Artxiboa: otsaila 2019

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTEARTEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN LENGOAIAREN BILAKAERARI ETA NORBERE BURUAZ BESTE EGITEARI BURUZ EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN HITZALDI-SOLASALDIAREKIN

Itziar Laka Mugarza EHU/UPVko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko Hizkuntzalaritza katedradunak eta Pablo Malo Ocejo Osakidetzako Bizkaiko Buru Osasun Sareko psikiatrak hartuko dute parte. Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.  Gehiago

“BILBAO DISTRITO JAZZ” EKIMENAK OSTIRAL HONETAN JARRIKO DU MARTXAN ERREFERENTE DIREN MUSIKARIAK, YUHAN SU BIBRAFONO JOTZAILEA, LARRY PORTER EDO BILL McHENRY, BESTEAK BESTE, JASOTZEN DITUEN AUZOETAKO DOAKO KONTZERTU PROGRAMAZIOA

Begoñako, Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiek, Sarrikon dagoen Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioak, Bertendona Institutuak eta Bidebarrietako Liburutegiak, hainbat estiloko sei emanaldi jasoko dituzte martxoaren 15era arte, ostiraletan, 19:30ean. “Bilbao Distrito Jazz” Bilboko Udalaren ekimena da, Bilbaína Jazz Club izenekoarekin elkarlanean eta aurten bere hogeigarren edizioa beteko du, bere nortasunaren zeinua bilakatu den programazio anitzGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, GONTZAL DÍEZ POETA BILBOTARRAREN LEHENENGO BERTSOAK BILTZEN DITUEN POEMAS DE LA GALERNA Y OTROS TEXTOS INÉDITOS LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Gontzal Díezen (Bilbo, 1961 – 2013) argitaratu gabeko lehenengo poema liburuaren aurkezpen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldia Julia Otxoa artista, poeta eta narratzaileak eta César Coca kazetariak aurkeztuko dute. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eskuGehiago

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN HAMAIKAGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2019ko MARTXOAREN 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 4.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten hiru egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arteGehiago