ERREKALDEKO BARRUTIAK ZIRKUAREN INGURUKO EGITARAUA JASOKO DU OSTIRAL HONETATIK AURRERA, KULTUR GABONAK PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

• Programazioa Raúlez artistak irekiko du, ikus-entzule guztiei zuzendutako “Concierto malabar” ikuskizunarekin, ostiralean, 18:00etatik aurrera, Errekaldeko Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Abendu honetan, “Kultur Gabonak” izenburu orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, 7. barrutia zirku garaikidearen erdigune bilakatuko da, ikuskizunak eskainiz Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan. Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral honetan, abenduaren 20an, musika-malabar konposizioen sentsibilitatea eta kalitatea, pertsonaien lanketa zaindua eta ikus-entzuleekin elkarrekintza uztartzen dituen zirku ikuskizun komikoa aurkeztuko duen Raúlez artistarekin.

Hurrengo proposamena abenduaren 26an helduko da Uretamendiko Udaltegira, zirkuaren eta musikaren bitartez jolas dibertigarria proposatuko duen Cia. Kicirke konpainiaren eskutik. Malabarrak kapelekin, pieza komikoak, musikalak, eta ezinezko orekak aulkiak, maletak eta kopak erabiliz. Objektu horiekin, pertsonaia karismatikoak egoera dibertigarriak eta hunkigarriak sortuko ditu, eta ikus-entzuleak partaide izango dira lehen unetik. Hurrengo egunean, Errekaldeko Udaltegiak ikus-entzule guztiei zuzendutako zirku emanaldia jasoko du, Zirkozaurreren eskutik. 5 artistek hartuko dute parte, akrobazia pieza laburrak, malabarrekin egindako jolasak eta jolas bertikalak eta orekak eskainiz.

Zirku ikuskizunak hilaren 30ean jarraituko du Errekaldeko Udaltegian, “Zinemaz blai” lana aurkeztuko duen Zirika Zirkus konpainiaren emanaldiarekin. Lan horretan, zinemaren mundu magikoak agertokiak hartuko ditu, zirku, dantza eta umore osagai ugarirekin. Programazio eszenikoa urtarrilaren 3an amaituko da, Pablo Picallo artista, mago eta clown argentinarraren “Desequilibrado” ikuskizun dibertigarriarekin. Ikuskizun guztiak 18:00etan hasiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Gabonetako programazio bereziak, Zirkozaurreko artistek 4 eta 12 urte arteko umeentzat emango duten zirku tailerra ere jasoko du. Urtarrilaren 2an izango da, 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian. Jarduerak zirkuko hainbat diziplina hartuko ditu, akrobaziak, malabarrak eta orekak, besteak beste.

AGENDA

ABENDUAK 20
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Raúlez “Concierto malabar”
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 26
18:00 – Uretamendiko Udaltegia
Cia Kicirke “Comediante”
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 27
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Zirkozaurre “Zirku gala”
Ikus-entzule guztientzat

ABENDUAK 30
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Zirika Zirkus “Zinemaz blai”
Ikus-entzule guztientzat

URTARRILAK 2
18:00 – Iralako Udaltegia
Zirkozaurre
Zirku tailerra (2 ordu)
4 urtetik 12 urtera

URTARRILAK 3
18:00 – Errekaldeko Udaltegia
Pablo Picallo Circo “Desequilibrados”
Ikus-entzule guztientzat