Kontzertu-errezitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Bertan Ane Arteche arpa jotzailea eta Iñaki Letamendia perkusio jotzailea arituko dira, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz antzezleekin batera. Ekitaldirako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Mundu Eguna ospatuko du astelehenean, martxoaren 23an, poesia eta musika topaketarekin. Bertan, Ane Arteche arpa jotzaileak eta Iñaki Letamendia txalapartariak euskal melodia tradizionaletan oinarritutako errepertorioa eskainiko dute, Gabriel Aresti, Ángela Figuera edo Lauaxeta bezalako egileen poemei laguntzeko. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz antzezleak izango dira egile garaikideen euskarazko eta gaztelaniako testuen aukeraketari ahotsa jarriko diotenak. Horrela, Aita Donostiaren Oinazez edo Maitia nun zira eta Eperrak lan herrikoiak bezalako euskal melodiak entzun ahal izango dira, Lauaxeta, Gabriel Aresti, Ángela Figuera edo T.S.Elliot bezalako idazleek idatzitako poemekin batera. Poesia ikuskizun berritzailea eta berezia izango da.
Ane Artechek Zaragozako Kontserbatorioan amaitu zituen goi mailako ikasketak, Gloria María Martínez katedradunaren eskutik. Musikarekiko orokorrean, eta arparekiko batez ere, zuen pasioaren ondorioz Bartzelonako Liceu antzokian jarraitu zuen bere teknika hobetzen. Euskadiko Orkestra Gazteko arpa jotzaile titular izan da, eta sarritan aritzen da Donostiako Easo Abesbatzarekin eta Nafarroako Opera Elkartearekin, beste batzuen artean. Artechek bere beste pasioetako batekin uztartzen du arpa, irakaskuntzarekin, izan ere irakasle da Nafarroako Goi Kontserbatorioan eta Donostiako Musika Eskolan. Horrez gain, klaseak ematen ditu, baita ere, Easoko Musika Eskolan, eta Castejón de Soseko udako ikastaroetan. Umeei eta arpa ikasleei zuzendutako “Arpa airean” liburu didaktikoa argitaratu du, eta bi disko ere grabatu ditu, “Arpa airean” eta “Airean Arpa”.
Iñaki Letamendia, bere aldetik, Ormaiztegin jaio zen, eta bertan hasi zituen musika ikasketak, eta ondoren baita txistu ikasketak ere, Pascual Larrañaga txistulari eta herriko organo jotzailearekin. Bederatzi urte zituela Tolosara joan zen bizitzera, eta bertan ikasketak jarraitu zituen Miguel Martínez de Lecea irakaslearekin. Hamasei urte zituela udal bandako bigarren txistulari izendatu zuten, 1972ra arte, urte horretan banda desegin baitzen. Banda berria eratu zenean plaza lortzeko lehiaketara aurkeztu zen, eta lehen txistulari postua lortu zuen.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, literaturaren eta giza eta zientzia ezagupenen hedapenerako gunea da.