Monthly Archives: maiatza 2021

UDALAK MAIATZAREN 8AN MARTXAN JARRIKO DU “UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN 37. EDIZIOA ETA BERTSOLARITZAREN IZEN BERRIENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN

“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango da, larunbatetan, Karmelo plazan, 13:00etan. Ekitaldi horietarako sarrera doakoa da, eta aurrez erreserba daiteke www.bilbaokultura.eus helbidean. Programa hau #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimen kulturalari atxikita dago. Bilbo Udalak “Udaberriko Bertso Saioak” programaren edizio berri bat jarri du abian udaberri honetan, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen duen bertsolaritzari buruzko ohiko saioa. “Udaberriko Bertso Saioak” Bizkaiko hiriburuan… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DA, ASTEARTEAN, HILAK 11, “ELKARRIZKETAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT, PEDRO UGARTE ETA JESÚS FERRERO IDAZLEEKIN

“Egia eta gezurra literaturan” izango da gaia, eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturguneko Areto Nagusian. Txani Rodríguez kazetari eta autoreak lagunduko die moderatzaile lanetan. Sarrera doan da, leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke kulturguneatb.eus webgunearen bidez. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean “Literaturarekin elkarrizketak”… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA –FANT-EK “ODOL TINTA – BANPIROARI OMENALDIA” AURKEZTU DU, DRACULA OMENTZEN DUEN ERAKUSKETA, ZABALGUNEKO ERAIKINEAN MAIATZAREN 13RA ARTE IKUSGAI EGONGO DENA

Erakusketaran, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek parte hartzen dute eta fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte. Sarrera doakoa da eta 08:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. FANTek 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak,  27.… […]

FANT-EK JARDUERA PARALELOEN ASKOTARIKO PROGRAMAZIOA PROPOSATZEN DU BERE 27. EDIZIORAKO

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra, eta pantaila handiko proiekzioez gain, Drakularen omenezko erakusketa bat ere izango du. Erakusketa horretan 25 artistak parte hartuko dute eta Zabalguneko eraikinean ikusi ahal izango da maiatzaren 5etik 13ra. Azkuna Zentroko Bastida aretoak larunbatean 8an Santiago Aguilarren “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburuaren aurkezpena eta… […]