BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK ETA BILBO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBIK GAUR IREKIKO DUTE PRENTSARAKO AKREDITATZEKO EPEA

  • ZINEBIren kasuan, sektoreko profesionalak ere akreditatu ahal izango dira.
  • Bi jaialdietarako akreditazioa esteka hauen bidez eskatu behar da: FANT, ZINEBI edo mezu elektroniko bat helbide honetara bidaliz [email protected].
  • Akreditazioak eskatzeko epea urriaren 30ean itxiko da bi jaialdietarako.
  • FANT azaroaren 7tik 12ra ospatuko da, eta ZINEBI hilaren 13tik 20ra.

    (Bilbon, 2020ko urriaren 9an).- Bilboko Udalak antolatzen dituen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, gaur, urriak 9, irekiko dute prentsarako akreditazio-epea.

    Gainera, ZINEBIren kasuan, zinemaldira joan nahi duten sektoreko profesionalek ere eska dezakete akreditazioa.

    FANTera joateko, akreditazioa esteka honen bidez eskatu behar da: fantbilbao.eus/web/prensa, edo mezu elektroniko bat [email protected] helbidera bidaliz.

    ZINEBIrako akreditazioa, esteka honetan eskatu behar da: http://zinebi.eus/web/acreditaciones, edo, bestela, mezu elektroniko bat bidali behar izango da [email protected] helbidera.

    Bi jaialdietarako akreditazioak eskatzeko epea urriaren 30ean (ostirala) amaituko da.

    FANT azaroaren 7tik 12ra ospatuko da, eta ZINEBIk hilaren 13tik 20ra bitarteko txanda hartuko dio.

    SARE SOZIALAK:

    ∙ Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

    ∙ Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

    ∙ FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

    ∙ ZINEBI YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

     

    www.bilbaokultura.eus

    fantbilbao.eus

    zinebi.eus