ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2016KO XXVIII. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan.

Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da.

Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, Patxi Gonzalezen “El habla de Bilbao” lanari eman dio gaztelaniazko bilbainada hoberenaren saria. Euskaraz idatzitako bilbainadarik hoberenari ematen zaion saria, José María Larrazabalek idatzitako “Bizkaitarren arima” lanak jaso du. Bakoitzak, garaikurraz gain, 955 euroko saria jasoko du.

420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:

Querido acordeón Juan Carlos Pichel
Carolina Josetxu Villasante de Gaminde
Cuando llegué a Bilbao Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanos
Grúa Carola Aurelio Marroquín Gómez
Los jardines de Bilbao Txaro San Juan-Fernando Ibarra
Un tío de Bilbao Carlos Terrón
El barbero de Bilbao Agustín Ferrero Fernández
De Urdúliz a Bilbao Nacho Zarzosa – Enrique Florit

Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko ostiralean (abuztuaren 26an) izango da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, eguerdian, egun horretako bilbainada kontzertuaren barruan. Sariak Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Udaleko beste kide batzuek banatuko dituzte.

Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXVIII. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den azaroaren 27ko galan aurkeztuko da. Iazko edizioan, gaztelaniazko lan irabazlea Carlos Terrónen “El Chupinazo” izan zen, eta euskarazkoa, azken hiru edizioak irabazi dituen Jose Maria Larrazabalen “Bilbao, amets bat”.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Azken edizio honetan 25 lan aurkeztu dira.

2016KO EPAIMAHAIA
Ohorezko presidentea: Diego López de Haro jauna.
Epaimahaiko kideak: Nekane Alonso, Kultura Zinegotzia; Enrique Campos, Nervión Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervión) Zuzendaria; Iñaki Uranga, abeslaria; Ana Madariaga, Bilbao Musikako Gerentea, eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.

Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko Don Diego sari berezia eman die Indarra taldeari eta Mi Bodega tabernari, gure Hirian hain sustraituta dagoen musika genero honi eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik eta, Mi Bodega tabernaren kasuan, genero hori bilbotarren eta bisitatzen gaituztenen artean zabaltzeagatik, igande goizetan lokala botxoko abesti horiekin girotuz.