuen 18 urterekin. Besteak beste, “Beti oporretan” kontakizunen bilduma, “Fakirraren ahotsa” “Twist”, edo “El poeta Francisco Javier Irazoki antologó sus poemas en la colección Gente que trabaja en los tejados” (2019) eleberriak. Besteak beste, Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Raymond Carver eta Allen Ginsberg euskaratu ditu. Euskadi Literatura Saria jaso du hiru aldiz, eta Kritikarena beste horrenbeste. “Twist” eta “Fakirraren ahotsa”liburuekin, irakurleek emandako 111 Akademia aipamena lortu zuen. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzuli da.

Eider Rodríguez Txalaparta argitaletxearen euskarazko editorea izan zen. Publizitatean lizentziaduna da. Gainera, hainbat komunikabiderekin lan egiten du. “Eta handik gutxira gaur” eta “Haragia” bezalako liburuak sinatu ditu Susa argitaletxearekin. Igartza saria jaso zuen “Katu jendea” lanagatik. 2020an “Oilasko hegalak” argitaratu zuen.

Bi egileekin Lutxo Egia izango da. Egia (Santander, 1969) Santanderren jaio zen, baina haur bat zela Bilbora joan eta gazte zela euskaldundu zen. Batez ere eleberriak, narrazio laburrak eta olerkiak idazten ditu. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Deia, Euskaldunon Egunkaria Berria bezalako hedabideetan parte hartu du. Gainera, Nontzeberri webgunea sortu du.

SEGURTASUN NEURRIAK

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian ospatuko da. Bertaratzeko, ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

#BILBOUDABERRIA2021

#BILBOUDABERRIA2021 udaberrian hiria aisialdi- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da. Horrela, astero, Udaletik bilbotar guztientzat diseinatutako hitzorduak hurbiltzen dira herriko barrutietara, garbitasun eta osasun berme guztiekin.

SARE SOZIALAK

#BILBAOUDABERRIA2021 www.bilbaokultura.eus