BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, DRONEN MUNDUAREN HASTAPENARI ETA ARTE ESZENIKOETAN DUTEN APLIKAZIOARI BURUZKO TAILERTXO TEKNIKOA JASOKO DU

Mikel Carrascok emango du, ekainaren 21ean, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BILBAOESZENA – BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, dronen munduaren hastapenari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra Mikel Carrascok eskainiko du, eta bere helburua dronetara lehenengo hurbilketa eskaintzea da, tipologiak, arte eszenikoen alorrean eskaintzen dituzten aukerak, eta baita beste alderdi teknikoagoak ere, erabilera edo pilotatzeko orduan kontuan izan beharreko alderdiak, aeronautika alorreko araudiak eta arautegiak kontuan izanda.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da ekainaren 13ra arte. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]