BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, T. S. ELIOT POETAREN ETA BÉLA BARTÓK KONPOSATZAILEAREN ARTEKO POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA JASOKO DU ASTELEHENEAN, ABENDUAREN 9AN, ORPHENICA LYRA TALDEAREN ESKUTIK

• Carmen Bereciartuak eta José Luis Cuestak jarriko dizkiete ahotsa Elioten testuei, musikari hungariarraren zenbait pieza joko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta. Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean, abenduaren 9an, 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearekin. Elkarrizketa, T. S. Eliot izenez ezaguna zen eta britainiar nazionalitatea hartu zuen Thomas Stearns Eliot… […]

OTXARKOAGA AUZOAK ADINEKOENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

• Egitarauak nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko ditu abenduaren 20ra arte Otxarkoagako Udaltegian, 19:00etan –18:30ean izango den abenduaren 14koa izan ezik– Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko Udalaren ekimena… […]

DEUSTUKO BARRUTIAK EUSKAL KULTURAREN ETA EUSKARAREN INGURUKO JARDUERAK JASOKO DITU ABENDUAN, BERTSOLARIAK, IPUIN KONTALARIAK ETA ANTZERKIA, KULTUR GABONAK PROGRAMAREN BARRUAN

• Programazioa astelehenean irekiko da, 19:30ean, Deustuko Udaltegian, Arkaitz Estiballes, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita arituko diren bertso saioarekin. Jarduera guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. “Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren barruan, beste urte batez, Deustuk, euskaldun ehuneko handiena duen barrutiak, euskal kulturarekin eta euskararekin… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK FEDERICO GARCÍA LORCAREN MUSIKA KONPOSIZIOARI ESKAINITAKO KONTZERTU-HITZALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, ABENDUAREN 5EAN, IAN GIBSON HISPANISTAREKIN, ANTONIO LÓPEZ PIANO JOTZAILEAK ETA LUIS SANTANA BARITONOAK LAGUNDUTA

• “Como canta un poeta” ikuskizunak Granadako poetaren abestiak berreskuratzen ditu, jaio zenetik 120 urte betetzen direnean egingo zaion omenaldian. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Federico García Lorcaren lanetik gutxien ezagutzen… […]

ABANDOKO UDALTEGIAK EUSKARAZKO IPUIN KONTALARIAK ESKAINIKO DITU ABENDUKO HIRU OSTEGUNETAN, KULTUR GABONAK PROGRAMAREN BARRUAN

• Programazioa ostegun honetan, abenduaren 5ean, inauguratuko da, 18:00etan, Badut taldearekin eta “Ipuinak jo eta musikak kontatu” musika ipuin kontalariarekin, 4 eta 10 urte arteko entzuleentzat. “Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren barruan, Abandoko Udaltegiak euskarazko ipuin kontaketa saio bereziak jasoko ditu hiru ostegun jarraitutan, abenduaren 5ean, 12an eta 19an, familia… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2019” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 15EAN

• Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2019” CDaren grabazioan ere hartu dute parte. • Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku salgai daude jadanik antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera guztiek… […]

SANTUTXUKO UDALTEGIAK UMOREZKO BAKARRIZKETA PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ABENDUAN, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

• Programazioa BIHAR, arratsaldeko 19:00etan, zabalduko da –sarrera librearekin–, “Euskararen Nazioarteko Egunarekin” bat etorriz, Barry Manley umoregile irlandar ezagunaren eskutik Abendu honetan “Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Santutxuko Udaltegiak umorezko bakarrizketa egitaraua jasoko du bihartik aurrera. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren saioak abenduaren 3, 10, 12, 17 eta 19an izango dira,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ESMERALDA HERNANDOREN NUEVAS PILDORITAS DE LA HISTORIA DE BILBAO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU DATORREN ASTELEHENEAN, ABENDUAREN 2AN

• 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Esmeralda Hernandoren Nuevas pildoritas de la historia de Bilbao (El Gallo de Oro arg.) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du astelehenean, abenduaren 1ean. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko… […]

8. BARRUTIAK BIHARTIK AURRERA ANTZERKI ARIN ERAKUSKETA JASOKO DU LEHEN ALDIZ, KULTUR GABONAK EKIMENAREN BARRUAN

• Programazioa Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan inauguratuko da, Kabia teatro konpainiaren “Hirosimako zuhaitza” lanarekin, saio bikoitzean, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. “Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren esparruan, 8. Barrutiko zenbait lekuk antzerki laburreko programa jasoko dute bihartik urtarrilaren 3ra arte,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EUSKARA, ERRO ETA GARA IZENBURUA DARAMAN ETA BITTOR KAPANAGA IDAZLE ETA EUSKALTZALEAREN FIGURA OROITU GURA DUEN SOLASALDI-KONTZERTUAREN BITARTEZ OSPATUKO DU ASTEARTEAN EUSKARAREN EGUNA

• 19:30ean hasiko den eta leku guztiak bete arte sarrera librea izango duen ekitaldian Gontzal Mendibil, Xabier Kintana, Juan Manuel Etxebarria eta Juan Luis Goikoetxea arituko dira, beste batzuen artean. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak ekitaldi berezia jasoko du asteartean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzeko. Euskara,… […]