Monthly Archives: maiatza 2017

BILBOKO UDALAK ZAPATU HONETAN ZABALDUKO DU EGUNGO PANORAMAKO AHOTS ESANGURATSUENAK SANTUTXUN BILDUKO DITUEN “UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN 33. EDIZIOA

Santutxuko Bertso Eskola beteranoarekin antolatutako egitaraua maiatzeko hiru zapatutan, 6an, 13an eta 20an, izango da Karmelo plazan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Maiatzaren 26an itxiko da, auzoan egingo den Bertso-poteoarekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. “Udaberriko Bertso Saioak”, Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere 33. edizioa zabalduko du datorren… […]

LARUNBAT HONETAN HASIKO DA “MUSIKAUZO”, MAIATZEAN ETA EKAINEAN HIRIKO BARRUTI GUZTIAK KALEKO MUSIKA BANDEN ERRITMOZ BETEKO DITUEN BILBOKO UDALAREN EKIMENA

Fanfarriak, trikitixa, marching band-ak eta batukada edo funki taldeak arituko dira ekainaren amaiera arteko asteburuetan. Larunbat honetan emango zaio hasiera Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen “Musikauzo” programaren beste edizio bati. Ekimen horrek estilo guztietako kaleko musikaz beteko ditu Hiriko barruti guztiak, ekainaren amaiera arte. Programazioari hasiera ematearen arduradunak, Maiatzaren 2a eta San Frantzisko kaleak… […]

ZORROTZAKO UDALTEGIAK DOAKO ZINE SAIOAK JASOKO DITU MAIATZ HONETAN, ZINEBI ETA FANT ZINEMALDIETAN PARTE HARTU DUTEN FILM LABURRAK ESKAINIZ

Programazioan Euskal Herriko eta nazioarteko film laburrak, umeei zuzendutako zinea, eta maiatzaren 11n, arratsaldeko 19:30etik aurrera, zuzendaria bertan dagoela, eskainiko den Larraitz Zuazoren “Nosotras, mujeres de Euskalduna” dokumentala jasoko dira. Bilboko Udalaren “Kultura Kalez Kale” programazioaren barruan, Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – ZINEBIn, eta… […]