- Kontzertuak, zinea, literatura-hitzaldiak edo argazki- eta pintura-erakusketak dira aste honetan bilbotarrek aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten Udalak ekartzen dituen proposamenetako batzuk.
- Hitzordu horiek #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimenaren barruan daude. Ekimen horrek planez beteteko du Bilbo udaberri osoan.
Bilboko Udalak, #BILBAOUDABERRIA2021 ekimenaren barruan, kultura protagonista duten plan berriak dakarzkie Bilboko barrutiei apirilaren 19tik 23ra. Horrela, hirian erakusketak, literatur hitzaldiak, zinemako estreinaldiak edo kontzertuak izango dira, Bilboko biztanle guztiak hiriko kultur bizitzaren partaide izan daitezen.
Programazioa apirilaren 19tik 23ra:
01. BARRUTIA
SAN INAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA
EXPODISTRITO (Apirilaren 23ra arte). Expodistritoren barruan, San Ignazioko Udaltegiak Xabier Goikoren “Ziurgabetasunaren printzipioak” pintura erakusketa hartuko du. Lan hau bizi dugun une historikoari ematen diodan erantzuna da, urruntze sozialeko garaiotan, argi artifizial eta birtuala nagusitu den garaiotan. Horregatik, suak sortutako argi naturala erakutsi nahi du artistak, naturarekiko konpromisoarekin eta erabilerarekin bat egiteko. Sarrera doakoa da
04. BARRUTIA
BEGOÑAKO UDALTEGIA
EXPODISTRITO (Apirilaren 23ra arte). Expodistrito programak Begoñako udaltegira hurbilduko du “Entropía”, Jakue Barearen pintura erakusketa “Entropia” da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Hala ere, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.
05. BARRUTIA
BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA. Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan kulturari eskainitako guneak, honako hitzordu hauek izango ditu aste honetan:
- Apirilak 19. Astelehenean, hilak 19, José Ignacio Carnerok “Hombres que caminan solos” eleberri berria aurkeztuko du eta, berarekin, Galder Reguera izango da.
- Apirilak 20. Asteartean, hilak 20, Bidebarrieta Kulturguneak, “Eztabaidak literaturarekin” saioaren hitzordu berri bat hartuko du, eta, bertan, Harkaitz Canok eta Eider Rodríguezek parte hartuko dute, Lutxo Egiak moderatzaile gisa.
- Apirilaren 21. Bidebarrieta Kulturguneak Bidebarieta Zientifikoa zikloaren saio berri bat ospatuko du Inma Hernáez Riojak, Aholab Signal Processing Laboratory ikerketa-laborategiko zuzendariak, emango duen hitzaldi-solasaldiarekin. Hitzaldian, ahots sintetikoei eusten dien teknologiak noraino egin duen aurrera azalduko du, bai eta hainbat arrazoirengatik ahotsik ez duten pertsonen komunikazioa eta ongizatea hobetzen nola lagun dezakeen ere.
- Apirilak 22. “Matematika eguneroko bizitzan” zikloaren edizio berri honetan, apirilaren 22an, “¿Sabías que… las matemáticas permiten dar solución a problemas del mundo real?”, hitzaldia emango du Dolores Gómez Matematika Saileko irakasle titularrak.
- Apirilak 23. Bidebarrieta Kulturguneak ezin zuen utzi Liburuaren Eguna pasatzen. Horretarako, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak “Las plumas del 21” izeneko literatur eta musika ikuskizuna proposatzen du. Bertan, Amaia Orueta, Ana María Juez eta Marbella García rapsodek parte hartuko dute.
Hitzordu horiek guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
06. BARRUTIA
AZKUNA ZENTROA
FANT (Apirilak 22, 19:00etan). FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, “Península”, “Train to Busan” (2016) filmaren jarraipena aurreestreinatuko du datorren ostegunean, apirilaren 22an. Sang-ho Yeonen azken filmarekin egindako hitzordu hau PREFANT zikloaren programazioaren barruan kokatzen da, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den jaialdiaren aperitiboa. Proiekzioa 19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin, pertsonako 2 sarrera gehienez. Egun berean (osteguna, hilak 22) jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, Gólem-Alhondiga zinema-aretoetako leihatiletan.
BERTENDONA INSTITUTOA
POLTSIKO MUSIKA (Apirilak 23, 18:30etan). Poltsiko musika Bertendona Institutuan beste kontzertu bat izango da ostiralean, hilak 23. Oraingo honetan, Cristina Narearen txanda izango da, berarekin Rafa Aceves izango da. Gaur egun getxotarra den konpositore eta kantari txiletarrak hainbat estilotako kantak eskainiko ditu: rock amerikarra, folka eta jazzaren harmoniak. Haren letrek poesia aipatzen dute, beti giza eskubideen defentsari lotuta. Bere ibilbide musikalean, Aute, Sabina, Revólver eta Nacha Pop artista ezagunenetako batzuk izan ditu lagun. Sarrerak 5 euro balio dute eta www.bilbaokultura.eus helbidean daude salgai. Kupo txiki bat gordeko da esparruan bertan saltzeko, 17:30etik aurrera.
ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA
EXPODISTRITO (Apirilaren 23ra arte). Expodistritoren BIZARGORRIE “Pertsonak. Lekuak. Uneak” argakigintzako erakusketa hartuko du Abando Udaltegiak. Argazki sorta honek oso desberdinak diren hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera bakarrak, non, aldi berean, pertsona guztiak ikus daitezke. Sarrera doakoa da.
#BILBAOUDABERRIA2021
#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko biztanle guztiek aisia- eta kultura-planak izan ditzaten udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.
SARE SOZIALAK
- Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BILBAOUDABERRIA2021 | www.bilbaokultura.eus