BARRUTIROCK: MARTXOA-EKAINERAKO KONTZERTUAK

Bilboko Udaleko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak antolatutako Barrutirock programa -Bilboko musika-talde hasi berrientzako programa-, berriro jarriko da abian, oraingoan seigarren aldiz. Barrutirock-en barruan, musikaren munduan hasiberriak diren 15 eta 35 urte bitarteko gazteek euren lanak erakusten dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda. Horiek horrela, martxoaren 21ean (zapatua), 21:00etan, denboraldiko lehenengo kontzertua… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK POESIAREN MUNDU EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, LAUAXETAREN, ARESTIREN EDO ÁNGELA FIGUERAREN ZENBAIT TESTUTATIK POESIA IBILBIDEA EGINEZ, ARPAK ETA TXALAPARTAK LAGUNDUTA

Kontzertu-errezitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Bertan Ane Arteche arpa jotzailea eta Iñaki Letamendia perkusio jotzailea arituko dira, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz antzezleekin batera. Ekitaldirako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Mundu Eguna ospatuko du astelehenean, martxoaren 23an, poesia eta musika topaketarekin.… […]

ZINEBIK, MUTIL GAZTE BATEK SEXUZ ALDATZEKO AURRERA DARAMAN BORROKA ERAKUSTEN DUEN THE GOOD SON FILM ISRAELDARRA AURKEZTUKO DU OSTEGUN HONETAN, “HILEKO DOKUMENTALA” ZIKLOAREN BARRUAN

Shirley Berkovitzek zuzendutako film dokumentala, bere ametsa edozein preziotan betetzea erabakitzen duen 22 urteko gazte baten erretratua da, horrek familiari gezurrak esatea eskatzen badio ere. Saioa Multicine aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniaz azpi-titulatutako jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak,… […]

ALHÓNDIGABILBAO-K AZKUNA ZENTROA IZENA IZANGO DU

Orain arte AlhóndigaBilbao izenez ezagutu izan den Aisia eta Kultura Zentroak Iñaki Azkuna izena hartuko du. Bilbo, 2015eko martxoak 16. AlhóndigaBilbaoko Administrazio Batzordeak gaurdanik “Azkuna Zentroa” izena hartuko duen Zentro honen izen berria onartu du. Jendaurreko aurkezpena Bilbo gaur bertan izango da izen aldaketaren lekuko. Izen berria eraikinean, webgunean, aldizkarian eta Zentroaren komunikazio osagarri guztietan… […]

PRE-FANT KALE NAGUSIKO BBK ARETORA HELDUKO DA MAIATZAREN 2TIK 6RA BITARTEAN, GIALLO ZINEARI ETA DARIO ARGENTORI ESKAINITAKO ZIKLOAREKIN, ETA PREDESTINATION, THE LAST DAYS ON MARS ETA WOLF CREEK 2 LANEN PANTAILA HANDIKO ESTREINALDIAREKIN

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XXI. edizioa MAIATZAREN 8tik 15era ospatuko da, eta zinemaldia ospatzen den astean, generoaren barruan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den gazteari ematen zaion Fantrobia Saria Hatem Khraiche gidoilariari emango zaio. Bilboko zinemaldiak, mundu osoko 59 herrialdetatik etorritako 855 film jaso ditu –2014an baino 279 gehiago–. Maiatzaren 8tik 15era bitarteko… […]

BILBOKO UDALAK “BLAS DE OTERO – BILBOKO HIRIA” NAZIOARTEKO POESIA SARIAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA DEITU DU

Literatur sariketak 5.500 euroko bi sari banatuko ditu, epaimahaiaren iritziz hoberenak diren bi poema-bildumen artean, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar diren eta beste ezein sariketan saririk jaso ez duten lanak jasotzeko epea irekita egongo da datorren EKAINAREN 1era arte, eta epaimahaiaren erabakia urrian jakinaraziko da. OINARRIAK OSORIK: www.bilbao.net/blasdeoterolehiaketa Bilboko Udaleko… […]

BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK BLAS DE OTEROREN EGUNA OSPATUKO DU ASTELEHENEAN. RAMON BAREA ANTZEZLEAK, POETAK ARGITARATU BARIK UTZI ZUEN “HISTORIA (CASI) DE MI VIDA” PROSAZ IDATZITAKO TESTUAREN IRAKURKETA ANTZEZTUA ESKAINIKO DU

Ekitaldia 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Sabina de la Cruz, Blas de Otero Fundazioko presidentea eta egilearen alarguna, eta idazlearen lana ondoen ezagutzen duen pertsonetako bat, bertan egongo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzaren urteurrena ospatuko du datorren ASTELEHENEAN, martxoaren… […]

BILBAOESZENAK, IRRATI-ANTZERKI IKASTARO INTENTSIBORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU. IKASTAROA EUSKARAZ IZANGO DA, ETA ANTZEZLEEI, ESATARIEI, MUSIKARIEI, TEKNIKARIEI ETA GIDOILARIEI ZUZENDUTA EGONGO DA

Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak eta Galder Pérez antzezle, zuzendari eta gidoilariak emango dute ikastaroa, eta asteazkenetan izango da, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, BilbaoArteko instalazioetan. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, euskaraz egingo den Irrati-Antzerkiari buruzko ikastaro intentsiboan izena emateko epea zabaldu du. Irrati… […]

BLACK REBEL MOTORCYCLE CLUB ETA BESTE BOST TALDE GEHITUKO ZAIZKIO BILBAO BBK LIVE JAIALDIARI

Gaur iragarritako artistek osatuko dute zerrenda: Vintage Trouble, James Bay, Catfish And The Bottlemen, Marmozets eta Bear’s Den Bilbao BBK Live jaialdiaren musikarien zerrendan sartu berri diren taldeen artean Black Rebel Motorcycle Club kaliforniarrak dira talde nagusia; horrekin batera, Vintage Trouble, James Bay, Catfish And The Bottlemen, Marmozets eta Bear’s Den taldeek ere parte hartuko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK PEDRO GARCÍA AGUADOREN ETA FRANCISCO CASTAÑO MENAREN “APRENDER A EDUCAR” LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTIRAL HONETAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Gizazinea programaren barruan dagoen hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da –sarrera librea izango da leku guztiak bete arte– eta lanaren bi egileak bertan egongo dira. Bidebarrieta Kulturguneak, telebistan ikus dezakegun Pedro García Aguadoren eta Francisco Castaño Menaren “Aprender a educar” liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostiralean (martxoaren 13an). Bilboko Udaleko… […]