BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, BERE KARTELA AURKEZTU DU, ETA “La FuNdicIOn” ARETOAN GARRANTZIA HARTZEN ARI DIREN EUSKAL KONPAINIEN ETA DAGOENEKO FINKATUTA DAUDEN ARTISTEN AZKEN LANAK ESKAINIKO DITUELA AURRERATU DU, VERA MANTERORENAK EDO MALIKA DJARDIRENAK, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta Ana Capilla koreografoaren sorkuntza une bat jasotzen duen David Hornback argazkilariaren irudi bat aukeratu du kartelerako.

Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra hiriko sei agertokitan ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, garrantzia hartzen ari diren bertako panoramako artisten estreinaldiak, BilbaoEszenako arte egoitzetako baten irabazlea den Nerea Martínezena, besteak beste, eta nazioartean izen eta ospe handia duten zenbait konpainiaren azkenengo lanak eskainiko ditu, Vera Manterorena edo Malika Djardirena, adibidez.

“La FuNdicIOn” aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa.

Hurrengo egunean Nuria Pérezen txanda izango da. Nerea Martínezekin batera, bertako ukitua emango diote jaialdiari. Biak ere, dantza garaikide berrian gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren artistak dira. Nerea Martínez “Biraka” lana ari da garatzen une honetan, BilbaoEszenaren arte egoitzari esker. Horrela, ikuskizuna urriaren 26an estreinatu ahal izango du BADen. “Biraka”, bere prestakuntzan izan dituen bi dantza tekniken arteko ikerketa lana da, euskal dantzak eta dantza garaikidea. Dantzaria, txalaparta joko duten bi musikarirekin arituko da agertokian.

Edizio honetako programazioak ere nazioartean ospe handia duten zenbait artista eta konpainia jasoko ditu, Estatuan “Los Serrenos del Caldeiräo, ejercicios en antropología ficcional” dantza-antzerki pieza estreinatuko duen Vera Mantero koreografo portugaldarra, besteak beste. Estreinaldiak izango dira, baita ere, Poliana Limaren “Hueco” –Circula Saria– eta Malika Djardiren “Sa prière”. “La FuNdicIOn” aretorako egitaraua beste bi ikuskizunekin osatuko da, Cally Spoonerren eta Vicente Arlandisen eskutik. Azken horrek “Sumario 3/94” lana estreinatuko du Euskadin, BADek eta Terrassako TNT jaialdiak ekoiztutako ikuskizuna.

“La FuNdicIOn” aretoko agertokiaz gain, BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, Pabellón 6ra, BilbaoArtera, Bilborockera, Campos Antzokiko Kupula Aretora, Sareanera, Bulegora eta Berreginen Museora ere eramango du bere programazioa.

BAD 2017 KARTELA
Mugitzen ari den irudi alaia, sartu eta irten barik, Bilbo Zaharreko txoko batean izoztuta, da David Hornback argazkilariak BADen – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartelerako atera duen irudiaren protagonista. Ana Capilla koreografoaren sorkuntza une bat jasotzen du.

David Hornbackek (Los Angeles, 1962) Pulitzer Saria irabazi zuen 1990ean, San Jose Mercury News egunkariko erredakzioko kideekin batera, San Franciscoko (EEBB) “Loma Prietako” lurrikarari buruz egin zuten erreportajeari esker. Erreportari grafiko gisa National Geographic, GEO, Time, New York Times eta Stern medioetarako egin du lan, besteak beste. Bere lanek lau kontinentetara eraman dute, eta bere argazkietan jaso dituen gertakarien artean Berlingo harresiaren erorketa, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsala edo Normandiako lehorreratzearen 60. urteurrena daude, besteak beste.

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]

BAD-I BURUZKO INFORMAZIOA: www.badbilbao.eus