BILBOK ETA BIZKAIAK GAME OF THRONES (TRONUEN JOKOA) TELESAILAK HIRIAREN ETA LURRALDEAREN ALDE EGINDAKO APUSTUA “ALBISTE ONA” DELA USTE DUTE

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ziurtatu dute erabaki horrek nabarmentzen duela hiriak eta lurraldeak filmaketak erakartzeko duten gaitasuna Game of Thrones gisako ikus-entzunezko ekoizpen arrakastatsuek eragin positiboa sortzen dute jarduera ekonomikoan eta enpleguan; gainera, turistak eta bisitariak etortzea bultzatzen dute HBO telebista-katearen telesailik enblematikoena hirian eta lurraldean edukitzeak bermatzen du Bilbao Bizkaia Film Commission… […]

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BADEK, VOLMIR CORDERO, IGOR & MORENO, ALBERT QUESADA EDO LAGARTIJAS TIRADAS AL SOL BEZALAKO ARTISTEN ETA KONPAINIEN AZKEN LANAK ESKAINIKO DITU “La FuNdicIOn” ARETOAN

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta “Lurrak” zirku garaikide ikuskizunaren aretorako bertsioaren aurre-estreinaldia ere jasoko du urriaren 28an, Campos Antzokian. Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra hiriko sei agertokitan ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, nazioartean izen eta ospe handia duten zenbait… […]

BILBOROCK ARETOAK DOAKO 16 KONTZERTU HARTUKO DITU BILBOKO UDALAK ASTE NAGUSIRAKO ANTOLATUTAKO METAL ETA POP ROCK ERAKUSKETAREN 31. EDIZIOAN

Metal eta bertako Pop Rock erakusketaren XXXI edizioa abuztuaren 20 eta 27 bitartean ospatuko da. Epaimahaiak edizio honetara aurkeztutako 81 banden kalitate handia eta barietate estilistikoa nabarmendu nahi izan du. Bi kontzertu izango dira egunero, 20:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte. Urtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako… […]

ZINEBIK AURRERA JARRAITZEN DU EUSKAL ZINEGILEEI EMATEN DIEN LAGUNTZAREKIN, EUSKALDUNA ONTZIOLAREN GATAZKAN EMAKUMEEK AURRERA ERAMAN ZUTEN BORROKARI BURUZKO DOKUMENTALAREN EKOIZPENAREKIN

Larraitz Zuazo zinegile bilbotarrak zuzendutako lana, azaroaren 18tik 25era egingo den Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren – ZINEBI58ren hurrengo edizioan estreinatuko da. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak – ZINEBIk aurrera jarraitzen du ekoizpen propioaren eta euskal ikus-entzunezko lanen sustapenaren aldeko apustuarekin, oraingo honetan Larraitz Zuazo zuzendari bilbotarrak zuzenduko duen proiektu dokumental berriarekin. Jaialdiak… […]

BILBOKO UDALAK “UDAKO LIBURUTEGIAK” PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN OSTIRAL HONETAN TXURDINAGAKO ETA ERREKALDEKO IGERILEKUETAN

Abuztuaren 15era arte luzatuko den jarduerak prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko ditu jende guztiaren esku, eta irakurketa sustatzeko tailerrak antolatuko dira umeentzat. Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak Programaren beste edizio bat jarriko du martxan datorren ostiralean, UZTAILAREN 15ean, Txurdinagako eta Errekaldeko igerilekuetan. Ekimen horren bitartez, Bilboko Udal Liburutegi Sareak liburuak eta aldizkariak jarriko ditu guztien esku,… […]

ZABALIK DAGO JADA BILBOKO UDALAK IRAILEAN, “UNA RÍA CON DUENDE” JAIALDIAREN BARRUAN, ESKAINIKO DITUEN GITARRA, TXALO ETA KONPAS, DANTZA ETA KANTE FLAMENKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA

Edizio honetan, hasierako eta tarteko mailez gain, masterclassak ere eskainiko dira, euren prestakuntzan beste pauso bat eman nahi dutenentzat, ibilbide luzeko irakasleekin. Matrikula abuztuaren 15era arte egin ahal izango da, www.bilbao.eus udal webgunearen eta 010 informazio telefono zenbakiaren bitartez. Bilboko Udalak zabaldu du jada Kultura Sailak antolatutako “Una Ría con Duende” 2016 topaketa flamenkoen edizio… […]

CIRQUE ROUAGES KONPAINIA FRANTZIAR EZAGUNAK ITXIKO DU KALEKO ANTZERKI ETA ARTEEN JAIALDIAREN – BILBOKO KALEALDIAREN AURTENGO EDIZIOA, “…SODADE…” IKUSKIZUNAREN EUSKADIKO AURKEZPENAREKIN

Zuzeneko musikak lagunduta, akrobatak, funanbulistak eta trapezistak, bi gurpilek eta soka batek osatutako egitura handi batean arituko diren ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Gaur gauean eta bihar, LARUNBATEAN, izango da, 00:30ean, Arriaga plazan. Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak – Bilboko Kalealdiak, Cirque Rouages konpainia frantsesaren azken lan handiaren Bilboko aurkezpenarekin emango dio amaiera aurtengo edizioari.… […]

DANTZA PLAZETAN PROGRAMAK EUSKAL DANTZEN LAU ALARDE HANDI ESKAINIKO DITU UZTAILEAN ARRIAGA PLAZAN

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan, bultzatzen duen ekimenaren helburua gure folklorea kontserbatzea eta Bilboko eta inguruetako dantza tradizional taldeen lana erakustea da Emanaldiak uztaileko lehenengo igandean eta hurrengo hiru larunbatetan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hirira bisitari asko datozen egunekin bat etorriz Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde programatu ditu IGANDE honetarako… […]

ZINEBIK, SIRIAKO GERRA MAITASUNEZKO ETA FAMILIAKO HARREMAN PERTSONALEN IKUSPEGITIK LANTZEN DUEN SEAN McALLISTERREN “A SYRIAN LOVE STORY” FILMA ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Sean McAllister zinegileak zuzendutako “A Syrian love story” (Erresuma Batua, 2015. 76´) filma eskainiko du OSTEGUN honetan,… […]

ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2016KO XXVIII. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan. Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Patxi Gonzalezen “El habla de Bilbao” lanari eman dio… […]