SOLOKOETXE, SAN ADRIAN ETA ABUSU AUZOEK KALEKO ANIMAZIOA JASOKO DUTE ABENDUAREN 20AN ETA 22AN HORTZMUGA TEATROA TALDEAREN ESKUTIK, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

• Olentzero eta Mari Domingi, eta eurekin, bizikleta handien gainean, joango diren lau galtzagorri protagonista izango dituen kalejirak umeen gutunak jasoko ditu.

“Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Solokoetxeko, Abusuko eta San Adriango hainbat puntuk kaleko animazioa jasoko dute ostiralean, abenduaren 20an eta igandean, 22an, Hortzmuga Teatroa antzerki konpainia profesionalaren eskutik. Kaleak hartuko dituzte jai giroko kalejirarekin, eta bertan Olentzero, Mari Domingi eta galtzagorriak, gora eta behera, jolasean, arituko dira, auzotarrei Gabonak bertan daudela gogoraraziz.

Familia osoari zuzendutako “Olentzero, Mari Domingi, ongi etorri!” kaleko ikuskizuna ostiral honetan, 18:00etan, abiatuko da, Solokoetxeko Zumarraga plazan. Igandean, hilaren 22an, goizean, 11:00etatik aurrera Abusu auzoan egongo da, eta arratsaldean, Hortzmuga Teatroa taldeak ikuskizuna San Adrian auzora eramango du, 18:00etatik aurrera.

Hortzmuga Teatroa, ibilbidea 1989an hasi zuen kaleko antzerki konpainia da. Ordutik, hogeita hamar ekoizpen lan eta ekitaldi handi inguru egin ditu, eta lan horri esker erreferentziazko konpainia bilakatu da Euskadiko arte eszenikoen sare profesionalean.

AGENDA

HORZMUGA TEATROA
“Olentzero, Mari Domingi, ongi etorri!”

ABENDUAK 20
18:00 – Zumarraga Plaza (Solokoetxe)

ABENDUAK 22
11:00 – Zamakola, 186 (Abusu)
18:00 – Goiko Torre, 2 (San Adrian)