BILBOKO UDALAK ALDE ZAHARREKO SAN NIKOLAS JAUREGIA ZABALDUKO DU JENDEARENTZAT, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BITARTEZ, EKIMENAREN ARRAKASTA IKUSITA UZTAILEAN LEHEN ALDIZ IZANGO DIREN BISITA GIDATUETAN

Uztailaren 5etik 29ra pertsona guztiek, BBVA Fundazioaren egoitza den estilo neoklasiko frantseseko jauregitxoa bisitatzeko eta bere historiari, arkitekturari eta jatorrizko elementu asko kontserbatzen dituen barne diseinuari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Bisitak, euskaraz eta gaztelaniaz, asteartetik larunbatera egingo dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono… […]

OLABEAGAKO UDALTEGIAK “UN OTOÑO SIN BERLÍN” FILMAREN AIRE LIBREKO EMANALDIA JASOKO DU BIHAR, IRENE ESCOLAR ETA NAIARA CARMONA ANTZEZLEEN PRESENTZIAREKIN

Zine saioa Kultura Kalez Kale udal programaren barruan dago, eta gaueko 22:00etan hasiko da, udaltegiko barruko patioan. Olabeagako Udaltegiak Lara Izagirreren “Un otoño sin Berlín” (2015, 95 min) filmaren emanaldia jasoko du bihar, OSTIRALEAN (ekainaren 24an), Irene Escolar eta Naiara Carmona antzezleen presentziarekin. Aire zabaleko zine saioa gaueko 22:00etan hasiko da, aurretik aurkezpena izango du… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAK LUISA ETXENIKE ETA JAVIER REVERTE IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATUR JARDUERATIK ERRETIRATZEARI BURUZ BERBA EGITEKO

Idoia Jauregi kazetariak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.net) “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Luisa Etxenike idazle donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartuko ditu datorren asteartean, EKAINAREN 21ean, pentsio bat jasotzearen eta sorkuntza lanarekin jarraitzearen… […]

KALEKO ARTE ESZENIKOETAN ERREFERENTE DIREN EUSKAL HERRIKO ETA NAZIOARTEKO 28 KONPAINIAK HARTUKO DUTE PARTE EKAINAREN 26AN MARTXAN JARRIKO DEN BILBOKO KALEALDIAREN XVII. EDIZIOAN

Casilda Iturrizar parkeak eta joan den edizioan ere bertan instalatu zen zirkuko karpak jasoko dituzte 56 ikuskizun guztietako hainbat. Ikuskizunak Areatza ingurura, Arriaga Antzokiaren kanpoaldera eta Plaza Barrira ere helduko dira. Bilboko Kalealdia ekainaren 27an inauguratuko da, gaueko 22:30ean, Arriaga Plazan, Bilboko eta Gasteizko Udalek ekoiztu duten euskal zirku garaikideko “Lurrak” ikuskizunaren gure hiriko estreinaldiarekin.… […]

DEUSTUA – SAN INAZIO BARRUTIAK, EUSKARAZKO MUSIKARI ESKAINITAKO EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN(A) BARRUTIAN PROGRAMAREN HIRUGARREN EDIZIOA JASOKO DU EKAINEAN

Ekimena OSTEGUN honetan hasiko da Deustuko Udaltegian, Txuma Murugarrenen kontzertuarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da. Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, hainbat estilotako zenbait euskal musikariren eta bi abesbatzaren talentuaz gozatzera gonbidatzen du, hilabete honetan programatutako zuzeneko emanaldien zikloan. Rocka, Jazza, klasikoa edo herrikoia… Denak dauka bere lekua ekainaren 9an, 15ean, 23an eta 30ean… […]

ZINEBI BESTE URTE BATEZ ARITUKO DA LANKIDETZAN BIHARTIK AURRERA BILBAOARTEN EGINGO DEN UPV/EHU-KO “TERRITORIOS Y FRONTERAS. RESEARCH ON DOCUMENTARY FILMMAKING” IZENEKO UDAKO IKASTAROAREKIN

Ikastaroa astelehenera arte luzatuko da, goizez eta arratsaldez, eta beste batzuen artean Pere Portabella zinegileak hartuko du parte. BilbaoArtek – Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak “Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking” izeneko udako ikastaroa jasoko du bihartik aurrera, UPV/EHUren eskaintzaren barruan. Aurten ere, ekimen horrek Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – Zinebiren… […]

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, ZINEAK, HIRIKO ARTEAK, MUSIKAK ETA SORKUNTZA ESPAZIOETARA EGINGO DIREN BISITEK, GUZTIAK ERE GASTRONOMIA HARI GIDARI HARTUTA, ZENTRATUKO DUTE OSTEGUN HONETAN BLVArt PINTXOAREN AURKEZPENAREKIN ABIATUKO DEN “BLV – ART” PROGRAMA

Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago. Alberto Lomas, Enaitz Landaburu eta Susana Gutiérrez Babío artista eta sukaldariek, gastronomia, historia eta artea fusionatzen duen eta ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Berreginen Museoan… […]

BILBOKO UDALAK FEDER FUNTSEN 102.700 EUROKO DIRU-LAGUNTZA JASO DU ZIRKUKO IKUSKIZUN ESZENIKOEN SORRERARI ETA HEDAPENARI LAGUNTZEKO, MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO “ITSASOTIK ITSASORA – ZIRKUKO PIRINIOAK” PROGRAMAREN BARRUAN

“Itsasotik itsasora – Zirkuko Pirinioak” ekimenak 1,3 milioi euro jaso ditu guztira hurrengo hiru urteetarako. Diru hori profesionalen prestakuntzara eta sorkuntza industria horretako ikuskizunak sortzera, hedatzera eta nazioartera zabaltzera bideratuko da. Ekimena osatzen duten hamahiru bazkideak, Pirinioetako bi aldeetako erakunde publikoak eta pribatuak, ASTELEHENEAN eta ASTEARTEAN elkartuko dira Bilbon, gauzatu beharreko proiektuen oinarriak finkatzeko. Bilboko… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, DRONEN MUNDUAREN HASTAPENARI ETA ARTE ESZENIKOETAN DUTEN APLIKAZIOARI BURUZKO TAILERTXO TEKNIKOA JASOKO DU

Mikel Carrascok emango du, ekainaren 21ean, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3). BILBAOESZENA – BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, dronen munduaren hastapenari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa… […]

BILBOK ERRALDOIEN TOPAKETA, AREATZAN EGITEN DEN OHIKO LARRAIN DANTZA ETA ADIN GUZTIETAKO 300 DANTZARI BILDUKO DITUEN KALEJIRA JASOKO DITU EKAINEAN

Gure folklorea bultzatzeko Dantza Plazetan urteroko programan ohikoak diren jarduketak eta topaketak bezala Bilboko Udalak bultzatutako jarduera horiek bereziak izango dira aurten, Ondalanen 20. urteurrena eta Gaztediren 65. urteurrena direla eta. Bilboko Udaleko Kultura Sailak bultzatzen duen eta helburu nagusia hiriko plazatan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko… […]