BILBOKO UDALAK KALEKO ARTEAK HURBILDUKO DITU ARANGOITI, DEUSTOIBARRA, PEÑASCAL ETA ELORRIETA AUZOETARA HURRENGO ASTEBURUETAN

BILBOKO UDALAK KALEKO ARTEAK HURBILDUKO DITUARANGOITI, DEUSTOIBARRA, PEÑASCAL ETA ELORRIETA AUZOETARA HURRENGO ASTEBURUETAN

  •  #BilbaoUdazkena2020k 01 eta 07 barrutietara eramango ditu kaleko arteak eta dantza tradizionala, tokiko konpainien eskutik, urriaren 9tik 11ra
    eta 16tik 17ra.
  • Ikuskizun hauek doan izango dira, leku-kopurua osatu arte.
  • #BilbaoUdazkena2020 kalitatezko kulturaren eta Bilboko Udaleko tokiko kultura-eragileen aldeko apustua da, urrian eta azaroan hiria kulturaz
    betetzeko.

(Bilbon, 2020ko urrriaren 7an).- Bilboko Udalak Arangoiti, Deustoibarra, Peñascal eta Elorrieta auzoetara kale-antzerkirako hainbat proposamen eta dantza tradizionalen ikuskizuna eramango ditu. Proposamen horiek urriaren 9tik 11ra bitarteko asteburuan eta hilabete bereko 16. eta 17. asteburuan egingo dira. Sarrera librea da, leku- kopurua osatu arte. Horiek guztiak tokiko konpainien eskutik iristen dira, 0. kilometroaren eta kalitatearen kultura auzo horietako bizilagunei hurbiltzeko.

URRIAK 9, 10 ETA 11

EL PEÑASCAL (LA VAGUADA)
Urriaren 9an (ostirala), 17:30ean, The Funes Troup -ek Peñascaleko bizilagunekin partekatuko du ‘Aukerak’ ikuskizuna. ‘Aukerak’ zirku berriaren proposamena da, dimentsio eta poetika batekin, eta, objektuak manipulatuz, teknika akrobatikoak eta irudia erabiliz, bizitzako aukerez, giza harremanez, ametsen bilaketaz, helmugez eta joaneko bidaia baterako hautatu behar diren bideez hitz egiten du.

ARANGOITI (ARANEKO PLAZA)
Urriaren 10ean, larunbata, 18:00etan, Eidabe konpainiak ‘Gora Kasete!’ aurkeztuko du. Ikuskizun honetan, ikusle guztiak gonbidatuta daude Margarita izekoren urtebetetzea ospatzera. Bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat oparituko diote.

Hurrengo egunean, igandean, hilak 11, Bihotz Alai Dantza Taldea k dantza tradizionalen emanaldia eskainiko du 13:00etan.

Arratsaldean, 18:00etan, Hodei Magoa ren txanda izango da, bere proposamena ‘Ordu magikoa’rekin. Ikuskizun bat non erritmoa ez da gelditzen, non publikoa magoa bezain protagonista izango da, eta non uneoro magia eta umorea bateratu egiten dira.

 

URRIAK 16 ETA 17

DEUSTUIBARRA (EUGENIO OLABARRIETA PLAZAREN ONDOKO FUTBITO KANTXA)

Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan, arratsalde ezberdin batez gozatu nahi duenak Hutsun & Ortzi eta ‘Urbasa’ren eskutik egin ahal izango du. Antzezpen honetan, konpainiak lortu nahi du txalapartaren bidez, zurezko eta harrizko soinuekin, jendeak hitz egiten duen basoa eta xuxurlatzen duen errekatxoa entzutea.

ELORRIETA (PLAZA)
Urriaren 17an, larunbata, Hortzmuga Teatroa eta Jule bilbotarrek kaleko arteak Bilboko auzoetara hurbiltzeko proposamena egingo dute. Hortzmuga Teatroak eta Julek kale-ikuskizuna eskainiko dute familia osoarentzat, umorea, fantasia eta irudimena eta konpainiak jendearengana hurbiltzeko duen modu berezia uztartuz. 18:00etan izango da.

#BILBOUDAZKENA2020
Sei plan horiek #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazioaren barruan kokatzen dira; horren bidez, Bilbo kulturaz eta gustu eta interes guztietarako planez beteko da datorren urrian eta azaroan. #BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultura-sektorea bultzatzeko eta hari eskua emateko egindako apustua da, COVID-19 krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat dela baitaki.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.

SARE SOZIALAK:
Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus