BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ASTEARTEAN EKINGO DIO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUARI, KARMELO C. IRIBARREN ETA SANTOS ZUNZUNEGUI ELKARTUKO DITUEN POESIARI ETA SAIAKERARI BURUZKO TOPAKETAREKIN

José Fernández de la Sota idazleak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, datorren asteartean, URTARRILAREN 15ean, emango dio hasiera hamahirugarren edizioari, “Poesía y ensayo, cuestión de géneros” izenburupean,… […]

BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

Erakusketa ibiltariak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abandoko, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan. Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak Lucía Higueras, Sara de Diego Flores, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal dira.   “Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, BERE 150. URTEURRENA OSPATZEN DUEN TAULA PERIODIKOARI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 16AN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Pascual Román Polo EHU/UPVko Zientzia Kimikoetako Doktorearekin egingo den topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea BIHARTIK aurrera. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak Elementu Kimikoen Taula Periodikoari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazken honetan, urtarrilaren 16an,… […]

FEROZ 2019 SARIAK PUBLIKOARI IREKIKO ZAIZKIO LEHENENGO ALDIZ

Antolatzaileek 1.400 sarrera jarriko dituzte salgai, urtarrilaren 19an Bilbao Arenan antolatuko den ekitaldirako. Sarrerak 10 euroko prezioan eros daitezke hemen: www.feroz.es.   Zinezaleak zorioneko daude. Historian lehenengo aldiz, zinema sarien gala bat publikoarentzat irekita egingo da Feroz Sarien ekimenari esker, izan ere, antolatzaileek 1.400 sarrera jarriko dituzte salgai, urtarrilaren 19an Bilbao Arenan antolatuko den ekitaldirako.… […]

BILBOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA EMANGO DIO EUSKALTZAINDIARI, BERE MENDEURRENAREKIN LOTUTAKO EKITALDIAK EGITEKO BILBON

Bilboko Udalak lehentasunezkotzat jo du Euskaltzaindiak ehun urte hauetan egindako lana gizartean zabaltzeko egin nahi duen ahalegina. Horiek horrela, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, Bilbotik eta Bilborako hizkuntzaren inguruan egiten diren ekintzak bideratu nahi ditu Bilboko Udalak. Erakunde biek sinatutako hitzarmenaren bidez 25.000 euroko diru-laguntza gauzatuko da; Euskaltzaindiaren mendeurrena gogoratzeko ekitaldiak Bilbon egiteko izango da kopuru hori (jardunaldi… […]

BEDERATZI ARTISTA IZANGO DITU PROTAGONISTA 2019KO ERAKUSKETETAN BILBAOARTEK

Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramírez, Álvaro Albaladejo, Anäis Boudot eta Borja Gómez dira 2019an erakusketa izango duten artista aukeratuak. Itziar Okariz (artista), Begoña Torres (Kultura zuzendariorde, Kultura Ministerioa), eta Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria) izan dira epaimahaia osatu duten partaideak. Aukeratutako bederatzi artistek ekoizpenerako diru-laguntza izango… […]

BIDEBARRIETA LIBURUTEGIKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK, EKIALDE HURBILEAN ESPEZIALIZATUTAKO ANE IRAZABAL ETA KARLOS ZURUTUZA KAZETARIAK ELKARTUZ ITXIKO DU URTEKO PROGRAMAZIOA, LITERATURARI ETA GATAZKARI BURUZKO TOPAKETAREKIN

Bego Yebra kazetariak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Ekialde Hurbilean esperientzia luzea duten eta gatazketan espezializatuta dauden Ane Irazabalen eta Karlos… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2018” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 23AN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2018” CDaren grabazioan ere hartu dute parte. Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku salgai daude antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2 euroko prezio… […]

ERREKALDEKO BARRUTIAK ZIRKU GARAIKIDE EGITARAUA JASOKO DU OSTIRAL HONETATIK AURRERA, KULTUR GABONAK PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Programazioa Jean Philippe Atchoum-ek irekiko du, ikus-entzuleei zuzendutako “El Látex King” ikuskizunarekin, ostiralean, 19:30etik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.   Abendu honetan, “Kultur Gabonak” izenburu orokorrarekin, auzoetan programatu diren jardueren barruan, Errekaldeko barrutia zirku garaikidearen erdigune bilakatuko da, ikuskizunak eskainiz Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan. Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK EUSKAL EMAKUME POETEI ESKAINITAKO ERREZITALDI-IKUSKIZUNA JASOKO DU OSTIRALEAN, POETALIA ELKARTEAK ANTOLATUTA

Jesus Martinek zuzendutako Euskal poeta emakumeak… Lekukotza hartzen ikuskizuna 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte.   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Poetalia elkarteak antolatutako poesia ikuskizuna jasoko du datorren ostiralean, 19:30etik aurrera. Euskal poeta emakumeak… Lekukotza hartzen izenburupean, zenbait poema irakurriko dira, Amaia Landaren zuzeneko musikarekin. Errezitaldiak, garai… […]