DEUSTUA – SAN INAZIO BARRUTIAK, EUSKARAZKO MUSIKARI ESKAINITAKO EUSKARAZKO MUSIKA LEHEN(A) BARRUTIAN PROGRAMAREN HIRUGARREN EDIZIOA JASOKO DU EKAINEAN

Ekimena OSTEGUN honetan hasiko da Deustuko Udaltegian, Txuma Murugarrenen kontzertuarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera librea izango da.

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, hainbat estilotako zenbait euskal musikariren eta bi abesbatzaren talentuaz gozatzera gonbidatzen du, hilabete honetan programatutako zuzeneko emanaldien zikloan. Rocka, Jazza, klasikoa edo herrikoia… Denak dauka bere lekua ekainaren 9an, 15ean, 23an eta 30ean Deustuko udaltegian eta ekainaren 17an La Hacerían, Ana Bejeranoren eta Euskonectionen emanaldi bereziarekin, eskainiko diren diren doako kontzertu horietan.

Ekimena OSTEGUN HONETAN jarriko da martxan Deustuko Udaltegian, Txuma Murugarrenen emanaldiarekin. Sasoi ilunak rock taldeko lider, konposatzaile eta abeslari gisa hainbat urte eman ondoren, 2000. urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion, Nere leihoak diskoarekin. Ondoren, hainbat bide erakusten dituzten beste sei entrega argitaratu ditu, rock soinuak, ukitu intimista duen popa, soul soinuak eskainiz, besteak beste. Udazkenean argitaratuko du bakarka egin duen zazpigarren lana.

Hurrengo kontzertua EKAINAREN 15ean izango da, agertoki berean, San Inazio Abesbatzaren eta Deustuarrak Abesbatzaren eskutik. 1978an sortutako lehenengoak 43 ahots misto ditu, eta Gorka Beriainek zuzentzen du. Deustuarrak Abesbatzari dagokionez, 1957an sortu zen, eta Roberto Bienzobasek zuzendutako 24 ahots baxu ditu.

Ostiralean, EKAINAREN 17an, La Haceríak Ana Bejerano & Euskonectionen emanaldia jasoko du. Bateriak, kontrabaxuak, pianoak, saxofoiak eta ahotsak osatutako boskote horren errepertorioak jazzarekin uztartzen ditu euskal musikaren sustraiak. Eta hurrengo astean, EKAINAREN 23an Deustuko Udaltegian Amorante lana eskainiko duen Iban Urizar gipuzkoarraren txanda izango da. Bere azken lana da, eta hainbat iturritatik edaten du, Rodrigo Amarante musikari brasildarretik eta dagoeneko hilda dagoen Enrique Morente abeslari flamenkotik, besteak beste. Gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusioko beste traste batzuk ekarriko ditu berarekin.

Aurtengo programazioa EKAINAREN 30ean itxiko da, Aire Ahizpen kontzertuarekin. Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpak, Xalbador bertsolari handiaren bilobak, kantu artean hazi dira; esperientzia zabala dute plazetan, Iparraldean batez ere. Errepertorioa antzinako kantek, abesti klasikoek eta egungo kanten bertsioek osatzen dute. Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

AGENDA

EKAINAK 9
Deustuko udaltegia
19:30 TXUMA MURUGARREN

EKAINAK 15
Deustuko udaltegia
19:30 Abesbatzen kontzertua
SAN INAZIO ABESBATZA
DEUSTUARRAK ABESBATZA

EKAINAK 17
La Hacería
21:00 ANA BEJERANO & EUSKONECTION

EKAINAK 23
Deustuko udaltegia
19:30 IBAN URIZAR Amorante

EKAINAK 30
Deustuko udaltegia
19:30 AIRE AHIZPAK

Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.