BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN ‘KULTURA ETA PENTSAMENDUA’ ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DA AZAROAREN 2TIK, AURTEN MUNDUAREN AMAIERARI BURUZKO HAUSNARKETA EGITEKO

  • Patxi Lanceros Filosofiakodoktoreak Bidebarrietako liburutegian azaroaren 2an (astelehena), 9an, 16an eta 23an egingo diren hitzaldiak aurkeztuko ditu.
  • “Pensar (en) el fin del mundo”, izenburupean, pentsamenduaren lau erreferentek beren ikuspegiak emango dituzte gai unibertsal eta konplexu bati buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko.
  • Hitzorduak Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etan. Bertara sartzeko, doako gonbitetako bat eskuratu behar da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean.
  • Hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da datorren astelehenean, azaroaren 2an, “Kultura eta pentsamendua” programaren lau topaketetako lehena. Filosofiari eskainitako zikloa gaur egungo eztabaida baten inguruan ibiliko da, eta “Pensar (en) el fin del mundo” du izenburua.

Hitzaldiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo dira, lau astelehenetan jarraian, azaroaren 2, 9, 16 eta 23an. Bidebarrieta Kulturguneko hitzorduen ordua aurreratu egin da 19:00etan, osasun agintariek ezarritako ordu murrizketa berrietara egokitzeko.

Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbidapen bat erresebatzea, www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunean. Gaur egungo egoeratik eratorritako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko.

Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.

PENSAR (EN) EL FIN DEL MUNDO

Patxi Lanceros filosofo eta saiogilearen hitzetan: “baliteke amaierarik imajinatu gabe ezin egin lanik —are bizitzeko lan neketsua ere—. Baliteke prozesu guztiak osotasun, akabera, oso gisa imajinatzea.Helburua, baikortasunez, proiektu baten amaiera arrakastatsutzat jo daiteke. Hondamendia ere aurresan daiteke. Eta azken aukera hori, ez guztiz zoriontsua, da nagusi munduaren amaieraz ari garenean da. Mitologietan, artean eta literaturetan, munduaren amaierak krisi, gerra, eritasun hitzaurrea izaten du. Eta logoa orokorra eta isilunea. Gainbehera ekonomikoa, mundu-pandemia, higadura politikoa edo larrialdi ekologikoa behin eta berriz agertzen diren sintagmak dira, eta, agian, ez dute tronpeta apokaliptikoak sintonizatzera gonbidatzen, baina gonbit dira, besteak beste munduaren amaieran pentsatzera”.

Gai zabal, konplexu eta unibertsal honetan, lau astelehen jarraian, Jorge Riechmann, Jordi Ibañez, Marta Llorente eta Teresa Aguilar Garcíaren gisako pentsalariak sakonduko dituzte.

Zikloa azaroaren 2an hasiko da, astelehena, Jorge Riechman filosofo eta poetaren hitzaldiarekin. Izenburu hau izango du: Ante la tragedia climática, necesitamos pensamientos extramuros. Riechamn, gainera, Zientzia Politikoetako doktorea da, eta Espainiako ekologista ospetsuenetako bat. Filosofia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

HURRENGO DATAK

Azaroaren 9an, Jordi Ibañezek, Bartzelonako Unibertsitateko Germaniar Filologian doktoreak eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Humanitate Saileko Arte Teoria eta Estetika irakasleak, honako premisa hau beteko du: ezer ez da imajinatu zenuen bezala. Amaieran ikusten dena.

Marta Llorentek, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitekto eta Arkitektura Konposizioko irakasleak, azaroaren 16an, astelehenean, “Biharko hiriak: hauskortasuna eta erresistentzia” hitzaldia emango du.

Zikloa azaroaren 23an amaituko da, María Teresa Aguilar García Filosofia doktoreak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) emango duen Gizarte teknologiko berrian, Gorputza eta Pandemia hitzaldiarekin.

Patxi Lanceros Filosofia doktorea izango da azaroan zehar egingo diren hitzordu hauen aurkezlea.

HIZLARIEN CURRICULUMA

Jorge Riechmann

Filosofo eta poeta, itzultzailea izateaz gain, Zientzia Politikoetan doktorea da, eta Estatuko ekologista garrantzitsuenetako bat. Filosofia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, aurretik Bartzelonako Unibertsitateko irakasle izan ondoren. Liburu ugari argitaratu ditu, bai saiakuntzakoak bai poesiakoak. Lehenengoen artean, hauek dira nabarmentzekoak: Un mundo vulnerable. Ensayos sobre ecología, ética y tecnociencia, Argumentos recombinantes. Sobre cultivos y alimentos transgénicos, Todo tiene un límite. Ecología y transformación social, ¿Vivir como buenos huérfanos? Ensayos sobre el sentido de la vida en el Siglo de la Gran Prueba. Bigarrenen artean: Cántico de la erosión, Cuaderno de Berlín, Ars nesciendi, Grafitis para neandertales, Mudanza del isonauta.

Jordi Ibáñez

Germaniar Filologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Estetika eta Arteen Teoriako irakaslea Pompeu Fabra Unibertsitateko Giza Zientzien departamentuan. Bere sormen-lana itzulpenarekin bateratzen du. El País egunkariko literatura-kritikaria izan da. Saiakera, poema eta eleberrien egilea da, besteak beste: La lupa de Beckett, Antígona y el duelo, El reverso de la historia, Un lloc perillós, Una vida en la calle, Un quartet, Morir o no morir.

Marta Llorente

Marta Llorente arkitektoa eta arkitektura-konposizioko irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Lan zabal baten egilea da, eta gai arkitektonikoak filosofiaren eta antropologiaren ikuspegitik pentsatzen eta adierazten ditu. Lan horretatik honako hauek azpimarra daitezke: Introducción a la arquitectura, Arquitectura griega, Oculto pero invisible. Voces femeninas, Topología del espacio urbano. Palabras, imágenes y experiencias que definen la ciudad, La ciudad: huellas en el espacio habitado, Construir bajo el cielo. Un ensayo sobre la luz.

Teresa Aguilar García

Teresa Aguilar doktorea da Filosofian, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Psikologia irakaslea Gaztela-Mantxako Unibertsitatean (UCLM) eta Ontología del Cybor. El cuerpo en la nueva sociedad tecnológicaren egilea. Epson Fundazioaren Eusebi Colomer 2007 Saiakera Saria jaso du. Cuerpo y texto en la cultura occidental liburuarekin Bilboko Udalaren «Miguel de Unamuno» saiakera-saria irabazi zuen,

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan dagoen gune bat da eta bere helburu nagusia liburua eta literatura garatu eta sustatzea da.

#BILBAOUDAZKENA2020

Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da. Bilboko Udalaren proposamen honek kulturaz eta Bilboko gustu eta interes guztietarako planez bete nahi du.

#BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultura-sektorea bultzatzeko eta hari eskua emateko egindako apustua da COVID-19 krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat dela baitaki. BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus