ERREKALDEKO BARRUTIAK ZIRKU GARAIKIDE EGITARAUA JASOKO DU OSTIRAL HONETATIK AURRERA, KULTUR GABONAK PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Programazioa Jean Philippe Atchoum-ek irekiko du, ikus-entzuleei zuzendutako “El Látex King” ikuskizunarekin, ostiralean, 19:30etik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

 

Abendu honetan, “Kultur Gabonak” izenburu orokorrarekin, auzoetan programatu diren jardueren barruan, Errekaldeko barrutia zirku garaikidearen erdigune bilakatuko da, ikuskizunak eskainiz Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan. Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral honetan, abenduaren 14an, Jean Philippe Atchoum artista eta mago frantsesaren ikus-entzule guztientzako “El Látex King” ikuskizunarekin.

Nazioartean ospe handia duen artistak globoak erabiltzen ditu beti bere ikuskizunetan. Globo eskulturagile paregabea da, formatu guztietan, eta etengabe ari da berriztatzen. Bere sormena ia mugarik gabea da, eta, ondorioz, globoflexiaren munduko erreferentziazko sortzaileetako bat da. Horrela, 90eko hamarkadaren amaieratik, sariak lortu ditu Nazioarteko Magia eta Globoflexia Lehiaketetan. Jean Philippe Atchoum-ek Errekaldeko Udaltegian eskainiko du bere ikuskizuna, 19:30etik aurrera.

Abenduaren 20an Nando Canecaren (Fernando Ateca) “WoooW” lanaren txanda izango da. Ibilbide eroan zirkua, magia, jestuen antzerkia eta inprobisazioa uztartzen ditu. Artista horrek Dagon Dagoll edo Circo Quimera konpainiekin egin du lan, eta Los Caneca bere konpainiarekin Estatuko, Europako, Mexikoko eta Estatu Batuetako hainbat lekutan aritu da. Abenduaren 28ko ikuskizuna Cia. Kicirke izenekoak eskainiko du, eta jolas dibertigarria proposatuko du, zirkuaren eta musikaren bitartez. Kapelekin egindako malabarrak, pieza komikoak, musikalak eta ezinezko orekak aulkiak, maletak eta kopak erabiliz. Objektu horiekin, pertsonaia karismatiko horrek egoera dibertigarriak eta kuttunak sortuko ditu, lehen unetik ikus-entzuleen partaidetzarekin.

Errekaldeko Udaltegiko programazioa Zirika Zirkus konpainiaren emanaldiarekin osatuko da, urtarrilaren 3an. Konpainiak, ikus-entzule guztiei zuzendutako “Ondorengoak” ikuskizuna eskainiko du. Konpainia bera arituko da hurrengo egunean Uretamendiko Udaltegian “Txarlestrup” ikuskizunarekin, erritmo handiko emanaldia, charlestona eta zirkua uztartzen dituena, akrobaziaz betetako uneekin eta zuzeneko musikarekin eta, guztia osatuz, umore asko, zelan ez.

Programazio berezi horren barruan 5 urtetik gorako umeentzako tailer bat ere eskainiko da, Trakamatraka taldearen eskutik. Urtarrilaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian. Tailerra, mundu berriak aurkitzeko bidaia izango da, birziklapena mundu hoberako bidea dela jabetuz. Horrela, birziklatutako materialak edo etxean egunero izaten ditugunak erabiliz, jardueran parte hartzen duten umeak musika-tresnen eraikuntzan murgilduko dira, baina, aldi berean trebezia, irudimena, ingurumenaren aurreko kontzientzia eta sormena landuz. Jarduera guztiek sarrera librea izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.

AGENDA

ABENDUAK 14
19:30 – Errekaldeko Udaltegia
Jean Philippe Atchoum “El Latex King” –
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 20
19:30 – Errekaldeko Udaltegia
Nando Caneca “WoooW”
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 28
19:30 – Errekaldeko Udaltegia
Cia. Kicirke “Comediante”
Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 2
18:00 – Iralako Udaltegia
Trakamatraka
Musika-tresnen kontzertu/tailerra
5 urtetik gora

URTARRILAK 3
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Zirika Zirkus “Ondorengoak”
Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 4
18:00 – Uretamendiko Udaltegia
Zirika Zirkus “Txarlestrup”
Ikus-entzule guztientzat